Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Niger ibaiertzeko ipuinak
Atalak: bAst
Niger ibaiertzeko ipuinak
Arrantzaleak Batik hausa (Jose Manuel Pedrosaren bilduma)
Niger ibaiertzeko ipuin xarmangarriak
Zergatik daude orbanak ilargian? (I)
Aspaldi-aspaldian bazen familia bat, aita, ama eta bi seme-alaba. Seme zaharrenak Eki zuen izena, eta arrebatxoak Ilargi.
Egunero joaten zen familia hura bere artaxehe sorora, oso urrun zegoen bizi ziren herritik. Oso goiz ateratzen ziren egunero eta arratsean itzultzen ziren. Herria eta soroaren artean zegoen bidean bazen putzu bat. Eta, etxeranzkoan, egun osoan gogor lan egin ostean, familiak putzu horretan geratu eta atseden hartzen zuen; ura edan, eta ondoren, banan-banan, ura ateratzen zuten balde batean dutxatzeko.
Egun batean, gainerako egunetan gerta ohi zen bezala, emakumeak ura atera zuen putzutik, bete zuen bere baldea, aldendu zen pixka bat senarra eta seme-alabak zeuden tokitik, eta ezkutatu zen sastraka batzuen atzean garbitzeko. Egun hartan, zeregin hartan hasi aurretik, arropa urrun samar utzia zuen, urak zipriztindu eta busti ez zezan. Baina guztiz biluzik dutxatzen ari zenean, ikusi zuen bere aurrean gizon batzuk zetozela zaldi banatan putzurantz. Ezin izango zuen eragotzi jaun haiek bera biluzik ikustea, hara hurreratu orduko.
Hala, emakumeak garbitu azkar bat egin zuen. Baina, zaldunak nola txit hur baitzeuden, ezin zuen sastraken atzean bere burua gorde, arropa jaso eta janzteko. Horregatik, bozgoran deitu zion bere alaba Ilargiri, eta esan zion:
–Ilargi! Ilargi! Ekarri iezadan berehala ene arropa, jaun horiek ni biluzik ikusi aitzin!
Baina alaba Ilargik ez zuen nahi izan arropa amari eraman. Amak bere seme Ekiri deitu zion:
–Eki! Eki! Ekar iezadak berehala ene arropa, jaun horiek ni biluzik ikusi aitzin!
Eki altxa zen eta lasterka eraman zion arropa amari. Ama hagitz haserretu zen bere alaba Ilargi esanekoa izan ez zelako.
Orduan, hura zigortzeko, gerturatu zitzaion eta baldean geratzen zitzaion ur parrasta bota zion, egundoko errieta egiten zion aldi berean. Eta Ilargi, amak gainera bota zion ur haren eraginez, bustita geratu zen eta orban batzuk geratu zitzaizkion betiko, sekula lehortzen ez zirenak, helburutzat baitzuten seme-alaba guztiei oroitaraztea, ez dagoela ongi gurasoak ez aintzat hartzea, eta ume batek gurasoen esana egiten ez badu, betiko jasan ditzakeela esana ez egitearen ondorioak.
Egun hartatik orbanak daude ilargian.
Salmou Hima, djerma etniakoa, 52 urtekoa, Niamey-ko biztanlea, 2002an telefonoz elkarrizketatua.
bAst 2020
Zergatik daude orbanak ilargian? (II)
Ilargiko orbanek atso bat irudikatzen dute, estera bat txirikordatzen ari dena kongu* landarea erabiliz, djerma-songay emakume adintsuek egin ohi duten gisan, egunez edo ilargitan.
Kongu*= afrikar sabanako landarea, zeinaren hostoekin zerriak edo esterak egiten diren.
Safiatou Amadou
Sugea eta ortzadarra
Ortzadarra suge-genio bat da, bizi dena putzu lehor batean, galdua sabanako zokoren batean. Zerua lainoz betetzen denean, irteten du gordelekutik eta zerura igotzen du euri ura edatera.
Horregatik, euriak diren sasoian, djerma-songay jendeak ortzadarra zeruan ikusten duenean, etsirik egoten da, sinesten baitu egun horretan ez dela euririk izanen, edo atertu eginen duela (euria hasia badu), suge-genioak beti edaten duelako euria, zeruan agertu bezain laster.
Safiatou Amadou