Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Zeharbidetan
Api08 0

Zeharbidetan

Atalak: bAst

 

Zeharbidetan

Orain hamabortz urte argitaratu zen lan berezi hau, Pamiela Phonogauzak sailean, Littera&musika/2 izenburuarekin, hitza eta musika, biak, biltzen dituen disko-liburu honetan. Jose Angel Irigaray eta Antoni O’Breskey dira egileak. Hitzak oro dira Jose Angel Irigaray olerkari ezagunarenak. Hamahiru olerki dakartza, euskaraz, eta itzulpena ingeles, gaztelania eta frantsesera. Musika Antoni O’Breskey musikari eta pianojolearena da. Firenzen sortutako Antonio Breschi, areago musikari dagokionez, irlandar sentitzen da, hortik darabilen izen artistikoa: Antoni O’Breskey.  Diskoak bi egile horiek ditu zutabe, baina badu kolaboratzaile onik ere: Dabiré Gabin kantari eta musikaria, Burkina Fasokoa; Ronnie Drew irlandar kantari ospetsua,; Benito Lertxundi kantari ezaguna; Davide Viterbo italiar violoncello joile dohaindua. Halaber hor dira musikari hauek ere: Biancastella Croce, Vincenzo Deluci, Alain Griffith, Joe McHugh, Bingen Mendizabal, Alex Ruiz de Azua, Garbiñe Sagastibeltza eta Ali Tajbakhsh. Hauek dira hamahiru olerkien hasierak. Dastaketa metodoari leku eginen diogu oraingoan ere:

  1. Antxeta

Bai antxeta, bai

gero eta beltzago, indioago

baleago, txoriago, fagoago

naiz sendi

ametsaren hegaleko ilusione urdin huntan…

 

Dabiré Gabin eta Jose Angel irigaray

 

  1. Menturaren buruan

Menturaren buruan

urrezko ardilarru eta arrandikeriatik urrun

unatua, sumindua, ia etsiatua

zolda eta zikinez erantzia…

 

  1. Orekan

Izan zindezkeen ohol bidaria uhaldean edo

bultzi batean eremu berriak idekitzen

ametsak zeharkatzen ontzi batean

itsas zabaletan gaindi…

 

  1. Zeharbidetan

Zeharbidetan ibilki

taupadak lurrean pizgarri

bizi kantaren airean

hatsak oro eder eta jori…

 

  1. Oteizaren ausentzian

Zer ordena gero!

Noiztik dago ordena biziaren gainetik?

Bizia mugatzen, zikiratzen eta irotzen duen ordena!

Ez horixe!

 

  1. Joan zen jin

Joan, oro doa

oro dator, jin

orain, beti

 

  1. Kondairaren ihauterian

Eta kondairaren ihauteriaren hasieran sua dantzari zen

eta ura kantari

hutsaren gauean

denboraren mugan…

  1. Hizkuntzen baratzean

Zure bitartez naiz jende, Euskara

zure bitartez bizitzen

hizkuntzak oro preziatzen

elkartasunean loriatzen…

 

  1. Faites vos jeux

Haizegoa udazkenean

Zuhaitzez maitemindua

Non zaude maite,

Existentziarekin jostan?

Zure jokoetarik bat, madame?

Faites vos jeux!

 

  1. Denboraren taupadak

Guk denboraren taupadak senditu ohi ditugu

ortzemugari beha itsasoan, infinitoaren ertzean

euriak laztantzen gaituenean

eta kondairaren itzuli mitzulietan

gatoz eta goaz abantxu oharkabean…

 

  1. Muñagorriren proklama

Agintari onenak

preso daduzkate,

euskalduna izatea

du bakoitzak kalte…          

 

  1. Muñagorriren oihartzunean

Bakearen alde dena zezakeen saldu

bizitzarentzat are erosi heriotza,

nekaturik nago

paradisuaren menturan

kaosaren bordelan nahi nuke nire burua galdu…

 

  1. Agoran

Eta agora hartarat iritsi naiz

hain entzutetsua den agora hartan

amets eta oroitzapen ezin konda ahala

gutiz gehienak merkatuan erosi eta salduak…           

 

  1. Itsas-hegian

Nire ametsean emakume eder bat dakusat

hariak eri artetan, ehungintzan,

Penelope bat bailitzan

gauez ehundurikoa

desehuntzen biharamonean…

 

 

Ondo egindako lana betiko bada, hau ere hala izanen da, hortaz ez da harritzekoa bigarren edizio bat atera izana. Bertze asko ere opa dizkiogu, talde lan onean egindako lan bikain honi.

Izan ere, ez da erraza horrelako jende ona bateratzea, disko-liburu bat egiteko.

Goza ezazue eta zeharbidetan ibil zaitezte, delizia bat baita

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA