Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Hirur çelebrity: gureac eta chit gogoangarriyac
Atalak: bAst
Sergio Rossi
Sergio Rossi hil da, oinetakoen erregea, orodabirus gaitç modakoak erasanda, 84 urterekin. Maisu çapatagilea çen eta modako oinetakoen diseinuan punta-puntako profesionala. Berataç esan dute “emakumea maite çuen eta gai çen emakumearen emetasuna modu apartekoan atçemateko, eta emakumearen hankaren luçapen eçin hobea eratçeko, oinetakoen bideç”. Rossik 1968an fundatu çuen enpresa, aitagandik ofizioa ikasi ondoren, eta luxuçko çapata marka italiarrik handiena bihurtu çuen munduan. Dioteneç klase handikoa çen, aiurri sendokoa, karismaduna, eskuçabala eta ausarta; lider naturala, maitatua eta errespetatua. Familiak açken agurra eman dio maitasuneç: Çure pasioaren su aseçinarekin, erakutsi çenigun, ez dagoela mugarik, egiten dutena maite dutenentçat. Agur maisu.
Zalantzarik gabe, edertasuna eraiki egiten da. Ikusi bestela goiko argazkiko oinetakoen eraikuntzaren fintasuna. Zenbat ordu ez ote dira behar horrelako emaitza bat erdiesteko. Grazie Sergio.
Sergio Rossi
Zozibini Tunzi: glam & natural
Zozibini Tunzi
Miss Unibertso, ederra da makillajearekin, baina baita gabe ere. Berrogeialdian, Zozibini Tunzi hegoafrikarrak milaka jarraitzaile ezustean harrapatu zituen, eta look natural bat eman zuen -pijama eta guzti-. Zozibinik milaka gorespen jaso zituen fanen aldetik, natural agertu zelako, glam-ik gabe, 98 mila baino gehiago “like” lortuz, eta baita lagun eta jarraitzaileen sostengua ere. Berezkoa izan arren, edertasuna erantsi egiten da. Hor dira makillatzaileak, estilistak, ileapaintzaileak, jantzigileak, zapatagileak, argazkilariak,…
Zozibini Tunzi etxean berrogeialdian aurpegia margotu gabe
Tunzi estatubatuar missarekin batera
Zozibini Tunzi itsas-ertzean bertako jantzi batekin
Basarri, edertasuna asmatu egiten da
Asmatu eta landu. Gaiak asmatu bai, baina gero landu, egokitu egin behar dira, ondo emango badira: neurria, errimak,… Bertsolaria jaio eta egin egiten baita. Hauxe da gaur gomendatu nahi dugun liburua. Joxemari Iriondok auspoa sailean 2006an argitaratutakoa: Basarri I Bat-batean. Basarri, idazle eta kazetaria izan zen ofizioz, eta urte askoan ahalegindu zen gure egunkarietan inork aipatu nahi ez eta bazterturik zegoen hainbat herri-kirol, herrietako jai, bertso-jaialdi eta gertakarien berri jaso, idatzi eta zabaltzen. Nolanahi ere, liburu honetan datorrena Iñaki Eizmendi Manterola Basarri bertsolariaren bertso-jarduna da, bat bateko jarduna hain zuzen ere. Liburuak CD-a ere badakar, Baserriren boça ta kantaera jasotzeko.
Hona hemen Basarrik 1963ko ekainaren 30ean Orion kantatu zuen azken agurreko bertsoa:
Saio politak egin ditugu
geure euskera apaiñian,
pozaren pozez sartu bait gera
Orioko jardiñian.
Errespetuan egon zerate,
ixilik zorionian.
Eta biotza alaitutzen da
au ikusitzen danian.
Gaur bezelaxe bildu sarritan
alkarren aldamenian;
gure paltarik ez da izango
osasunik degunian.
Gauza oberik bai ote dago
ezer gaurko egunian?
Anaitasunez danok bilduta
maitasun ederrenian.
Aurrera beti, aurrera gogor,
lengo bide zuzenian.
Orixe eskatu nai dizutet
Jainkuaren izenian.
Aspertu eziñik ari giñezke
ementxe kantu-lanian.
Agur anaiok, agur arrebak.
Deitu nai dezutenian.
Arantzazuko eliza berria egiteko lehenengo harri jartze-ekitaldi egunean hau bota zuen:
Triste daukatan barren oni
pixka bat nai diot bultza.
Askatu bedi une onetan
nere adimen amutsa.
Ainbeste jende aundin artean,
jaunak, auxe bada lotsa!
Biotz guztian asia daukat
alakoxe xurrit-otsa.
Itz egin nahi ta ezin tajutu
bertsolarian biotza.
Jakitez ere utsa izaki ta
gauza onek ber dun agurtza.
(…)
Hortxe hirur celebrity, aspertu ezinik eder-lanean! Oinetakoen erregea, edertasunaren erregina, eta bat bateko hitz neurtuen nagusia! Biba zuec!