Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Azaleko irudia: pensar hoy, acabar mañana, 1996 josé ramón amondarain
Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko mailegua emango dizugun. Klikatu hemen, arren. Barkatu! Aurrera jarraitzeko, zure adinaren laukia bete behar duzu. Ikus orain zer kopuru dagokizun, lagun. Klikatu hemen, arren. Klikatu nuen eta: zero koma zero zero zero zero zero zero zero…
Pierre erlauntz ilararen ondoan dago. Erlauntzak –‘kofoinak’, ‘erleontziak’- bederatzi dira: kolore urdin argiko bi, kolore arrosako hiru, kolore horiko beste hiru, eta azkenekoa, bederatzigarrena, kristalezkoa. Zurezko ataka edo leihatila batek estaltzen du kristalezkoa, ezin baitira erleak etengabe egun argitan bizi, ilunpea behar baitute. Guk ere, gizakiok, behar dugu. Ez gara hain desberdinak.
Beraz, bederatzi erlauntz, eta denak ere Virgiliok eskatzen zuen bezalako leku batean kokatuta, arboladi baten itzalean. Pierreri dagokionez, erlezainen ohiko jantzi zuriaz beztiturik doa: kapela buruan, babes-sarea aurpegian eta eskularruak. […]
Périgueux hiritik Mauzaceko kartzelarantz gindoazen errepide bihurri batean zehar, eta autoak berak bezalaxe egiten zuen nire buruak aurrera, errebueltaz errebuelta, jo alde batera, jo bestera. Inguru guztiak fruta-arbolak ageri ziren, basotxoak, artasoroak, ibaiak, iturriak, abere-taldeak eskala txikian, gehiegikeriarik gabe, hemen antzarak, hor oiloak, han ahuntzak, denak ere txukun kokatuta, zein bere sailean. Eskualdeko eta Frantzia osoko nekazaritzaren aberastasunaz pentsatzen hasi nintzen. Inoiz baino aberatsagoa zirudien uda atariko egun hartan, 2013ko ekainak 12. Landetxeetan –Ferme Marcelline, Ferm Cazenac, Ferme La Croix…-, leiho beiradunek diz-diz zegiten eguzkitan. […]
Neuvic sur l’Isleko kartzelan geunden. Lectures Étranges topaketen bigarren saioa helburu. Hamar entzule oraingoan, berrogeita hamar urte inguruko gizon bat eta bederatzi gazte, gehienak, itxurari erreparatuta, aljeriar edo marokoar jatorrikoak, mairrab, mairuak. Haietako batek niregana jo zuen gelan sartu nintzenarekin batera, nire zain egon balitz bezala. Makurtu zen, eskuak mugitu zituen, hala moduzko irribarreren bat egin zidan eta… ezer ez. Ulertzeko moduko hitzik ez.
Arabieraz dakidan esaldi bakarretako batekin agurtu nuen. Ezetz egin zuen buruaz. Ez zekien arabieraz. Frantsesez hitz egin nion. Keinua errepikatu zuen eta, nola edo hala, italiarra zela azaldu zidan, baina italieraz ere ez zela ondo moldatzen, soilik comme ci comme ça. Ez zuen aurrez aurre begiratzen. Ezpain artean ahoskatu zuen bere izena: Mohamed.
Hegaldi trasatlantikoak egiten dituztenek esan ohi dute arima atzean geratzen zaiela, hegazkina hartu zuten herrialdean, eta disoziaturik bizi izaten direla harik eta hura ere jomugara iritsi eta gorputzarekin batzen den arte. Halaxe gertatu zitzaidan niri, baina ez Habanatik edo Tokiotik itzultzean. Neuvic sur l’Islen bertan baizik, kartzelatik irten eta hiriko château-an lurreratu ginenean, hamar minutu Philippe antolatzailearen Peugeot 307 gorrian. Nire burua, errebueltaz errebuelta orduan ere, Mohameden begirada hutsarekin topatzen zen etengabe, Jeanen irribarrearekin, eroa bezala idazten zuen presoaren aurpegi puztuarekin edo “iturginaren” begitarte eroriarekin. Kosta egiten zitzaidan labirintotik atera eta paisaiari erreparatzea.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Larunbat arratsaldea merkataritza-gune batean. Gizon bat dabil han familia ondoan duela. Emakume bat ere bai, bakarrik eta zerbait erosteko asmoz. Begiradarik gurutzatu ez arren, gizonak eta emakumeak elkar ikusi dute.
Horrek eragin dien asaldura izugarriak handik lehenbailehen irteteko eta etxera erretiratzeko behar larria ekarri die. Bakoitza bere aldetik, hogei urte lehenago gertatu zena biziberritzen ahaleginduko da. Egun hartan ordu batzuk eman zituzten elkarren ondoan, eta ez biek hala nahi izan zutelako. Lanbroak hartutako lurralde baten barrena ibili ziren ihesi, helburu zuten muga lausoa noiz iritsiko.
Bataren ahotsak ekartzen dizkigun oroitzapenak ez datoz bat bestearenekin. Oroitu nahi izatea ez da nahikoa. Gogoratzen denari lotuta beti egoten da ahazten denak uzten duen hutsunea, eta bi protagonistei, aurrera egingo bazuten, orduko hura burutik kentzea komeni zitzaien. Hala ere, iraganak gordetakoa ez da gure nahira etortzen, eta betiko lo zegoela uste genuena noiznahi agertu daiteke. Ezin jakin noiz, ezin jakin nola.
Ez dut berehala ezagutu. Seg undo batzuk behar izan ditut.
