Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan
Atalak: bAst
[Donibane Lohitzune eta Ziburuko bi hirien bihotzak taupaka ari dira arrantza-portuko ontzien kulunkaren erritmoan. Mendeak joan mendeak etorri, gertaera nabarmenak izan zituen, balearen arrantzatik kortsarioen feudora, lehen portua izan arte Frantzian, sardinetan eta gero atunetan.
1956-1970 aldian, Dakarreko atun-arrantzara joandako euskal arrantzaleen epopeia ausarta da portuaren historia markatzen duten gertaera horietako bat] (Jacques Ospital).
Harreman ona arrantzale euskaldun eta senegaldarren artean, dakartar abentura ederrean.
Le Pharaon. Xan Alzate bularra agerian lehen planoan.
[Gertaerak: Ternuan eta Groenlandian ibilitako kapitain baten oroitzapenak]
Monte Jaizkibel-Monte San Marcos pareja kapan Banku Handietan.
Iceberg bat, Monte Jaizkibel ontzitik ateratako argazkian, Saint Pierre, 1961/5/2 (JMB bilduma)
Juan Mari Benito eta Xan Alzateren liburuak
Juan Mari Benito Eizaguirre Ternuako Banku Handietako kapitain gazteenetako bat izan zen XX. mendearen erdialdean. 23 urte besterik ez zituen, euskal eta galiziar itsasgizon zailduz osaturiko eskifaien buru zela, Ipar Atlantikoko uretan singladurak lotzen hasi zenean, munduko itsasorik arriskutsuenetako eta gogorrenetako batean.
Bere nabigazio egunkariak testigantza baliotsua dira bikote bakailaozaleen epopeia ezagutzeko Pasaiako portuaren urrezko garaian. Beti egoera eskasetan, eta askotan muturrekoetan, berogailurik gabeko itsasontzi zaharrekin, radarrik gabekoekin, tresna elektronikorik gabe, bizitza duina bermatzeko gutxieneko trebetasunik gabe, bikoteek hilabete batzuetako mareei aurre egiten zieten Ternua eta Groenlandiako ur izoztuak zeharkatuz, armadoreek eskatutako harrapaketak osatzeko betebeharrarekin.
Itsas Memoria aldizkaria (3. Zenbakia) : Euskal Herriko arrantza.
Itsas Memoria aldizkaria (3. Zenbakia) : Euskal Herriko arrantza.
Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia (Eneko Barrutia)
Arrantza historiaurretik gaur egun arte (Jose Maria Merino)
JM Merino-ren La pesca
JM Merino-ren La pesca
JM Merino-ren La pesca
Itxasoko ibillera
da negargarriya,
or íkusitzen degu
istillu gorriya;
sikiera atera naí
jateko ogiya
mantendu biar geok
eta familiya.
Mielka ta putanua
eta kolayua
Oiek ematen dute
ernegaziyua;
Klase bastua eta
merke preziyua,
beitak pagatutzeko
zer alebiyua.
(jose manterolaren bilduma)
Arrantzaleen bizitza –Antonio Zavala-
Orioko udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela eta Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du.
Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aintzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren paperez beteta dagoela ikusi du. Dirudienez amatxi Jonek bere irakasle garaian egin eta jasotakoak dira. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni.
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko diraliburu honetan. Bide batez emakume hauei ondo merezita duten aitortza egin gura diegu.