Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Antton Kazabonen txarapekoak
Ira02 0

Antton Kazabonen txarapekoak

Atalak: bAst

Biluztasunaren ederra

(Rufino Iraola Garmendia-ren hitzaurrea)

Jende gehiegi saiatzen da pintura, literatura, eskultura, bertsoa… janzten, artearen funtsa biluztasuna dela ohartu gabe. Bertso-liburu baten iruzkina egin behar dudanez, horra mugatuko naiz, beste sormen-mota guztientzat ere berdin balio lezakeela aitorturik, baina ezer baldin bada sinplezia eskatzen duen generoa, bertsoa dela esango nuke. Bertsolaritza produktu herrikoia da, herri xumearen izaera eta kontzientziari lotua dago, eta herri xehearen eta herri xehearentzako espresio-moldea da.

Bai, baina hemen bertso idatziez ari garela esango didazue. Eta arrazoi osoa! Beraz bigarren honek: hizkuntza jasoa onartzen du, pentsamendu abstraktua onartzen du, idatzizko forma eta beste figura literario batzuk onartzen ditu… Noski! Baina bada beste estilo bat ere, bertso jarria izan arren bertso inprobisatuaren arintasun, bizkortasun, zorroztasun eta erabaki-gaitasunarekin planteatzen dena, nahiz eta teknika aldetik askoz landuagoa izan, eta bat-batean onartzen diren lizentziak onartu ez.

Ni aspalditik nator esanez, bertso jarri mota batek eta besteak izan duten bilakaerarekin, epaitzeko orduan ez dagoela sorta guztiak zaku berean sartzerik. Zeren irasagarrak eta errege-sagarrak multzo berean tratatzea bezala da. Hori ez da posible, eta bi epaimahai eta parametro ezberdinak behar dira. Beraz, bertso jarrien barnean bi azpigenerorekin egiten dugu topo eta biak dira onargarriak.

Antton Kazabonek ondo asko daki hori, eta zaila da bertso kontuan hari nik lezioak ematea. Jakinaren gainean eta nahita kokatu da kokatu den tokian; zer egiten duen dakiela hautatu ditu estiloa eta bertso-mota, baita gaia eta kantatzeko motiboa eta motibazioa ere.

Gaiak sinpleak dira, hurbilekoak, askotan lagunartekoak, bertsolaritza hein handian den eran. Hurbiltasun horrek, maiz asko, interesgarriago egiten du bertsoa; zuzeneana ritzea bezala da, abstrakziorik gabe, nahiz eta Anttonek baduen abstrakziorako gaitasuna. Gaia “txikia” denean (herriko pertsona xume bati bertsoa jostea) meritua handiagoa da, zukua atera egin behar zaiolako. Gaia “handia” denean, zukua dariola dago gaia, bildu besterik ez da egin behar. Gainera, sarri askotan, gaiak estaltzen du eraikuntza.

Esan bezala, Anttonek lehenengo bidea hautatu du, eta eskertzen da hurbiltasun horren freskotasuna. Eskailerapeko arnoa bezala ondutako edo ganbarako belarretan umoturiko udarearen antzeko usaina eta zaporea dituzte Antton Kazabonek “Txarapekoak” izeneko sortan batu dituen bertsoek.

Era guztietako bertsoak aurkituko ditu Kazabonen “Txarapekoekin” gozatu nahi duenak. Asko dira “egun handira” arte esanda joan zaizkigunei eskainiak; beste asko erretiro, urtebetetze eta abarrekin lotuak daude. Inoiz, enkarguz eginak. Baina askoz ere gehiago dira Anttonek bere iniziatibaz sortutakoak, etaez gutxi lehiaketaren batera aurkeztuak eta sarituak.

Hasieran esaten nuen bezala, biluztasunak janzten ditu, sinpleziak korapilatzen; gainzama astunik gabeak dira, jostalariak eta irakurterrazak, kolpean irensten diren horietakoak, bertsoak izan behar duen eran.

Orain, ekin eta gozatu! Eta ez ahaztu, amaieran, “ipuinen atala” deiturikoan, aurki ditzakezun ipuinak irakurtzea.

Osasunari

Ez da oso lizuna

daukadan eginkizuna,

bertsorik bertso aztertu behar

baitut osasuna.

Belarritan oihartzuna

txikitandikan entzuna:

“Mundu honetan osasuna da

gure ondasuna”.

 

Zu, altxor estimatua,

zu, perla preziatua,

ez zaituztenek gau eta egun

aldarrikatua;

zaituztenek ahaztua,

behartsuek goratua,

loteriaren egun handian

hain gogoratua.

 

Birikak ondo haizatu

eta oxigenoz osatu,

alkoholak eta gaitz-iturriak

denboraz uxatu;

bizimodua lasaitu,

dena tamainan gozatu,

eta horrela urte askoan

bizitza luzatu.

 

Halere gure joera

xelebrea jokaera:

tabakoa erre, gehiegi edan

jan ere sobera.

Nahiz gure baitan aukera

gogoz saiatu ohi gera

gaitz guztiei gure gorputzean

ematen sarrera.

 

(…)

Maisu bat nola bizi den

Ez dakit noren bitartez

ta politikaren partez

magisteritza ikasi nuen

nire borondatez.

geroztikan nire kaltez

haur artean hogei urtez,

batek garrasi, besteak buila…

Herodes, itzuli zaitez!

 

Zazpì ordu egunean

umeen aldamenean

esker gutxi eta dedikazio

handiko lanean.

Astearen azkenean

dena bukatzen denean

asteburua jai baldin badut

igaro ohi dut ohean.

 

Oihu eta deiadarra

ia galdurik iparra

egunarekin batera haurren

garrasi zaparra,

horren ondorio txarra

kezkatzen nauen bakarra:

azken urteak eroturikan

lotuta pasa beharra.

 

Xabier Leteri

Non hago, zer larretan,

Oiartzungo poeta kantaria?

 

Non, erreka zikinen iturri garbiak

aurkitu nahi zituen

poeta tristea?

 

Non, zer larretan

makurka eta poliki

arrastaka bidea egindako giza aberea?

 

(…)

bAst 2022

 

Antton Kazabon Amigorena

Oiartzungo haurtzaro ikastolan irakasle ia berrogei urtez. Zuzendari ere izandua. Bertako Bertso Eskolaren sortzaile 80ko hamarkadan.

Euskal Herriko Txapelketa Nagusian eta Gipuzkoakoan epaimahai-buru 1991tik 2001era.

Gipuzkoako Ikastolen Elkartean lanean hiru urtez, Bertsolaritza irakaskuntzan izeneko proiektuan, horretarako materiale didaktikoa sortuz.

Haur eta gazte literaturan liburu askoren egile, laurogeitik gora guztira. Besteak beste, Kanpai hotsak isiltzean; Kaixo, Kattin; Momolo; Emozioen kulista; Txoria txori; Pirtzina zilborrean; Urtziren diarioa; Letrak elurretan; Bi kutxatxo…

 

Antton Kazabon                                                                                                              txlprt

 

HAURRA, KANTA EZAZU

GOIZETIK GAUERA

ETA BIZIKO ZARA

TXORIEN ANTZERA.

LAI, LAI, LAI

TXORIEN ANTZERA.

 

Potto pottoka ardi eta arkume artean bizi zen, eta oso bakarrik sentitzen zen, ez baitzuen haien hizkuntza ulertzen. Horregatik, beeka mintzatzen ikasi zuen, gauza asko zituelako ardiei eta arkumeei galdetzeko. Nor zen eta zer zen jakin nahi zuen, nongoa zen, gurasorik baldin bazuen, non bizi ziren…

Esploratzaile sena du Katixak: bere kasa ibiltzea gustatzen zaio, eta jakin-min aseezina du. Egun batez, inguru ezagunetik gehiegi urrundu eta dorre ikusgarri bateraino iritsiko da. Kanpotik mirestearekin aski ez, eta solairuz solairu ikusi nahiko du, jira eta buelta eskailera kiribiletan gora. Horrela ezagutuko ditu dorreko bizilagunak, baita harrizko paretek gordetzen duten sekretu handia ere?

Dantza kontuei zegokienez oso gustura zegoen Mikel, primeran zihoakion dena, berak pentsatzen zuen bezalaxe. Bidea gero eta argiago, garbiago ikusten zuen. Buruan, ordea, bazuen beste kontu bat aspalditik bueltaka, eta horretan ez zituen gauzak hain garbi ikusten. Maiderrekin hitz egin behar zuen lehenbailehen horretaz guztiaz, baina ez zekien nondik eta nola hasi. Txikitatik biak beti elkarrekin… Maiderrek asko maite zuen Mikel, baina hori ez zen nahikoa.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA