Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Inor ez bedi hil ezagutu gabe Errezil
Ira02 0

Inor ez bedi hil ezagutu gabe Errezil

Atalak: bAst

 

Errezil, balkoitik ikusita.                                                                                                              bAst 2022

Errezil, balkoitik ikusita (II).                                                                                                        bAst 2022

 

Mikel gidaria europar bisitari txit interesdun batzuei  bailara erakusten.              bAst 2022

 

Mikel olagizona bere haizeola zaintzen.                                                                             bAst 2022

 

Haizeola gastronomiko orotarikoa                                                                                         bAst 2022

Errezil                                                                                                                                 www.errezil.eus

 

Basarri  bertsolari errezildarraren bertsoak dakartzan disko-liburua.                       bAst 2022

Paris, Paris!

Halaxe egin zen Urruñako bertso-jaialdi ederra. Eta gero, eguna etorri zenean, Parisera joan ziren han aukeratu zituzten lau bertsolari onenak, Endaian trena hartuta. Paris ikusteko asti gutxi izan omen zuten bertsolariek; baina Eiffel dorrera igo eta handik bazterrei begira egon omen ziren luzaro, erabat txundituta. Horrela entzun eta irakurri izan dugu behin baino gehiagotan. Bazkalosteko saioa etorri zen, eta Basarrik irabazi zuen lehenengo saria, saio bikaina eginda. Eta beste hiruak –Uztapide, Xalbador eta Mattin– berdin-berdin utzi nahi izan zituen epaimahaiak. 1958ko maiatzean Parisen egin zen jaialdi hartako bertsorik gehienak Egan aldizkarian, 5-6 alean (1985), argitara eman zituen Juan San Martín jaunak, Euskaltzaindiko liburutegian zegoen grabazio batez baliatuta. Aurkezpenean honelaxe irakur daiteke: “Paris’en izan zan bertsolari-saiaketaren azalpena 1985”. Lehenago inoiz argitaratu ez ziren txapelketaren agiri hauek Jokin Zaitegi zenaren paperetan aurkitu zituen eibartarrak, Euskaltzaindiaren Bilboko Azkue liburutegian, lehenxeago esan bezala. Ez ziren bertso denak jasoko; baina bai gehienak, seguruenik.  Egan aldizkariaren orrialdeetan ohar hauxe idatzi zuen argitaratzaileak: “Lehenengo grabazio banda uts xamar degu; asko galdu da. Artu zan dana emen dijoa … “. Eta gero, banda horietan jasotako bertso denak argitara eman zituen, esan bezala. Jaialdia Nork noiz kantatu beharko zuen zozketa egin ostean, lehenengo Uztapidek bi bertso kantatu zituen; eta gero Basarrik, beste bi. Jarraian, Mattin eta Xalbadorrek ere berdin egin zuten, gidariaren aginduz. Nolanahi dela ere, Basarriren bertso-bilduma egiten ari geranez, hark kantatukoak, edo harekin zerikusirik duten bertsoak bakarrik jasoko ditugu gaur hemen, bere lehen agurra gogoratuz hasita:

Basarri:

Paris’ko euskaldun jende jatorra

ara ementxe batua;

anai-arreba pranko badegu

gaur onuntz inguratua.

Ameriketan zenbat dabillen

etxetik urrutiratua!

Egun onetan aiekin degu

gorputza eta gogua,

Jaunari esker egin baitegu

emen biltzeko modua.

Berriz ere autatu zagun

onelakoxe lekua.

Irrintzi eta zantzo egiteko

iritxi baita ordua,

bertsolariak ager gaur goitik

bertsoa eta kantua,

eman eta zabaldu dezagun

mundu guzian frutua.

 

Arrantzaliak boga ta boga

beti itsaso aundian,

artzai-mutilla txistu ta kanta

or ikusten da mendian.

Nekazariak beren lurretan

ari baitira lanian.

Igande egunez gu euskaldunok

ementxe aldamenian;

bein bear eta gure erria

dago umore onian.

Eguzkia’re dizdiratsu gaur

goizetik zeru gaiñian.

Auxe da poza kabitu eziña

edertasun au ikustian!

Zar eta gazte, aundi ta txiki,

guztiok alkartian,

maitetasunez bildu bai gera

gaur festa eder batian.

Anai-arrebak, ezta bildurrik

ola gabiltzan artian.

Borondegi taberna entzutetsua, abegitsua eta ikusmiratsua.

Ilunabarra Errezilen. Eguzkiaren sartzea.

 

Paulino Uzcudun boxeolariaren txapelketako kartela.                             Argazkia: Ibarbia liburutik.

Europako txapelketarako sarrera

Maria Villar Otegui                                         Argazkilaria: Joseba Urretavizcaya Ibarbia liburuan

 

Errezilgo eliza ondoko kalea.                                                           Argazkilaria: Joseba Urretavizcaya

 

Bisitari batzuk inguruaz gozatzen, bizitzain behin bederen…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA