Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Olerkizketa by Zabaleta  
Ira19 0

Olerkizketa by Zabaleta  

Atalak: bAst

       

Lagun on batek oparitu zidan liburu hau, lagunarteko bazkari baten hasieran. Hemen dituzue mokadutxo batzuk, dastatzeko.

 

Nafarroa euskal epikan -Olerkizketa- [Patxi Zabaleta]

  1. Bakoitza gara umetan jostatzen ginen tokikoa. Bakoitza gara haurretan jolasten ginen lekukoa. Bakoitza gara haurtzaroan lurrean eserita edo belarrean etzanda presarik gabe, beldurrik gabe eta atsekaberik gabe ortzi-mugari, zeruari eta geroari begira egon ginen tokikoa.

 

  1. Herriek epikan bilatzen dituzte maiz beren nortasuna aitortzeko, baieztatzeko, aldarrikatzeko eta goraipatzeko aukera eta argudioak. Epikako protagonista beti herria bera izaten da; eta epikaren garapenean herriaren sorrera, bilakaera eta asmoak jorratu ohi dira; nazio eta estatu izateko xedeak barne.

 

 

  1. Herria, harria, erreka

Erreka beti berbera da, baina

ur ezberdinez hornituta

joandako ura ez baita

inoiz itzultzen.

herriaren sena

ez da harrizkoa

baizik gogoduna

mendeak joan eta mendeak etorri

gizaldiak joan eta etorri

nor egiten dena.

[…]

  1. Historian gara herri

Esaera zaharrak dion bezala

izan zirelako omen gara gu

eta garelako izango omen dira

herri senak bat egiten bai gaitu

eta historia oso-osoa dagokigu

arbaso eta ondorengoekin batera

iraganeko deus arrotz ez zaigu

oraingo eta gerokoaren antzera.

Geure buruari galdetzen badiogu

ea benetan zer den Euskal herria

Nafarroa eta euskara behar elkartu

zehatz azaltzekotan gure herri izaera

herri gogoa borondatean daukagu

jende, historia eta lurrean herri soina.

 

[…]

 

  1. Antzinateko zaldi hazleak gara

 

Prehistoriatik hasita milaka urtez

abereak izan ziren lanerako

ibili, garraio edo gudarako

gizateriaren tresna eta lanabes.

zaldiak hazi eta trebatzea zen

esklabu, morroi eta beharginentzako

betekizun, lanbide eta egiteko

hainbeste eta hainbeste mende eta mendez.

nork pentsa mila eta milaka urteko

lana suntsituko zela ezinbestez?

nork aurreikusi desagertu egingo

zirela zaldi mundu eta inguruko

hainbeste jakintza eta ezagupen

eta ez zutela aztarnarik utziko?

 

[…]

 

  1. Euskal epopeia

 

Aldarrikapenak politikoen gauza dira

baina aitorpenak ordea, olerkarienak.

Historiako hasieran Euskal Herria zen

mila urte ondoren zen deitu Nafarroa.

 

[…]

 

 

bAst 2021

 

 

Olerkizketa ez da esker onekoa

nahiz poetak beti ospe bila ibili.

euskal idazleen mundu gaixoari

senda bekio behingoz bere gogoa!

 

  1. Herri barneko diaspora

 

Erbesteratuak gutarrak ziren

atzerritarrak berriz, arrotzak

baina erbesteratuen seme-alabak

kanpotarrak izango dira, eta aldiz

atzerritarrenak ordea, bertakoak.

 

  1. Euskal epika garaikidea

 

Espainiako Gerrate Zibilaren eta Munduko Bigarren gerratearen ondoreko eta,  aldi berean, espainiako Erreforma garaiko edo ETA erakundearen garaikide izandako euskal belaunaldi literarioari ematen diot hemen deitura hori. Belaunaldi honetakoek inoiz lehenago ez bezalako ereserki, olerki eta abesti ederrak eskaini dizkiote Nafarroari. Seguru aski Euskal Herriaren lurraldetasun aldarrikapenak bere maila gorena erdietsi zuen garaikoak izateak badauka esandakoarekin zerikusia. Labeguerie, Larzabal, Monzon, Lete, Salbatore Mitxelena, Orixe, Lertxundi, Aresti, Artze, Lekuona eta abar aipa ditzakegu euskal epikako belaunaldi garaikide horren ordezkaritzat.

 

[…]

Jauzia (lino)

 

 

  1. Espaloiko poeta

 

Izan omen zen arestiko behin baten

Igeltsuzko leiho estu batean geranioa

-fruiturik eta itxaropenik gabeko lorea-

Eta adreiluzko hormako lauki argazkiduna

Eta espaloiko txorkoan zumarrondo hura

-bere burdinazko babesagaz-

Atxilo izan zedin preso aldatutako zuhaitza

arestiko eta betiko kale-arbola

-igalirik gabeko landare antzuaren adibidea-

Baina antzinakoen jakinduriaren arabera

Busti-lehorrerako zurik hoberena zuena

Kale-arazoen irtenbide eredua bailitzan

Ez baitago ezer hiritarragorik eta urbanogorik

Espaloia, geranioa, txolarrea

Eta zumarra txorkoan baino.

 

[…]

  1. Obrero xaharra

 

Eguneroko goizeko zortzietan

betiko autobusean estuturik

plastikozko poltsan hamarretakoa

eta laneko arropak

bizkarrean zahatoa

eskuak latz

kopeta zimur

begiak gogor

bizarra gaizki egina

kalpar zikina

txapel ttipiegi baten azpian

obrero xaharra lanera doa.

 

[…]

 

  1. Lunpen proletargoaren manifestua

 

Ez nuke

indarrez eskuratutako independentziarik onartuko

baina ez dut independentzia bortxaz ekiditea ere

Inolaz ontzat emango!

 

[…]

 

  1. Aldebakarreko maitasuna

 

Badakit egunen batean, maitea

alde eginen duzula niregandik, maitasuna agortuta edo

jakin, badakit egun hartan, maitea

nigandik urrunduta, agian mesprezatu eginen nauzula

edo iraintzen edo irrigarri uzten saiatuko zarela

zeure txarrespena zuritze aldera.

baina egun hartan ere, maitea

eta egun hartatik aurrera, eta beti

nik maitatzen jarraituko zaitut.

 

[…]

Eskua (lino)

 

 

  1. Maitemindu ginenekoa

 

Maitemindu gineneko une hura

eta une hartan entzuten zen musika

biok elkarri begietara zuzen so ipinarazi

eta losintxaka hasteko ausardia eman ziguna

-ustez betiko geure musikatzat aitortuko genuena-

eta aldiro dantzatzeko gogoa piztu eta astinaraziko ziguna

eta entzute hutsak txundituta utziko gintuen

maitasuna hutsaldu zitzaigun arte.

 

[…]

 

  1. Zenbat maite nauzu?

 

Haur zinelarik zenidan galdetzen

zenbat maite nauzu? Eta noraino?

Baina maite al nauzu beti betiko?

eta behin eta berriro zenituen

galdera ber-berak errepikatzen

Zenbat maite nauzu? Eta noraino?

Baina maite al nauzu beti betiko?

 

 

  1. Egunen batean denok mestizoak izanen gara

 

Egunen batean denok ohartuko gara mila nahastura, kolore eta doinuko mulatoak garela; eta izadiko hamaika leinuren ondorengo mestizoak. Zenbatu ezineko gizaki, humanoide, primate, tximino eta ugaztunen ume eta seme-alabak garela, alegia. Izan ere, gure arbasoak etorkizuneko ortzi-muga hobeki ikusi ahal izateko zutik tente jarri baitziren; eta horrela gizakitzen hasi ziren pixkaka.

[…]

Haurra (lino)

Luis Enrique Soriano, in memoriam

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA