Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Ida Vitale
Eka12 0

Ida Vitale

Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

Ida Vitale                                                                                            Argazkilaria: Alejandro Prieto

 

1.

Kilkerrak engainurik gabe

perfumeak sartzen bere orratzean,

gauez ditu altxatzen.

 

2.

Laino-lastaira batetik

katu zuri batek jauzi

zuhaitz baten adarretara:

Ilargi lagunkoi.

 

Behelainoan zehar

pasatzen da deitu bat

ez dena hegal urrekaraz betetzen

eta ez dutena

hitz zehazgabeek asetzen.

 

4.

Zuhaitzak ez du askatzen

hosto bat gustuz.

Badaki beragandik urrun

hosto lehor bertzerik ez dela izanen.

 

Hirietan,

oilarrak zarpail heltzen dira.

 

6.

Barraskiloek

larre gainean brodatzen dute

beren luxu-nahia.

 

Ez dute txoriek arnasten:

haien kantutik arnasten du munduak.

 

8.

Eta ez du kantatzen jasminak;

haren usain gozoa eresia da

airerantz joan doana.

 

9.

Hiltzen da heriotza:

Astearen burua

joan-etorria eten da.

 

  1. Destinu posible bat:

joatea, sobratuz.

Ezerezetik ezerezera.

 

 

Vestigios (mínimas de aguanieve)             

 Infinitu hitza

 

Infinitu hitza infinitua da,

misterio hitza misteriotsua da.

Biak dira infinituak, misteriotsuak.

Silabaz silaba saiatzen zara haiek deitzen

argi batek haien nagusitasuna iragar dezan gabe,

itzal batek adieraz dezan gabe haietatik zer distantziatara

dagoen zu zauden lausoa.

Distiraren punturen batera doaz eta habia egiten dute,

libre uzten dituzunean airean

itxaroz hegal esplikaezin batek

haren hegaldiraino eraman zaitzan.

 

Duen zaporea baino gehiago al da bizitzaren gustua?

 

Liturgia errepikatua

Hiri guztietan zehar doa gudulari

doluaren kale ezaguna

zeinaren kolorea -kaioak, beleak-

barrutik kanpora isurtzen baita, zuri, beltz.

 

Ahotsak entzun litezke musikak

baina gehiago dezake indar beltzak, zuriak,

zuhaitz erreen kalbario batekin,

seinalean esperantza posiblea ezabatu.

 

 

Procura de lo imposible (Tropelía)

  

Aukeratu egiten da

 

Sarraskitua, odolustua,

amets hainbat puskatan

ebakia, nahi dut,

halere,

bizirik egoteko era hau

eta ez bertze bat;

hiltzeko era hau

eta ez bertze bat;

izu-ikara hau

eta ez gehiago

ohiko loarina.

Norberaren itzal bezala

edo poxpolo sutu bortitz bezala.

Ez dago bertze aukerarik,

ez bertze ezaugarririk.

Ez bertze heriotzarik.

Ez bizitza handiagorik.

 

Oidor andante (Razón suficiente)

“Libro”  poemaren eskuizkribua [Ida Vitale]

Ida Vitale                                                                                                            tranvias.uy

 

Bertze batzuen intimitatearekin bat egiten duen intimitatea da poesia.

 

katua                                                                  Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA