Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Umeekin egiteko ibilbideak
Atalak: bAst
Liburu honetan, familian egiteko bereziki pentsatutako hogeita hamar ibilbide aurkituko ditugu. Baina sorta horrek ezaugarri berezi bat dauka: umeekin egiteko pentsatuta daude. Gipuzkoako eskualde guztietan banatuta, edertasun natural handiko edo ondare historiko nabarmeneko lekuetarako ibilbide erakargarriak dira,. Esan bezala, haurren gaitasunetara egokitutako desnibelekin eta distantziekin. Horrela, ibilbide berak bi aldaera eskaintzen ditu: bata laburra txikienekin gozatzeko, eta bestea luzeagoa, indarrak eta adina lagun dituenak erakartzeko. Ibilbide bakoitzari buruzko informazio gehigarria eskaintzen du liburuak, baita bideoak eta ibilbide bakoitzaren mapa deskargatzeko QR kodeak.
Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Ohiana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra… horiekin guztiekin solasaldietan ibili da. Eurekin batera joango gara oroitzapenen bidezidorretatik, oso urruneko herrialdeetatik eta inguru hurbiletatik ere. Hitzaurrea Juanra Madariagaren eskutik datorkigu; azken hitza, berriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri du. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.
“Reinhold Messner mendizale ospetsuak lau haizetara zabaldu nahi du bere deia: zain dezagun mendia. Zaindu behar dugu ez badugu nahi masa-turismoak hondora eraman dezan. Goi-mendia bere ezaugarriz hustu eta arriskurik gabeko eremu atsegin, abegikor eta seguru bilakatzen ari gara, kirolak praktikatzeko parke tematiko hutsa. Hirigunera jaitsi dugu mendia. Eta horrek ez dakar ezer onik. Urteetako eskarmentua, bizipenak eta jakintza baliatuz, Messnerrek gogoeta partekatu du mendia eta natura maite duten guztiekin. Arazoaren larriaz jabetzea da lehenengo urratsa.
Ba zenekien Euskal Herriko haritz espezie batek orri iletsuak dituela? Edo hegazti bati kaskabeltz handia esaten diogula hogei gramo ozta-ozta pisatu arren? Ba zenekien garo edo iratze mota batek bi metro eta erdiko hostoak dituela? Eta gure mendietan intsektuak ehizatzen dituzten landare haragijaleak hazten direla? Euskal Herriko landare eta animaliek hamaika berezitasun dituzte. Liburu honetan horietako asko aurkituko ditugu. Euskal ekosistemetan buru-belarri murgilduko gara, jakin-mina akuilu eta argazki ikusgarriak bidelagun, miretsita utziko gaituzten unibertso natural ezezagunen bila.
Liburu honek Mapas Pirenaicos sortako Aiako Harria y Jaizkibel(2018) liburukiko edukiak gaurkotu eta osatu ditu. Orotara, hogeita sei ibilbide proposatzen ditu baso, gailur, sakan eta itsaso gainean eskegitako haranetan barrena. Proposamen horien artean denetarik dago, hala edonork egiteko moduko txango errazak nola mendi-igoera neketsuak. Batzuek zein besteek ezinbestean ikusi beharreko lekuetara eramango gaituzte, dela paisaiaren eta naturaren ederraz gozatzera, dela ondare historikoa ezagutzera.
Aupa Pou. Bizitzari sokaz lotuta abentura-liburua da. Poutarrek horrela definitzen dute sarreran, bizitza bera ere eurentzat abentura etengabea izan delako eta oraindik ere hala delako. Abentura horretan mundu zabalean ibili dira eta pertsona paregabe asko ezagutzeko aukera eduki dute.
Bizitza eta abentura horiek dira liburu honetako mamia. Eta, jakina, liburuak jaso du euren bizitzek nolako aldaketa egin zuten 2000. urtean, haien zaletasunik handiena, mendia, bizimodu ere izango zutela erabaki zutenean. Hautu horretan zer ikusia eduki zuen Ikerrek Action Direct berriro egin izanak eta 7 horma 7 zazpi kontinente erronkak, munduko bazter urrunetara egindako bost urteko abenturak alegia.
Agerian gelditu dira liburu honetan zeintzuk diren Poutarren “kutunak” mendiak eta hormak hizpide hartuez gero: Pirinioak, Picos de Europa (beren-beregi Picu Urriellu), eta Mallorca, psicoblockeko jaioterria.
“Tontorrean sentituriko emozioren bat deskribatu beharko banu, ez nuke esango poza denik. Bazen hil ala biziko momentu bat. Epikarik ez dago hor. Heriotzetik gertu zauden une horietan ez da epikarik. 2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zen himalayismoaren historiaren parte den balentria batean. Igoera latz hura aurretik huts egindako bi espedizioen jarraipena zen. Argazki ikusgarriak lagun, Lemoako alpinistarekin magalean gora joango gara Manasluko gailurreraino. Xalo-xalo hitz egingo digu, bere beldur eta sufrimenduen, arriskuaren eta minaren, barru-barruko sentimenduen barreen, pozen eta une hunkigarrien berri emateko. Ez dago ez epikarik, ez heroirik. Bizirik irauteko ahalegina izango da motorra.