Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Iker Amuchastegui-ren hitzak
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria : Juan Luis Aizpuru Beristain hostoak
Puber maitasuna
Menderatuko dut zure amesgaiztoetako Golema
Kosta ahala kosta, (piztiagoak dira
ene play stationean maiz topatzen ditudan munstroak)
Erauziko dut martirologia eta matxozentrismoa,
Kaudillo misoginoa, bufoi gozoa, führer mediumikoa.
Ene Juana de Arko miretsia
Askatuko zaitut su falozentrikoaren laztasunetatik.
Ene Anna Frank negartua,
Paseatuko gara tankeei inmune zaien parkeetan.
Ene Alizia ederretsia ispiluaren aurrean,
Bentzutuko ditugu Bihotzetako Erreginaren ostalariak.
Galdu zenuen zure duintasuna Paleolitikoko leizeetan,
Galdu zenuen zure ingenioa Industri Iraultzaren ukuiluetan,
Denborapasa eder bihurtu zintuzten, objektu mutu.
Prezioa jarri zioten zure borondateari eta zure gorputzari.
Arduradun nagusiak aurkituko ditut,
Eta behartuko ditut gonbitoaren ontzian usnatzera,
Gosea, masakrea, amorrua, tristura irenslea.
Aldatuko ditut, beharrezko bada, joko-arauak,
Kenduko dut klase-borroka, kasta-sistema,
Indarraren diktadura eta zenbakien obszenolatria,
Zure izenean ezartzeko mendiko
Sermoiaren aginduak,
Shakespare-ren sonetoen erotika kosmikoa,
Cristina Peri Rossi-ren Hizkuntzalaritza orokorra,
Kamasutra, Tantra Yoga, sexuaren taoa
Eta Rilkek Lou Andrea salomeri idatzi zizkion maitasun gutunak.
Jakina, zure gurasoen baimenarekin.
Edo baimenik gabe.
Iker Amuchastegui
Argazkilaria : Juan Luis Aizpuru Beristain ibili
Azkenean,
Agurea haur bihurtzen da
Gizonak emakumearen hazpegi samurrak agertzen ditu.
Eta emakumearengan bizia hartzen du gizonaren indar nareak.
Bizitzak ezustekoa ematen digu azken itxuraldaketa honekin.
Nahi balu bezala, lezio magistral behin-betiko batekin,
Gu eraman, aurkakoen amaieraren jatorrira.
Iker Amuchastegui
(munduaren azala)
Argazkilaria : Juan Luis Aizpuru Beristain itsas-argia
Munduaren azala –Iker Amuchastegui-
“Astiro, modu organiko natural espontaneoan joan zen sedimentatzen liburu hau. Notaz nota, melodia osatu arte, hitzez hitz testu batean biribildu arte, ideiaz ideia, munduaren ikuspegi berri bat argitara eman arte. Barrutik kanpora, zuhaitzak hazi ohi diren bezala, geruzaz geruza, munduaren azal azpian guztia hazi ohi den moduan. Bai, mundua hazten da, hazten ari da, azala eraldatzen, gu babesten gaituen azal ikusezina, gu guztiok batuz halabehar berdinaren pean, bizitza beraren, eraldaketa beraren pean. Eta gu lekuko harritu gara, lekuko ezin lekukoago. Harridura zelatati honetatik jaiotzen dira liburu honetako piezak. Nire isiltasunik onenetik, nire arretarik onenetik, bihotz esna batetik. Zurekin partitzen dut, irakurle, jaso dudana, zurea ere bada, gurea ere bada.”
Nirbana
Hutsaren gainean flotatzen dugu, astronauta gisa, noraezean.
Xaboi-punpak bezala, gure bizitzek arabesko bitxiak egiten dituzte airean.
Hutsak besarkatzen gaitu, munduaren azal ikusezinak.
Gure ziurtasunek oreka hauskorrak dituzte, haizean dauden errautsak.
Gure eskuak disolbatu egiten dira hartzen edo itzultzen dituzten gauzen ondoan.
Hutsak gure maskaradak eusten ditu, gure piroteknia zaratatsua, gure zibilizazio huts eginak, gure handitasun espektroak.
Hutsa, gure ama.
Iluntasuna
Iluntasuna ez da soilik argirik eza.
Da, egiaz, argi bat berez.
Argi beltza.
Argiaren sakona iluna da.
Isiltasuna kantuz
Euria kantuz ari denean, txoriak mututzen dira.
Baina bada une bat, atertu berri, eta artean txoriak urrun, zeinetan guztiak dagoen isiltasun beteginean.
Tarte mirakulutsu horretan, badirudi munduak bere buru handia goratzen duela zerurantz, harridura mutu baten keinu dorpez.
Isiltasunak kantatzen duenean, mundua mututzen da.
Gaur amets bat izan dut:
Alaitasun-izurrite ezineustizko batek mehatxu egiten du, munduko terrorearen inperioa behera botako duela.
Maitasunaren birus kutsagarriak eragin hondatzaileak ditu sistemarentzat: hizakiak elkar ezagutzenaren seinale masiboak daude.
Iturri baimendunek diotenez, isiltasuna infiltratu da giza garunean eta sortu du uholde bat sintoma kolektibo, bakea eta buru-argitasuna erraterako.
Beldurra galzori larrian dagoen espezie bat da.
Planetaren azalak, Geologia institutuen arabera, sukar-sintomen apaltze bapatekoa jasan du.
Eta munduko gobernuek lege bat ezarri dute, zeinaren arabera, munduko arma guztiek desegin behar liratekeen 24 orduko epean.
Jende makur-maltzurrak ikusi dituzte, lekukoek erran dutenez, planeta presaka-presaka abandonatzen.
Historia liburuek 3017ko San balentin eguna ezarri dute, planetaren askapen eguna:
Herritarrek dioetenez, unibertsotik zatorren ahots batek zeruan egin zuen dur-dur:
“Ongi etorriak zarete!”
Itzultzailea: bAST