Emakumeak gona esekitokitik bereizi eta, hobeto ikusteko,
esku batez jaso duenean, ez dut zalantzarik izan. Orduan
buru-astindu bat egin eta atzera jo dut zutabearen atzean ez-
kutatu arte.
Bizkarrak zutabea ukitzen zuela jarri naiz. Bihotza pixka
bat azkartu zait, eta horrek harritu egin nau. Urteak dira ez
nuela antzekorik sentitzen. Denbora gutxi behar izan dut
konturatzeko ezin nintzela han geratu, nengoen tokitik ezin
nuela jakin zein izango zen emakumearen hurrengo mugi-
mendua, eta oso litekeena zela harekin topo egitea.
Aurrera begira jarri naiz. Hamarren bat metrora nituen
emaztea eta alaba. Galtza pare bat zuten esku artean, eta
emaztea azalpenen bat ematen ari zitzaion alabari galtzen
oihala ukitzen zuen bitartean. Iruditu zait emakumeari biz-
karra emanez haiengana biltzeak eskaintzen zidala ihesbide
7
bakarra. Zuzenean jo dut haiengana. Zakar eten dut beren
jarduna, eta erreakzionatzeko astirik eman gabe esan diet
jantzi-denda atarian egongo naizela zain.
Saltoki guneko galeria zentralera irten naiz zuzenean.
Itsugarria egin zait kristalezko sabai erraldoitik irazten zen ar-
gia. Galeriaren hondoan bi jende ilara begiztatu ditut eskai-
lera mekanikoetan, batekoak gora, bestekoak behera; gale-
riaren erdian, kiosko xume baten parean, dozenaren bat
mahai zeuden, erdiak hutsik eta plastikozko basoz eta erre-
tiluz beteta.
Erne ibili behar nuen. Emakumea noiznahi irten zite-
keen. Galeriaren eskuin aldean ikusi dut babes hartzeko
aukera bakarra. Lurretik metro erdira, marmol zuriz muga-
rriztatutako laukizuzen baten barruan, lorategi izan nahi
zuen zerbait zegoen. Plastikozko zuhaitz batek hartzen zuen
erdialdea eta lau kaktus zituen inguruan. Egiazkoetan lurrak
hartzen duen tokian ehunka harribil distiratsu.
Laukizuzenaren alderik urrunenean eseri naiz. Ez nintzen
hain nabarmen gertatzen, eta jantzi-dendaren bi irteerak
kontrola nitzakeen. Segituan beste zerbaitek aztoratu nau. Ez
nintzen konturatua, eskailerez gain, kristalezko igogailua ze-
goela nigandik metro gutxira, eta han zebiltzanen begirada-
pean nengoela. Are gehiago baztertzea erabaki dut orduan.
Begien aurrean hain segundo gutxiz izan dudan aurpe-
giaren hazpegiak osatzen ahalegindu naiz. Alferrik, ordea.
Aurpegi horri beste hura jartzen zaio gainean.
Urteak joan dira, eta ez gutxi. Ez da zaila zenbat diren
ateratzea. Erotuta beharko nuke hanka egin behar izan nuen
8
eguna ahaztua izateko. Egunotan hogeita bi urte beteko
dira. Bi erbestean, hamabi barruan eta zortzi kanpoan.
Harrigarri samarra zait hainbeste urteren ondoren aur-
pegi hori ezagutu izana. Azken batean, ordu gutxiko kontua
izan zen. Egon ziren egoera latzagoak eta gehiago iraun zu-
tenak, eta orduko haietan lagun asko eta asko gurutzatu zen
nire bidean; haiek, ordea, urteen joanak-edo ezartzen duen
ilunpea dela eta, erabat itzali dira, arrastorik utzi gabe. Bizi
izan dugun horretan badago zera bat argien eta itzalen go-
rabeherak mendean dauzkana.
Hamarren bat minutura atarian ziren emaztea eta alaba.
Erdizka babesten ninduen kaktusaren atzetik atera eta zu-
titu egin naiz. Haiek ez dute niregana inguratzeko keinu-
rik egin, eta emaztearen aurpegia ikusita banekien ez zela
mugituko. Haiengana gerturatu orduko emazteak ezpainak
zimurtu eta burua alde batera eta bestera mugitu du. Za-
karra eta pazientzia txikikoa naizela aurpegiratu dit hitz egi-
ten hasi orduko. Sesioan aritu garela esatea gehiegitxo esa-
tea litzateke. Emaztearen erretolika eteten saiatu naiz
ahalegin handirik egin gabe, eta ez dut uste esaldirik osatzea
lortu dudanik. Alabak pauso bat egin du atzera eta bi es-
kuetako hatzak bihurritzen hasi da guri begira zegoen bi-
tartean. Emazteak eztabaidari eman dion errematea ez da
gozoa izan: behin etorriko egun-pasa hirira, eta horrela bu-
katzea ere…
Hitzaurrea
Erreportajea
(Euskal sortzaileen) Langela bat norberarena
Galtzagorri albiste
Abestuz ikasi, ikasiz abestu
Ikusi Mikusi fotogaleria
Sormenez
Asun Agiriano eta Iban Illarramendi
Lau eskutara
– Gidoiaren bidaia lurtarra
– Kate luze baten katebegia
Iruzkinak
Aleak xehatzen
Mirentxu Ibargarai
Zer ekarriko?
Lore Agirrezabal
Denbora-pasa
Mariñe Arbeo
Kolaboratzaileak
Asun Agiriano, Iban Illarramendi, Paul Urkijo, Eneko Olasagasti, Mirentxu Ibargarai, Mariñe Arbeo, Lore Agirrezabal