Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Kalaportutik Iurretara
Atalak: bAst
azaleko irudia: gotzon garaizabal
JOSEBA SARRIONANDIA IRAKURRIZ
Habanako gaukariaren arrastoan ibili naiz iragan hiru urteotan, begiak sarri itzuliz, ezker-eskuin ari, haren ele, ale, pieza edota teselen ariora. Idazlearen itzuleraren aiduru, haren literaturaren paisaian barrena, haren herbestearen azkeneko pasaia igurikatuz.
Izan ere, ezaguna baita irakurzaleok bi paisaia behatzen ditugula: bizitzarena eta literaturarena. Askotan, baina, paisaia bakarra bailitzan bizituz; arian ari, bidean sarri geldituz, begiak usu itzuliz.
Joseba Sarrionandiaren literaturan ostertz berrietara eramaten gaituztenen artean menturatuz, azken idazlanetara mugatu naiz. Habanako gaukariak haintzat hartu ditut hain zuzen ere, gai anitzi buruzko gogoeta mamitsuak dakartzatelako eta, gainera, abantzu berrogei urteren ondoren ageriko maneran eta nondik idatzi dituen garbi utziz lehenak direlako.
Mikel Asurmendi Agirre
Bibliomantzia:
Etorkizuna liburuen bitartez
iragartzeko artea.
“Bizitzea ez al da oso arriskutsua?”, itaundu digu Habanako gaukariak. Riobaldoren hitzak dira. Liburuaren Bibliomantziako azken aipua da, idazleak iturri anitzetatik ekarri ohi duen ur tanta bat. Oraingo hau, apika, 1985eko Ni ez naiz hemengoa lehenbiziko saioa berrestera dator. Ordea, Ni ez naiz hemengoa lanaren aldean, Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Habanako gaukaria) bestelako liburua da. Inguru erreal batetik idatzita baitago, Habanatik.
Gaukariak bere-bereki so egiten dio bizitzari eta literaturari. Asaldatzeko artefaktu bat paratu digu irakurleoi eskuetan, bizitzearen arriskuaz ohartarazi digu. Idaztea eta irakurtzea erbeste moduko bat da.
Erbeste politikoa iraganeko kontua bihurtzen hasi zaio idazleari. Trilogia sorta hau bestelako lan bat da bere obran. Uharteko lurretan eta hiriko kaleetan barrena dabil. […]
1898ko abenduaren 31n amaitu zen Espainiaren soberania Kuban. Batzuek barre egin zuten, beste batzuek negar eta eztul. Espainolen sentimenduez aparte, kubatarrentzat ere tristuraz betetako alegrantzia izan zen. Izan ere, hainbeste borroka egin eta gero (Ameriketako) Estatu Batuen bandera altxatu zen Portu sarrerako gazteluan edota Armen Plazan. Hala ere, 400 urteren ondoren Espainiak alde egitea, ederra izan zen kubatarrentzat. Espainiaren “Más se perdió en Cuba” delakoarekin akordatu naiz.
El grito del Baire (elNacional)
Julian Assangeren afera isegoria kasu bat da. Australiar kazetariak –Interneteko ekintzaileak- Interneten hitza hartzeko aukera bera izatea litzateke demokratikoena. Argi dago, legea indartsuenarena da. Haatik, ez dezagun ahantz, eraikitzen ditugun edifizio guztien gailuak baino, eraikinari eusten diogun harea edo lurra gu gara, gizabanakook alegia.
Historian arakatzeak laguntzen digu historia osatzen jarraitzea. Pablo txinoaren historia dugu laguntzaile: Kubara heldu zen lehenengoetako txinatarra. Flor de Cuba ingenioko eskifaiako langilea izan zen. Bere “askatasuna erosten” ahalegindu zen esklaboa. Pablo Ignacio de Arrieta zen Flor de Cuba ingenioaren jabea. Historia lazgarria da. Gaukariak istorio bihurturik kontatuko balu, sinesgarritasuna galdu ote lezakeen nago. Bidenabar erranik, Sarrionandiaren historia ez ote den –ez ote garen- istorio bihurtzen ari?
Flor de Cuba ingenioa
Español: Ingenio Flor de Cuba. Propiedad de los Sres. de Arrieta. Departamento Occidental, Jurisdicción de Cárdenas, Partido de Guamutas.
Eduardo Laplante (1818-1886), lithographer
Udaberrian mina berritzen ei da. Mina dugu gaia. “Badaude min fisiko hutsaz gainerako beste min batzuk”, baita min atzizkiez osatutako sumin, samin, erdimin, maitemin, oroimin, dolumin, bizimin… kontzeptuak ere. “Minak min hutsak, minantzekoak eta batez ere alegiazko minak” bezala bereiz litezke. Ezinezkoa da ordea. Hizkuntza anbiguoa da –hizkuntza guztiak-, hizkuntzak ez du logika positiboz funtzionatzen, bizitzaren beraren antzekoa da. Mina, gogoan eta harremanetan, sufrimendua da. Bereizketa horrek erakusten du minak gogoarekin eta hurkoarekin duen berezko erlazioa. Areago, ondoezak eta doluak somatizatu egiten dira, ez gara besteen pairamenak neurtzeko gauza.
Saiogileak Ez da ezer, min apur bat bakarrik leloa ipini dio izena pieza honi. XXI. mendeko gizakion histeria kronikoak eta somatizazio-nahasmendu sintomak geroz eta agerikoagoak dira. Izan ere, minak ezabatu nahi ditugu gure bizitzatik. Egungo komunikabideen autolaguntza apur bat aski leloa da horren adierazle. Gure izatearen itxura nagusitu zaigu, itxurak bestela adierazten badu ere, “ez gara hain sendoak eta seguruak, eskasiaren eta amildegiaren ertzean bizi gara”.
Arazoaren muinera heldu gara: “Espektakuluaren gizartean bizi gara”. Epidiktiko hitzak horixe esan nahi du, “espektakularra”, “ikusgarria”, abiltasun erretorikoen demostrazioa. Argumentazio epidiktikoa da nagusi jardun judizial zein politiko guztietan. Merkatuak bizimodu soziala kolonizatzeaz gainera, bilakaera teknologiek ustekabeko harreman birtualak bideratu dituzte. Inoiz “zuzen” bizi baginen, orain errepresentazio moduan bizitzera kondenatuta gaude. Jendeok baginen, gero bagenuen, eta, gaur egun, itxurak egin behar ditugu izateko. Errealitatea espektakulutik sortzen da, espektakulua da benetako errealitatea.
Baita muina honela ebatzi ere:
“Idazle ofizioaren arazoa epidiktikotasuna da, ez Theodor Adornoren Auschwitz ondorengo idateko ezintasuna, ez Jean Paul Sartreren konpromisoa. Literatura deitzen den komunikabide zabal konplexuaren ezaugarria epidiktikotasuna izan da beti”.
Kubako Armadako soldaduak, AEBetako armadaren lehorreratze unean ateratako argazki batetik. Harperren Historia piktorikoa, Espainiarekiko gerrari buruzkoa, Vol. II, Harper eta anaiek argitaratua 1899an.
Espainiar soldaduak Kuban.
Jose Martí Brújula Sur
ITZAURREA
Kuba’ko gerra eman diogu izena liburu oni, gaia ere ala baita. Bañan oar batzuk egin bearrean gaude. Kuba’koaz ez-ezik, Filipinetako gerraz ere mintatzuko gera. Izan ere, naiz-eta ugarte oiek alkarrengandik millaka kilometrora egon, gerra bakarra izan zan, bai Españia’rentzat eta bai Ipar-Amerika’rentzat. Gerra bakarra, bañan bi frentetan burruka egin zana. Bañan Kuba eta Filipinetako gerra, izenburu luzeegia egiten da, bai liburuaren azalerako eta bai izketarako ere. Orregatik, erriak, Filipinetako izena alde bat utzirik, Kuba’ko gerra esan oi du beti soil-soillik, bai erderaz eta bai euskeraz ere, naiz-eta gerra ori atzentzen ari dan eta gero ta gutxiago aitatzen dan. Kuba’ko gerra orrek oso alderdi berezia izan zuan Bidasoa’z ego aldeko euskaldunentzat. Bera izan baitzan, oker ez bagaude beintzat, fueroak galdu eta emengo mutillak soldaduzkara joaten asi ondorengo lendabiziko gerra.
[…]
Altxa –aldia
[…]
Altxa-aldia bideratu, tajutu eta jantzi zuana, Jose Martí izan zan. Idazle, olerkari eta izlari iaioa bera. 1892 urtean, Kuba’ko errepublika berriaren araudia eta oñarriak prestatu zituan, eta aien berri ematen asi zan Nueva York’en, Santo Domingo’n, Costa Rica’n eta abar. 1893’eko Garagarrillaren 5’an, Españia’ko gobernuak Kuba’ko autonomia onartzea nai izan zuan Antonio Maura’k; bañan etzuan lortu. 1895 urteko asieran, Abarzuza ministroak arazo ori berrituta, Kuba’ri zerbait autonomi eman zitzaion; Bañan Maura’k nai zuana baño eskasagoa eta murritzagoa. Urte bereko otsaillaren 24’an, bertara bildu eta Baire’ko oiua eman zuten, el grito de Baire alegia, Kuba Españi’rengandik berezi nai zutenak. Askatasunaren deia egin eta gerra asi. Kuba’ko sortaldean indar aundia artu zuan altxa-aldi onek.
(…)
BERTSO BERRIYAK l. (egile ezezaguna)
Españiya’ko mutil gaztiak
daramazkite soldadu,
guraso askok gauza orrekin
sentimentua izango du:
entrañetako semiarekin
ezin dutela agindu;
ori pentsatuta biyotz gogorra
egin liteke bigundu.
Edade ori semeari eman
Jaungoikuak dakin bezela,
gero zer pena amarentzako
soldadu biar dutela;
bestela berriz sei milla errial
dirutan paga dezala,
ez dun gajuak ezin kubritu
asko duenak bezela.
Maine korazatuaren eztanda Habanako portuan 1898ko otsailaren 15ean. (wikipedia)