Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Nere izena zan Plorentxi
Atalak: bAst
10 or. Zumayan
“Gipuzkoako Zumayan jaio nintzan, 1873-ko Otsaillaren 22-an. Eta hurrengo egunean bataiatu ninduten San Pedro Apostoluaren elizan, erriko parrokian, alegia. Geroago, antxe bertan artu nuan Konfirmazioko Sakramentua ere. Etxe pobre bateko alaba naiz. Nire aideetatik geienak arrantzaleak ziran.”
Aitak, Mariano Sorazu zuen izena. Amak, berriz, Antonia Aizpurua.
Bataioan Florencia, Plorentxi izena jarri zioten. Eta izen onekin izan zan ezagutua gure artean, arik eta moja sartu zan arte. Moja sartzerakoan izen berria artu zuan: “María de los Angeles” (edo motxago, Angeles), habitua San Migel aingeruaren egunean artu zuelako-edo. Geroztik izen onekintxe gelditu da.
Plorentxi jaio zanean, karlisten gerrateak sutan zuezkan bazterrak. Zumayako erriak ere arrisku gorriak izan zituan eta Plorentxiren familiak Zestuako Bañu-etxera joan bearra izan zuan. An bi urte egin zituzten. Baiña bere irugarren urterako Plorentxi berriz Zumayan ikusten degu.
Emen, Zumayan, neska txiki zalarik, Karidadeko Karmeliten eskolara ibilli zan.
Plorentxiren aitak arraia salduaz ateratzen zuan ogibidea. Itxasotik ekarritako arraia bizkarrean artu eta ibillaldi luzeak egin bear izaten zituan, geienetan oiñez, saltzera eramateko, naiz Tolosara naiz beste erri askotara. Garai artan etzan oraingo erreztasunik. Zumayan etzegoen orain bezela trenik, eta bizimodu gogor ori egin bear izaten zuan bere etxekoen mantenua irabazteko.
“Zazpi anai-arreba izan giñan”. Bost neska eta bi mutil. Oetatik bi (nexkak) oso gazte il ziran; gaiñerakoak hogei urteetara eldu ziran. Gure Plorentxi irugarrena zan Mariano ta Antoniaren seme-alaben artean. Eta familia ugari eta beartsuetan sarritxo ikusi oi dana: “anai-arreba guztiak naitasun bizia genion elkarri”.
“Nire guraso ta arbasoak kristau onak ziran oso. Beti itzegiten ziguten Jaungoikoaz, Ama Birjiñaz eta Santuezaz. Nire bizitzako leen-urteak lenengo kristauen usaieko giroan igaro nituen. Jesus zan gure etxeko buru. Eta nire ustetan Santuak, nire guraso eta aitonak ziran. Etxekoen artean ikusten nituen nik Aita San Jose, San Joakin, Santa Ana, Apostoluak eta baita Loyolako San Iñazio ere, zeiñi aparteko debozioa zion gure familiak. Aurtzaroko urte aietan nabaritu nuen zer-nolako indarra duen kristau fedeak eta zenbateraiñoko balioa duen Jaungoikoari eta Eliza Amari sendo elduta bizitzeak, baita ere somatu nituen Bataioan artutako beste zenbait birtuteen aztarnak”.
“Anai-arreba guztiak asko nai genion elkarri eta bata bestearekin jolastutzen giñan, bai etxe-barnean eta bai kanpoan. Aita ta amak uzten ziguten albo-errietako erromerietara joaten, erri oietan Santu edo Patroiaren pesta-eguna ospatzen zanean. Anai-arreba danak joaten giñan, baiña ez beti elkarrekin. An bertan biltzen giñan merienda jateko, dantzan egiteko eta batez ere etxerakoan elkarri laguntzeko. Anjeluserako etxean egon bearra genuen, gure guraso maiteak ala agintzen ziguten”.
Plorentxik hamasei urte ditu. San Pedro Apostoluaren jaia zan, 1889-ko Garagarrillaren 29. Leaburu-n erromeria. Leaburura dijoa Plorentxi bere lagun batzuekin. Uste du Leaburun bertan ikusiko dituela Kontxesi, bere ahizpa zaarra, eta Joakin Luis, bere anaia. Baiña ez. Ez bata eta ez bestea etziran egun artan erromerian azaldu. Tolosako plazan jolastu ziran eta gero garaiz etxeratu. Plorentxi bakarrik arkitzen zala oartu zanean, saiatu zan bere anai-arrebak bezin goiz etxeratzen, baiña alperrik. Eldu zaneko, Anjelusa aspalditxo zan pasatua eta bere anai-arrebak barrutik ziran danak.
“Anai-arrebak ni gabe etxean sartu ziranean, nire ama laztana larritu zan oso. Nik ezer gaitzik pentsatu gabe, luzatu nizkiot beretzat eta aitarentzat Leaburun erositako erroskillak, baiña amak, itzik esan gabe, ukatu egin zizkidan. Nik, berriz, artzeko, eta ark berriz ezetz, eta oraingoan itz auek jaulki zitzaizkion: Ez nuen sekula uste zu mundutar izango ziñanik. Begira zazu nola bizi dan zure ahizpa, len beti jolasetan zebillena. Ala zan. Lenago nire ahizpa beti zebillen etxetik atera-naiez, dantza ta jolasen atzetik (jolas onak, jakiña), eta ni orduan ba-zirudian bakartaderako jaioa nintzala. Gero, berriz, ni dantza-zale amorratua biurtu nintzanean, ark elizkizunetan zeukan bere biotz guztia. Ori zan amak gogoratu zidana. Amaren itzok arri egiñik utzi ninduten. Argi-argi irakurri baitnuen itz oetan nire amaren etsipena ta naigabea, ni mundu-zale biurtu nintzalako”.
“Nire kuartoan sartu nintzan. Lendabiziko aldiz ikusten nuan ama gaisoa nire kulpaz naigabeturik. Txiki-txikitatik santu izateko izan nuen gogo ura berriz gogoratu nuen. Gogoratu eta berritu. Berriz erabaki nuen Jainkoarena izan bear nuela oso-osorik, beti-betiko. Lenago ere olako asmoak izanda nituen, baiño nire aultasunaz ez nintzan bat-ere fidatzen, eta ala uste nuen Jainkoaganako biurtze ori laga egin bear zala, arik eta ogeita bost urte izan arte. Pentsatzen nuen urteak ekarriko zidatela indarra ta kemena Jainkoari leial irauteko; eta bitartean etzegoela ezer egiterik.
Eta orain ez ote zan garaia? Nire barnean bultza bizia sentitzen nuan. Baiña urteak, or zegoan oztopo bakarra, ene ustez. Bederatzi falta, ogeitabosteko mugara eltzeko. Nire bizitzako urteak ain luzeak izatea, ain geldiro joatea, zoritxarrik aundiena iruditu zitzaidan. Azkenean ara zer erabaki nuen: erdiko bidetik ibiltzea: santutasun-bidea eta munduko jolasak elkartzea (sekula ikasi eztedan jokabidea bada ere). Beraz, jaiegun arratsaldetan elizkizunetara joango nintzan, gero erriko jolasetara, eta illuntzean garaiz etxean sartu. Auxe izan zan nire erabakia, eta biaramonetik alaxe egiten asi nintzan. Jainkoak, ordea, besterik zeukan gogoan. Ba-zekian nunbait nire etorkizuna arriskutan arkitzen zala munduan eta nik oso-osorik bear nuela izan edo Jainkoaren edo Munduaren, osoa, ez zatitua, osoa Osoarentzat, eta neretzat etzegoela erdiko kaletik ibiltzerik”.
1908-ko Maiatzean gorputzeko eritasun batean erori zan berriz ere. Eritasun ontan oiñaze ta min aundiak ikusi bear izan zituen. Baiña min guztiok Irutasun Santuari eskeintzen zizkion asmo onetarako: Berak Ama Birjiñari emandako doai eta bikaintasun guztiak nolabait ordaintzeagatik, alegia. Alde batetik egundoko miñak, baiña bestetik pozaldi ta konsolaziorik garbienak ere dastatu omen zituen gaitzaldi ontan; batez ere, Jesus eta Mariaren bisitak maiz izan zituen. Gazte-gaztetatik biotz osoz Jaunaren zerbitzura jarri zala-ta, Jauna ere berari laguntzera beartuta balego bezela azaltzen omen zitzaion, guztiz ezti ta arrai.
Ama Birjiñak jakiñarazi zion bein Sor Angelesi bere arimaren santutasunerako ta salbaziorako bear zituen grazia denak Aita Espiritualaren bitartez emango zitzaizkiola. Lehenago zuzenean eta bitarteko gabe artzen bazituen ere, geroztik direzioaren bidetik elduko zaizkiola. Eta fede orretan bizi zan bera, naiz ta direzioagatik istillu gorriak pasatzen egon.
Izan ere, bere zalantzak eta kezkak geroago ta aundiagoak ziran. Jainkoarekin guztiz lagun eta Arengandik mesede arrigarriak etengabe artzen, eta ala ere betiko kezka ura ezin burutik kendu: pekatu mortalean ote zegoan, alegia. Zalantza utsa izatera iritsi