Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Hadriano Marguerite Austin
Atalak: bAst
Hadriano Marguerite Austin
Hadrianoren oroitzapenak (Marguerite Yourcenar) Euskaratzaile: Joxe Austin Arrieta
Erromatar Inperioaren mugak Hadriano-ren enperadorego-aldian (117-138 k.o.) _____
Erromatar probintzien mugak. – – – – – – – – – –
Ez ezazu, hala ere, bestelakorik pentsa: oraindik ez nago beldurraren irudipenei amore emateko bezain ahula, itxaropenaren irudipenak bezain absurdoak bait dira berauek, eta, zalantzarik gabe, askoz lazgarriagoak.
Bizitza osoaren gutxienez hirutik bat betetzen duen fenomeno honetan horren gutxi pentsatzen badugu, beronen bertuteak aintzakotzat hartzeko beharrezkoa den umiltasun apurra bera ere falta zaigulako da, noski. Lotan Caius Caligula eta Aristides Zuzena elkarren modukoak dira; lo nagoela, nire burupe hutsal bezain garrantzitsuak ezerezean dantza; egoera horretan, ez dut nire atarian trabeska etzanda lo dagoen zerbitzari beltzarekiko inolako ezberdintasunik.
Gizakiak ez ditut mespretxatzen. Hala egingo banu, ez nuke inolako eskubiderik izango, ezta arrazoirik ere, berauek gobernatzen saiatzeko. Badakit hutsalak direla, ezjakinak, gutiziatsuak, urduriak, ia-ia edozer gauza egiteko kapaz direla, gailentzekotan, beren buruak baita beuren begien aurrean ere balia-araztekotan, edo, bestela, sinpleki, sufrimendua ekiditekotan.
Ikusi nuen haien abiatzea: han zihoan enperadorea, zaldiz, irmo, miresgarriki lasai, baita emakume-talde pairakor hura ere, literatan etzanik; pretoriar goardiak ere bazihoazen, Lusius Quietus beldurgarriaren numidar aintzindariekin nahas-mahasean. Eufratesen bazterretan negua igaroa zuen armada hura abiatu egin zen, beraz, bere buruzagi gorena iritsi eta berehala: partar kanpaina hastapen ezin hobeagoz bideratzen zela zirudien.
Emakumeen egoera hamaika ohitura bitxik moldaturikoa da: aldi berean zapalduak eta babestuak dira, ahul eta ahaltsuak, gutxietsiegiak eta gurtuegiak. Ohitura jazargotsu eta kontraesankorrezko nahas-mahas honen erdian, gizarteari dagokiona naturari dagokionari gainezarri egin ohi zaio: oraindik ez da batere erraza alderdi bata bestetik bereizten.
Datak batzuak besteekin nahasi egiten zaizkit: nire oroimenak halako fresko bakar bat eratzen du, non hainbat sasoi ezberdinetako gorabeherak eta bidaiak gainpilatu egiten bait dira. Efesoko Erastos merkatariaren itsasontzi luxuz apainduak Ekialderamntz zuzendu zuen bere branka, hegoalderantz gero, eta azkenik niretzat Mendebaldea bihurtua zen Italia honetarantz.
Ontziek Antinoe eraikitzen hasia zèn ibai-gunera eraman gintuzten atzera berriz. Joaneran baino gutxiago ziren: Lucius, azken bolada hartan oso gutxitan berrikusia nuena, Erromara itzulia zen, bere emazte gaztea seme batez erditu berria zenaren kariaz.
Hiritar soil bezala, aspaldidanik hasia nintzen Sabiniako mendien eta hango iturburuen barrenean hedatzen diren lursailak erosten eta elkarretaratzen, bere mahastientzako eremua osatu eta zabaldu nahi duen nekazari batek erabili ohi duen egoskogortasun pairakor berbera erabiliz; …[…]
Arrianok hauxe idatzi dit:
Hartutako aginduen arabera, bukatua dut Ponto Euxinoaren itsas-inguraketa. Kiribila kiribildu Sinopen egin dugu, hango biztanleak beti ere esker oneko izango bait dituzu, duela zenbait urte, zure jagoletza zuzenaren pean, portua berritu eta zabaltzeko egin zirèn lan eskergengatik… […]
“Hadrianoren oroitzapen”ei buruzko ohar bilduma
Badira zenbait pertsonaia, berauen erretratua sakonxeago erakustea komenigarri zatekeena: Plotina, Sabina, Arriano, Suetonio. Baina Hadrianok ezin ikus zitzakeen zeiharka baizik. Antinoo bera ere ezin begiztatua izan daiteke errefrakzioz baizik, enperadorearen gomuten bitartez, hau da, xehetasun grinatsu batez, eta, halabeharrik, zenbait okerkuntza ere tarteko direla.