Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Indioak ments edo ero?
Atalak: bAst
Ments (orotariko euskal hiztegia)
(Adj.; aplicado a personas y cosas). Bobo, tonto, simple. “Faible d’esprit, imbécile” VocBN. ” Ments hortarik ez duk deusik atherako, tu ne tireras rien de cet imbécile” Lh. ” Ments-aide (S-saug), air hébété” Ib. v. BURUTIK MENTS, buruments.
Nehork ez dezake sustenga gauza hori serioski, non ez den arras mentsa edo non ez duen izpiritua osoki makhurra. Elsb Fram 152. Bigarren errepublika, 1848koa, izan zen mentsa edo erhoska. Ib. 131. Ikusiko die […] ez nizala […] tetela, ergela edo mentsa, bainan […] buru bipilekoa. Zub 69. [Gizon] erdi mentsa, erdi ergela. Ib. 21. Badira sendotzen ez diren erho edo mentsak. Herr 24-12-1959, 2. Ikusten dut etzirela mentsa. […] Etzira bethi soldado ttipi izaiten ahal. JEtchep 94. Nihaur ere irriz ari nuk ene ele mentseri. Ib. 67. Gazteko kezka ments guziak kondatzen nauzkitzun zuri. Xa Odol 103.
Relectio de Indis
Piarres Charriton-ek euskaratutako liburua.
INDIO AURKITU BERRIAK-Hitzaurrea- Anthony Pagden
Frantzisko Vitoria hamaseigarren mendeko Europa Katoliko teorilaririk ospetsuenetako bat zen. Profesioz teologoa zen, baina garai hartako teologo guztiek bezala “zientzien amatzat” hartzen zuen teologia, eta beronen esparruak, De Indis-en hasieran aldarrikatzen duenez, lege jainkozko eta naturalez gobernaturiko guztia besarkatzen zuen, giza legea izan ezik guztia, hau da, jurisprudentziapean deskribatuko genukeenaz aparteko guztia.[1]. Vitoriaren idatziek gai-sail ugaria hartzen zuten, magiaren ahalgarritasunetik hasi eta suizidioaren onargarritasuneraionoko guztia. Baina garaiko auzi juridiko eztabaidatuenei buruzkoengatik –botere zibilaren eta erregetzaren izaera, aita santuaren boterea, eta batez ere, europarrek Amerika konkistatu eta okupatzearen legitimitateari buruzko idatziengatik– dirau nagusiki bere ospeak.
Francisco de Vitoria UFV
Goazen beraz berriz gure solasera!
Urratsean joanez, ikusiko dugu lehenik Indio barbaroek bazutenentz maila pribatuan nahiz publikoan jabego egiazkorik, Espainolak etorri aitzin; hots, beren ontasun eta funts berezien jabe egiazkoak ote ziren. Eta bestalde, ba ote zituzten beren printzeak eta bestei manatzeko buruzagi egiazkoak?
Eta behin iduri luke ezetz, zeren esklabuek ez dute ontasunen jabegorik: “esklabuak ez du bererik deus izaten ahal” (Institutes, Per quas personas acquirere liceat, § Item vobis), (Digesta, De acquirenda haereditate, Placet legea); beraz, irabazten duen guzia bere nagusiarentzat du irabazten, (Institutes, De his quae sunt sui, vel alieni juris § Nam apud omnes). Indio barbaro horiek bada esklabuak dira; eta beraz…
Tipia frogatzen da: Aristotelek zuzenki eta ederki dioen bezala Politika-n (I, 1), “gizon batzuk badira, izatez esklabu direnak, hobe baitute agintari baino zerbitzari izatea”. Horiek dira, aski zentzu ez dutenak beren buruen gobernatzeko, baina bai besteen aginduak entzuteko. Izpirituan baino gehiago gorputzean daukate beren indarra. Eta nehon izatekotan horrelakorik, barbaro haiek izan behar dira; zinez ageri baitute abere basenganik ez dabiltzala urrun. Ez ez dira on, neholaz ere, agintari izateko. Eta segur hobe da haientzat, beste batzuek gida ditzaten, ezenez eta haiek besteak. Aristotelek dio zuzenbide naturalak eskatzen duela horrelako gizonak esklabu izatea. Ez daitezke, beraz, izan deuseren jabe.
Eta ezin da erran, Espainolak etorri aitzin ez zutela nehongo beste jaberik, gertatzen baita esklabu batek jaberik ez izatea, Digestaren Iruzkinak altxatzen duen bezala (De liberali causa, Si usum fructum legea). Legeak berak espreski erraten du, gainera. Quod servus legeak bestalde aipatzen du (ikus Digesta, De servorum stipulatione) bere jabeak bazter utzi eta nehork erosi ez duen esklabuaren kasua: nornahik hartaz jabetzeko eskua duela erraten ere du. Indioak esklabu zirenez gero, Espainolei, ondorioz, zilegi zitzaien haiez jabetzea.
Ihardets dezakegu ordea Indioak lehen, bakean bizi zirela, beren ontasunen jabe, bai maila pribatuan bai maila publikoan, eta beste arrazoirik agertzen ez deno, egiazko jabetzat hartu behar direla; ez zaizkie beraz beren ontasunak kendu behar, bidezko kausarik gabe, naturaz esklabu direlako aitzakiarekin.
Ez dut hona ekarri nahi, auziaren erabakitzeko, jabegoaren definizioaz eta jabego mota bereziez Irakasleek erran dutena: nihaurk luzaz gaia oratua dut “itzultzeaz” mintzatu naizelarik Sententiarum (1-IV,dist.15), eta Summa Theologica (II-II, q. 62) liburuen iruzkinean. Gauza horiek bazter uzten ditut beraz, garrantzitsuagoak ez ahanztearren.
Eta puntu horiek bazter utziz gero, ohart daiteke, barbaroek ez baldin bazuten jabegorik, ez zela hori gertatzen ahal, edo bekatore, edo fedegabe, edo ero eta zentzugabe zirelako baizik.
—
Jakin dezagun lehenik, adimen dun izan behar ote den, jabe izateko.
Conrad Summenhart-ek onartzen du, egia erran, De Contractibus-en (l.1, q.6), eta adimengabeko izakiak, sendikor izan ala ez, eskubide hori ukan dezakeela frogatzen du honela:
Gauza bat nork beretzat erabiltzeko eskubidea besterik ez da jabegoa. Abereek ordea badute belarren eta landareen erabiltzeko eskubidea: “Hona non eman dizkizuedan lurraren gainean hazitzen diren belar guziak eta beren hazia berekin dakarten zuhamu guziak, zuen eta lurreko bizidun guzien hazkurri izan daitezen” (Hs 1,29-30).
Eta berdin izarrek badute argitzeko eskubidea: “Jainkoak ezarri zituen zeruko ortzean, argi zezaten eta egunaren eta gauaren buru izan zitezen” (Hs 1,17-18).
Lehoinak ere badu nagusitasuna, badabiltzan animalia guzien gainean; horra zergatik deitzen den “Animalien Erregea”.
Eta arranoa da txorien buruzagia; hortakotz salmuak dio: “Arranoaren egoitza da denetarik gorena” (103,17).
Iritzi bera agertzen du Silbestro Prieriokoak, bere Summa-n (Dominium hitzaren hastapenean), elementuek badutela, batzuek besteengan botere, erraten baitu.
Hona bada nik proposatzen ditudan erantzunak:
Hau da lehen proposamena: Adimengabeko izakiek ez dute jabegorik izaten ahal.
Jabegoa alabaina eskubide bat da, Conradek berak aitortzen duenez eta nola adimengabeko izakiek ez baitute eskubiderik, ez dute ere jabegorik izaten ahal.
Tipia frogatzen da, ez baitute delako izakiek bidegaberik jasaten ahal, ez eta beraz eskubiderik ere izaten ahal. Onartua frogatzen da,ez baitzaie bidegaberik egiten ez otsoari ez lehoinari, beren harrapakina kentzen zaielarik; ez eta ere idiari, bere bazka hartzen zaiolarik. Eta horrela, leihoa hersten duenak, ez dadin sar eguzkirik, ez dio bidegaberik egiten eguzkiari.
Anitz gisetara finka dezakegu gure proposizioa:
Iduri luke menturaz, hiztegi solas baizik ez dela eztabaida hau; baina gisa oroz ez da batere egoki horrela hitzegitea, eta ohizko mintzamoldearen aurka joanez, izaki adimengabeen kondu ezartzea jabegoa. Ezen ez dugu erraten norbait zerbaiten jabe dela, zerbait hura haren eskutan baldin bada bakarrik. Honela mintzo gara alabaina, jabeak ez garelarik: “Ezin dut; ez dut ahal”. Abereak ordea ez dira berak ibiltzen; baina izatekotz, besteek darabiltzate, San Tomasek dioen bezala (lehenago aipatu liburuan, I-II); horra zergatik ez duten ere jabegorik.
Eta ez du deus balio Silbestro Prieriokoaren argumentuak, baizik eta jabegoak ez duela batzuetan eskubidea adiarazten, baina ahal soila; eta horrela uraren jabe dela ura. Orduan, ahal soila aski baldin bada jabe izateko, gaiztaginak erailtzeko eskubidea izanen du, egiten ahal baitu; eta ohoinak ere, dirua hartzeko ahala badu. Eta erraten delarik “izarrek agintzen dutela”, “lehoina errege dela”, iduriz eta itxuraz mintzo gara, jakina.
Baina beste galde bat gogora heldu zaigu, ea haur bat adimendura heldu aitzin, egiazko jabe izaten ahal ote den. Ezen iduri luke adimengabeko izaki bat besterik ez dela haur hori. Apostoluak erraten baitigu: “Oinordekoa, haur deno, ez da esklabuaganik batere bereizten “(Ga 4,1). Esklabua bada, ez da jabe izaten ahal; haurra ere beraz ez, eta abar….
[…]
ONDORIOAK
Erran guzietarik datorkigu batere dudarik gabe, Indio barbaroek bazutela, Kristauek bezala, beren ontasunen kendu ahal izan, ez hango Printzeei ez hango Herritarrei, egiazko jabeak ez zirelako aitzakiarekin. Izigarri handi litzateke, egundaino kalterik egin ez diguten jende batzuei ukatzea, beti kristau erlisionearen etsai izan diren Sarrazinoei eta Juduei onartzen diegun hura bera. Onartzen dugu alabaina beren ontasunen egiazko jabeak direla horiek oro, non ez diren Kristauen lurretan bestalde sartu.
Behar dugu oraino kontrako argumentu batzuei ihardetsi, barbaroak sortzetik esklabuak direla erraten baitzizaigun, baizik eta ez direla aski argiak beren buruen gobernatzeko.
Argumentu horri ihardesten diot, Aristotelek ez duela eiki adierazi nahi, biziki argiak ez diren gizonak, besteen menpeko direla zuzenbide naturalez, eta ez dutela ez beren buruen ez kanpoko ontasunen jabegorik. Esklabutza zibilaz mintzo da; esklabugo hori legezkoa da eta ez du nehor zuzenbide naturalez esklabu egiten. Gizaki batzuk baldin badira sortzez hain argiak ez direnak, ez du Aristotelek erran nahi, haizu dela haien ontasunez eta haien ondoriotasunaz jabetzea, haiek berak esklabutzat hartzea eta haiek berdin salgai ezartzea. Baina nahi du irakatsi, jende horiek behar dituztela nahitaez eta beren jitez beste batzuek gobernatu eta gidatu: berek on baitute besteen menpe egotea, haurrak haur direno burasoen meneko egon behar diren bezala, eta emaztea ere senarraren menean.
Argi dago hori dela Aristoteleren xedea, zeren erraten baitu bestalde molde berean, gizaki batzu badirela zuzenbide naturalez jaunak direnak, hots beren argiaz distiratzen dutenak. Ez du erran nahi, jakina, berak zuhurrenak direlako badutela horrelako jendek besteen gobernua hartzeko eskubidea, baina bai soil-soilik badutela jitez besteen manatzeko eta gidatzeko dohaina.
Eta beraz, delako barbaro haiek, erraten duten bezain zoro eta lauso direla onarturik ere, ez zaie horrengatik egiazko jabegoa ukatu behar, eta ez dira ere legezko esklabutzat hartzen ahal. Eta haien menperatzeko zerbait estakuru hortik atera baledi, puntu hori argituko dugu urrunago.
Orain bada ondorio hau agertzen da argi eta garbi: ESPAINOLAK ETORRI AITZIN, INDIOEK BAZUTEN EGIAZKO JABEGOA, BAI PRIBATUA, BAI PUBLIKOA.