Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876)
Atalak: Sailkatu gabea
Irudi mota: Grabatua aldizkarian.
Izenburua: “The Civil war in Spain: republicans burning the village of Beobia”
Egilea: H. Harrald.
Testuingurua: 1874ko urriak 13, karlisten erasoaren ondoren Behobia sutan.
Argitalpen data: 1874
Non agettua: The Graphic, an illustrated newspaper. 1874ko urriak 31, 433 or.
Bilduma: Zumalakarregi Museoa.
Urriaren amabian,
gurdi burnizko aundian,
karlistak sartu nairik ibili
ziran Beobian;
bañan ziranean iyan,
oso estura larrian
arkitu ziran, mikeleteak
arturik erdian.
Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) Egilea: Mikel Alberdi Sagardia
Liburuaren atzeko azaletik hartu dugu honako testua:
Lan honetan Irungo historiaren hamarkada eskas bat aztertzen da. Baina 1868.go iraultzatik hasi eta azken Karlistaldiaren bukaeraraino sekulako krisialdia jasan zuen hiriak. Abiapuntua oso egoera baikorra zen. Irunen 1868.ean nekazaritzak indarra zuen oraindik, merkataritza eta industria gorantza zetozen, komunikabideak garatuak zeuden eta hiribilduaren kokapen estrategikoak etorkizun bikaina itxaroteko aukera eskaintzen zuen. Baina iraultza loriatsuak ekarri zituen aldaketa politikoak eta azkenean eztanda gin zuen gerra zibilak hankaz gora jarri zuen Irungo egoera baikorra.
Irunen iraultzaren eragin nagusia botere politikoa liberalen eskura pasatzea izan zen. Joaquin Olazabal alkate tradiziozaleak Leandro de Souza liberalari utzi zion lekua eta hemendik aurrera, udal gobernu guztiak joera politiko honetakoak izango dira. Baina Karlisten presentzia garrantzitsua izango da mugako hirian. Honela bakarrik uler daiteke Biriatuko Martingo baserrian, Bidasoa ibaiaren bestaldean karlistek ehundaka lagun armatu eta prestatzea altxamenduetarako, Irungo agintari liberalen begibistan. Gainera altxamendu karlista desberdinetan irundarrek protagonismo haundia izan zuten, Tirso de Olazabalen kasua eredu.
Gerrak eztanda egin ondoren ikusiko dugu karlistek poliki poliki hiriaren nekazal gunea erabat kontrolatuko dutela, blokeoaren ondorioz liberalak hirigunetik irten ezinik geratuz. Eraso nagusiak, 1873ean Santa Kruz apaizak Endarlatsako gotorlekuaren aurka egindakoa eta 1874.ean Behobiako auzoaren aurkakoa lehenik eta hirigunearen aurkako setioa gero, azaroan, Don Carlosek berak zuzendutako bonbardaketa gogor eta guzti. Baina setio karlista gogorra izan bazen, armada liberalaren berau hausteko erasoa are gogorragoa irundar baserritarrentzat.
Gehigarri modura garaiko hainbat dokumentuen transkripzioa eta hainbat bertso sailena ere eskaintzen da. Lanaren beste aldea, ikonografiari dagokiona da. Material honen bilaketan, grabatu, mapa zein argazki, ahalik eta zehatzen izaten saiatu gara. Iruni buruz 1868-1876 urteei lotutako edota epe horretan argitaratutako irudi guztien katalogoa egiten saiatu gara. Izan ahal dugunean, iturriez gain, testuingurua azaltzen ere ahalegindu gara.
Irudi mota: Grabatua.
Izenburua: “Vista de Irun: puente del ferro-carril sobre el Bidasoa”.
Egilea: Fidel Mugica
Testuingurua: Norteko trenbidea zabaldu ondoren.
Argitalpen Data: 1870
Non Agertua: Album de Guipuscoa
Bilduma: Koldo Mitxelena Kulturunea
Irudi mota: Grabatua aldizkarian.
Izenburua: “The Civil war in Spain: Don Carlos in a battery on mount St. Marcial watching the effect of a shell”.
Testuingurua: Carlos VII Irungo bonbardaketa zuzentzen 1874ko azaroan.
Argitalpen data: 1874
Non agertua: The Graphic, an illustrated newspaper. 1874ko abenduak 26.
Bilduma: Zumalakarregi Museoa
Irudi mota: Grabatua aldizkarian.
Izenburua: “The civil war in Spain: carlist besieging republicans in the fortified customs house of Beobia”
Egilea: H. Harrald.
Testuingurua: 1874ko urriak 13, karlistak Behobiako gotorlekua erasotzen.
Argitalpen data: 1874
Non agertua: The Graphic, an illustrated newspaper. 1874ko urriak 13, 433 or.
Bilduma: Zumalakarregi Museoa.
Muñagorri: eskribau, pakegille ta fuerozale Egilea: Antonio Maria Labayen
Aurreitz (Manuel Lekuona)
Euskalerriko gizon interesgarri, bañan ez-ezagun baten biografi-bizitza da, irakurtzalle, eskuetan dezun idaztia, Labayen’dar Antonio Maria’k idatzia.
Askotan, gizon baten bizitza Erri baten Histori-Monografi gertatzen dala esan oi da, gizon biografiatua naiko nortasunduna baldin bada, beintzat, eta biografoa bera, ortarako naiko malladuna.
Gure bizitza onen biografoa –Antonio Maria labayen- Muñagorri’ren gaian “especialista” dala guk ondo dakigu. Aspaldidanik, eiza zail eta arrixkutsu orren ondoren buru-belarri dabillena, eta, guk dakigunez, gaur arte Muñagorri’ri buruz, naiz alde, naiz aurka esan dan guzia ederkitxo aztertu eta eskuratu duana: idatziz eta itzez esan dan guzia. Alderdi ortatik, beraz, gure biografoa ondo jantzita dago.
Muñagorri’ri berari gagozkiola, berriz, zer esan? Zer-nolako nortasuna arkitzen zaio gizonari?
Ez dezaiogun begira, bere egunetako izen onari. Gizon, oso ezta-baidatua izan zan Muñagorri, iñor izan bada-ta. Burruka izugarri batean, burrukalarien erdian sartu zan. Eta batzuek eta ebsteak, biok arbuya ta gorrotatu zuten. Eta ondoren gelditu zitzaion “prensa”, oso prensa txarra izan zan. Batzuek eta besteak, danok izan zuten arentzat zer-esanik… eta iñork ere ez, alde egiteko korajerik.
Bañan, nortasunari baño “noizkotasunari” areago begiratzen badiogu, ezin uka daiteke, Muñagorri’ren Biografiak garrantzi aundikoa izan behar duanik, Euskalerriaren XIX gizaldiko Monografia on bat osotzeko.
Muñagorri, Euskalerrian Foruak galdu ziraneko egunetan bizi izan zan, eta iñork baño biziago bizi izan zituan bere bizkarrean egun garratz aiek. Euskalerria gerra bortitz batean odol-usten ari zalarik, pakeak egiteko “Pakea eta Fueroak” zion bandera dantzatu zuan Berastegi’ko Ixkribauak euskal-mendietan, gerran zebiltzan bi alderdi burrukalarien erdian. Historia garratz orren gora-beerak edesten dituan Biografiak, Euskalerriaren gizaldi garratz baten Monografia interesgarri-interesgarria izan bear nai-ta-ez.
Orixe da, irakurtzalle, eskuetan dezun liburua. Aztutzen –gero ta aztuiagotzen- ari zaizkigun gertakariarik jakingarrinak, gizon baten bizitzan, iraizean bezela eta ustekabe gogorazten dizkigun liburu interesgarria. Iñoiz gutxitan –oso gutxitan- bear bezela bildurik eskeintzen zaizkigun historiak edesten dizkigun Biografi-Bizitza, astiro ta maitekiro idatzitakoa.
Zuk ikusi, irakurtzalle.