Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Itxurrixak
Mai16 0

Itxurrixak

Atalak: bAst

Itxurrixak

Liburu guztiak ez dira literatura lanak edo saiakera potoloak. Badira lan praktiko atseginak ere, Itxurrixak izeneko hau esaterako, Javi Charola jaunak egina, Eibar eta inguruetako iturrien berri jasotzen duena. Honela dio egileak berak liburuaren hitzaurrean:

Liburu hau 2020ko abenduaren eta 2021eko urtarril-otsailaren artean burututako argazki-egitasmo baten emaitza da. Helburua, eibartarrok gure mendi-bueltetan mugitzen garen inguruetako iturburuak aurkitu, eta haiei argazkia ateratzea zen. Lanak, Eibarko udalerri osoa ez ezik, ondoko herrietako, eta batez ere Elgetako eremu batzuk ere hartzen ditu bere baitan. Esan behar da egindako landa-lana bezain garrantzitsua izan dela bilatze eta lekutzearekin lotutakoa. Horretarako, mapa, liburu eta Internet erabili ditut, eta hainbat pertsonaren laguntza ere eduki dut (adiskideak, baserritarrak, ehiztariak, txirrindulariak… ) Mapetan iturriaren izenik agertzen ez den kasuetan,zilegi iruditu zait jartzea, kokatzen den lekuaren arebera. Antzinako mapetan adierazitako iturri gutxi batzuk, ostera, ez naiz aurkitzeko kapaza izan, bai desagertu egin direlako, bai sasi eta sastraka artean egonda, bertaratzea ezinezkoa egin zaidalako. Hala ere, horietako zenbaiten aztarnak topatu ditut. Era berean, hainbat baserritako askak ere jaso ditut. Ez denak, jakina, nire ibilbidean aurkitutakoak baino ez dira agertzen. Azkenik, egokia iruditu zait jatorria iturburu batean duten Eibarko hiriguneko iturriak ere jasotzea. Ziriako Agirrerena, ostera, ez dut jasotzerik izan iturria dagoen eraikina obratan dago, eta hesituta dagoenez, ezinezkoa baita bertaratzea. Eibar, 2021eko otsaila.

Hiru gizon ilustre itturri bidetik

Mozkor-mozkor eginda Elgeta kaletik,

Aulestik heltzen zion Loperi lepotik

Ez muzturrez aurrera erortziagatik.

La esposa decía Iriagaittikan:

-No le puedo sacarle Tocayonetikan.

Porque le gusta mucho napar beltzetikan

No le gustará tanto Urkusuko urikan.

Urkusuko itturrixak baleki berbetan

Zerbaitt esango leuke astelehen goizetan.

 

HEMEN DUZUE LAN OSOA, ARGAZKI ETA GUZTI, PDF FORMATUAN.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA