Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Josef Abeberriren patu tragikoa
Atalak: bAst
XX. mendeko lehen erdialdean, European zehar bi gerra ikaragarriek gure kontinente zaharra txikitu zuten. 1895an Arrangoitzen sortuz geroz bi gerletan partaide, Josef Abeberri Lapurtarra dugu kontakizunaren protagonista nagusia. Lehenik 1914etik 1918 arte Frantzia iparraldeko frontean soldadu gisa ibiliz eta Verdunaurrean larriki zauriturik, bigarrenean erresistentzia sare inportante bateko ofizier graduarekin ari izanez.
1918tik aurrera bizitza zibilera itzulirik, Ziburun eta kostaldeko eskualdean ekintza sozial zein politiketan murgildu ondotik, herriko auzapeza izango da erresistentzian sartu aitzin. Salaketa baten ondorioz, atxilotua izan zen eta bere patu tragikoa kontzentrazio eremu nazi batean bukatu zen.
Euskal Herriko eta Frantziako iparraldean gertatu jazoera lazgarrietan barrena garatzen da kontakizuna. Paregabeko persona horren inguruan itzulikatu ziren gertakari nagusien deskribapena dugu testuingurua. Tarteka kontakizunaren koherentzia indartzeko Iparralde honetako politikari garaikideak ere agertzen dira. Beraiei esker, ispilu joko batean islaturik baleude bezala, narrazio historiko-nobelistikoa garatzen ahal da.
Josef gazte fina da. Ez da sobera luzea, pilotari baten itxurakoa. Bere lagun laborarien aldean, Josef arinagoa da, lerdenagoa. Baionakoa! Begi beltzak, irribarretsua, ernea, laster hemeretzi urte beteko dituen gaztea. Lehen eta bigarren mailetako irakaskuntzako agiriak sakelan ditu; haatik, goi mailakoak eskas ditu, eta horiek lortu nahiko lituzke administrazio edo bulego lanetan sartu ahal izateko. Gero, ikusiko. Josefen aita, Bertrand Abeberri, irakaslea da, eta etxekoak, emaztea barne, eskolako ikasleak balira bezala kudeatu izan ditu beti. Halako fama du herrian, behintzat. Josef 17 urtetara iritsiz gero, aitaren burupe astunean izatea jasanezina zitzaiola eta, abiatu zen baionara lan egitera.
Josef etxeko premua da, eta aski heldua bere adineko beste gazteekin alderatuz gero. Amaren heriotza goiztiarrak sakon bideratu du mutilaren izaera. Mayi amaordeak ez du inoiz amak utzitako hutsunea betetzen jakin. Halere esan daiteke edozein gaztek bezala abentura ametsez betea zuela burua. Garaian armadara abiatzea zen modurike gokiena. Hala hartu zuen erabakia.
Hori dela eta, Josefi aise egin zaio Aturriko Izpiritu Sainduko zubia zeharkatzea eta errekrutamendu bulegora jotzea. Azken finean, armadan sartzea ez da horren zaila, adina eduki behar, arma bat jaso eta aitzina!
Josef gazteak armadara joateko deia jaso du. Lehendabizi Arroxelako 123. Infanteria erregimentura, eta geroxeago Baionako 49. Erregimentuan sartuko dute.
Zoritxarrez, egiazko gerra baten ateetan gara. Ez da abentura baten bezalako moduan izango!
1917ko urtarrilaren 3an, Abeberriren adorea aintzat hartuz, bere erregimentuaren aitzinean honako hitzez ohoratu zuten:
Josef Abeberry soldadu adoretsu eta kementsua dugu, beti gainerakoen aitzinean kurai handia erakutsi duena, eredugarria beraz, 1916ko maiatzaren 4ko gauean, fronteko lehen lerroan zela, zauritu zuten arte.
Zilarrezko izarra duen gerra gurutzea eman zioten. Ez da gutxi!
Orain gure buruari egiten diogun galdera zera da: Zer zauri mota eragin zioten maiatzeko erasoaldian? Jakin badakigu larritasun handiz kolpatu zutela, baina nola? Zerk eragin zion larritasun hori? Gerran, norbait zauritzen edo hiltzen dutelarik, non eta nola aipatzen da beti agiri militarretan, Abeberri crapouillot dalakoarekin kolpatu zutenean egin zuten bezala. Oraingo honetaz ez dugu deus aurkitu. Gauza da larri samarra izan zela eta ondorioz, elbarritasun pentsioa eman ziotela, hortik hainbat urtera. Horretarako sendagileek egin zuten agirian, bai, gasak birikak hondatu zizkiola aipatzen da. Pentsioa bideratzen zuen Erreforma batzordeak horrela onartu zion, baina urte asko pasatu ondoren.
Orain ere duda-mudatan dago, erdi ametsetan. Baina gaur goizean Madeleinek harekin ateratzeko gomita onartu dio, eta honek itxaropen handiaz betetzen dio bihotza. Heldu den igandean, arratsaldeko 4etan, baionako oorategiko musika kioskora elkarrekin joateko proposamena ontzat eman dio. Josefen asmoa zera da, musika kioskoan orfeoiak ematen duen kontzertua entzutea eta gero Port Neuf karrikara, txokolate bat edatera joatea. Proposatzeko momentuan beldur zen neskaren erantzunaz, baina baiezko ihardespena entzutean, bihotza poztasunez lehertzen zitzaiola sumatu du. Elkarrekin txokolate bat edatera joateko eskatzea eta ezkontzeko eskatzea antzekoak iruditzen zaizkio. Josef arras hunkituta dago.
Joseph Abeberry-ren hautagaitza kantonamendu-hauteskundeetan 1937an
Herriko Etxea da Josefen lantokia, baina hortik hurbil, portuko jarduera izanen du egunero ikusgai. Batzuetan, lanera joan aitzin, egunsentiko lehen orenetan, portuko arrain saltokira joaten da eta kontu handiz mugitzen da itsasontzi eta arrain izoztu kaxen artean. Langileen oihuen artean, lurrean diren era guztietako oztopoak gaindituz, kaia zeharkatzen du, itsasotik datorren aire hozkirriaz birikak betez. Haize boladek portura sartzeko den ubidearen gainetik ufatuz, itsasontzietako galdaretatik, ikatza erretzean, sortutako lurrunezko hodei ttipiak alboratzen dituzte.
1942ko abuztuaren lehenean, ofizialki, erresistentzian sartu zen Castille sarean, teniente orde gisa, P2 1 kategorian, Beriberi izengoiti kodetuarekin. Baiona eta Bidasoaren arteko eskualdeko informazioa bilatu eta zuzenean Londresera igorri behar zuen. Horixe zen bere eginbeharra. Lan hori garrantzi handikoa zen, arrunt estrategikoa. Konpromiso berri horretan, Leon Stern izan zuen konfiantzako laguntzaile handia, azken horrek sareko elementu guztien arteko harremana elkartzen baitzuen. (…)
mauthausen
Mikel Dalbret margolari eta idazlea eke
Esteka: Mikel Dalbret-en margolanak