Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ovidio-ren metamorfosiak
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Nork ez ditu Nartziso edo Pigmalion izenak inoiz entzun? Bata, bere buruaz maitemindu zen pertsonaiaz ari zaigu; bestea, berriz, bere artelanaz maitemindu zenaz. Nork ez ditu Dedalo eta Ikaro aita-semeak eguzkipean irudikatu? Bata, hegalak galdurik eta itsasoak irentsi zain, aitari deika; eta bestea, Ikaro! Ikaro! hots eginez, uraren gainean semearen luma batzuk bistaratu arte. Nola ahantzi maitale mitiko haien istorioak: Orfeo kantari paregabearen eta Euridize maitearen artekoak, Teseo eta Ariadnarenak, Jason eta Medearenak? Zein harreman atsekabeak, bestalde! Haurtzarotik hasi eta kulturaren gaztaro eta heldutasuneraino Mendebaldeak kuttun-kuttun gorde dituen istorioak dira Ovidiok liburu honetan jasotakoak. Gure iruditegiaren biblia txikia da liburua: mundu klasikoaren ondarea gaur-gaurko irakurleari eskainia.
Faeton
Faeton, Eguzkiaren semea, Epaforen adinekoa zen. Behin batean, Faeton harro mintzatu zen: Feboren semea izanik, ez zela Epafo baino gutxiago. Epafok, orduan:
-Hik den-dena sinesten diok heure amari, Faeton, baina Febo ez duk hire benetako aita.
Faeton, gorri-gorri, amarengana joan zen, eta egia esateko eskatu zion, ea zein zuen benetako aita. Amak zin egin zion Eguzkia zuela aita, eta itsu gera zedila gezurra bazioen. Eta erantsi zuen:
-Galde egiok, bestela, berari.
Pozez beterik, aitaren bila abiatu da Faeton. Etiopia eta india zeharkatu, eta Eguzkiaren irteeraren zain geratu zen.
(Febo greziarren Apolo da, baina Eguzkiari ere deitzen zioten Febo, kasu honetan Ovidiok egin duen bezala).
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Ozirroe
Kiron erdi piztia pozik zebilen jainko baten semearen zaindari. Halako batean, haren alaba agertu zen, Ozirroe, adats gorriak sorbaldetan behera zituela. Etorkizuna igartzeko ahalmena zuen.
Ikusi zuen, bada, haur jaioberria, eta esan zuen:
-Hementxe hazten ari haizen haur hori: mundu guztia sendatuko duk; hiri zor izango dik bizia hilkor batek baino gehiagok, hildakoak pizteko ere esku izango duk, baina jainkoek ez ditek onartuko egingo duan piztuera bat, eta heure aitona Zeusek kenduko dik ahalmen hori. Odolik gabeko gorputza bihurtuko haiz, eta lehen gorputza zena jainko izango duk gero. Bi bider berrituko duk heure patua. Zuk, berriz, aita Kiron, betiko bizitzeko jaioa, hilkor izatea nahi izango duzu orduan, suge gaiztoaren odola zaurietatik barrena sartzen zaizunean.
Iragarpena amaitzeko, bular barru-barrutik hasperen egin, eta, malkoa zeriola, honela mintzo zen:
-Ezin dut hitz egiten jarraitu. Nahiago nuke etorkizuna asmatzeko gauza ez banintz. Giza itxura galtzera noala iruditzen zait, belarra jatea gustuko dut, zelaietan lasterka egiteko gogoa datorkit; behor bihurtzen ari naiz, oso-osorik, ez aita bezalakoa, itxura bikoitzekoa. Zergatik?
Azken hitzak ez ziren ia entzun; laster hasi zen irrintzika. Besoak lurreraino hazi, azazkalak batu eta apatx bihurtu, burua eta lepoa luzatu, soinekoa isats bilakatu, eta adatsak lepoan behera erori zitzaizkion, zurda gisa.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Jupiter eta Semele
Kadmoren alaba Semele ere Jupiterren haziaz haurdun zegoen. Juno haserre zebilen, eta errieta egin nahi zion senarrari, baina hainbeste bider egin zion errieta alfer-alferrik! Hala, bada, Semele zigortzea erabaki zuen. Urrezko hodeian ezkutaturik, Semeleren etxe-atarira iritsi zen. Atso zahar baten itxutan, ile-zuri, azal-zimur, makurturik eta pauso zalantzakorrez, ahots etenez mintzo zen, eta semeleren inude zaharraren lekua hartu zuen. Hantxe ari ziren biak berriketan. Jupiterrez ere mintzatu ziren; inudeak ongi zekizkien Jupiterren eta Semeleren artekoak. Juno mozorrotuak galdetu zion ea ziur zegoen Jupiter zela maitalea.
-Ez ote da engainuren bat izango, Semele? Hurrena datorrenean, maitasun proba bat eskatu behar dion; eskaion jainko-ezaugarriak jantzi eta besarkada bat emateko.
Agertu zen Jupiter. Eskatu zion Semelek maitasun proba.
–Jupiter maitea: emadak hire maitasunaren proba bat.
Jupiterrek baiezkoa eman zion, zin eginez.
-Eska ezan nahi dunana, Semele.
–Venusena egiten didaanean [larrua jotzean, alegia], Juno besarkatzen duan bezala besarka nazak neu ere.
Jainkoak eskuaz estali nahi izan zion ahoa, baina berandu. Hasperen egin zuen Jupiterrek, orain inork ezin zuen atzera bota eskaera hura, jainko baten zina ez baitezake jainkorik handienak ere hauts. Igo zen Jupiter zeruetara, eta bota zituen tximista, trumoi eta euriak, bere burua ahultzeko; gero, tximistarik ahulena hartu zuen eskuan, beste jainko-ezaugarriekin batera. Hala ere, Semele estali zuenean, neskak ezin izan zuen jasan berotasun hura, eta su hartu zuen.
Haurdun geratu zen Semele. Haurra sutatik libratzeko, Jupiterrek amaren sabeletik erauzi, eta bere izterrean josirik utzi zuen. Jaiotzean, Ino izebak haziko zuen hasieran ezkutuan, eta gero ninfa batzuek gordeko zuten leizezulo batean. Bako zen haur hori, bi bider jaioa.
Kadmo eta Harmonia
Junoren haserreak zoritxarra besterik ez zuen eragin Kadmoren familian, alaba Ino eta haren semea ere hondatu baitzituen. Aspaldi hildako sugea oroitu zuen Kadmok:
-Sakratua ote zen, bada, suge hura?- egin zien oihu jainkoei-. Hala bazen, bihur nazazue neu ere suge.
Ezkatek estali zuten Kadmoren azala, eta lurrean etzan zen, luzaturik. Besoak bazituen artean, eta emazteari deitu zion:
-Hator, emazte gaixo hori: hartu nire eskua.
Hitzak amaitu zitzaizkion, eta txistu egiten zuen. Emazteak, bular biluziei zartaka, zioen:
-Hago, Kadmo! Non dituk oinak, non aurpegia, non sorbaldak?- eta jainkoei erreguka-: Neuk ere suge bihurtu nahi dut!
Kadmok emaztearen aurpegia miazkatzen zuen, eta lepotik heltzen zion. Haiekin zeuden lagunak zeharo izutu ziren.
Gero, bi suge irten ziren baso itxi baterantz, ezkutatzera.
Neso
Nesok ere maite zuen Deianira.
Herkulesek Deianira bereganatu eta itzuli zenean, Eveno ibaia handiturik topatu zuen, eta beldur zen emazteagatik, ez bere buruagatik. Neso zentauroa hurbildu zitzaion; emaztea beste ertzera eramateko eskaintza egin zion. Herkulesek, baietz.
Herkules beste aldera iritsi zenean, emaztearen garrasiak entzun zituen; bazihoan Neso zentauroa lasterka, urrun, Deianira bortxatzera. Herkulesek arkua atera, gezia bota, bizkarrean jo, eta bularretik atera zitzaion Nesori; odol pozoitua zerion zauriari. Nesok, orduan, tunika bat odolez busti, eta Deianirari eman zion.
-Hau janzten duen gizona fidel izango zain betiko, Deianira. Har ezan.
Eta Deianirak eraman zuen tunika odolez bustia.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain