Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Euskal pentsaera, oteiçaren arabera
Atalak: bAst
Euskal pentsaera, oteiçaren arabera
Jorge Oteiza
Oteiza Hedapen kiribil hutsa (Expansión en espiral vacía, 1957) bere eskultura ondoan, São Pauloko IV. Bienalaren erakusketan. Web ggh.
Duela hiru urte argitaratu zuen Jorge Oteizaren Mentalidad vasca liburua Pamiela etxeak, Oteiza fundazio-museoaren laguntzarekin. Hirurehun eta gehiago orrialde ditu, gehien-gehienak letraz beteak, irudi batzurekin. Oteizak idatzitako hausnarketak dira.
Bi partetan bereizia da. Liburuaren hitzaurrean Jose Julian Bakedanok honela dio: “(…)Lehen partean irakurleak ikusiko ditu, lan hauetan, ondoren Quosque tandem liburuan garatuko diren gaiak, gizartearen eta sortzailearen arteko gatazka ardatz dutenak. Bada Oteizagan kontraesan bat erakundeen (museo, erakunde publiko) eta indibiduoaren artean: alde batetik haien funtzioa ukatzen du eta bestetik, beharrezko jotzen ditu obra ezagutu ahal izateko. Bigarren partean irakurleak aurkituko duena zera da, Oteizaren inguruko sortzaileei buruzko azterlanak; hor ikusten da arte kritikari lanetan duen iaiotasuna(…)”.
Hautatu eta euskaraz eman dugun artikulua 1949ko abendukoa da, Eduardo de la Sota margolariaren erakusketarako egin zuen idatzia, hain zuzen ere. Arteari buruzko gako batzuk agertzen dira bertan eta interesgarria iruditu zaigu. Hasi, Oteiza.
Eduardo de la Sota euskal pinturan
Euskal artistez mintzatzean, joan den mendearen akaberan jaiotako gizonen belaunaldi sendo hartan baino ezin dugu pentsatu. Haiek, baina, ez zuten asmatu etorkizunari aurrez aurre begiratzen, eta gizon haien oinordetza, mortala izan zen ondorengo belaunaldien orientaziorako. Belaunaldi horietan berrienean dago Eduardo de la Sota. Jaio, 1929an jaio zen eta duela lau urtetik hona margotzen du.
Hura aurkezteko, estetikoki aurkezteko, nik bi hitz esan behar baditut, hona hemen bi hitz horiek: Eduardo de la Sota margolari gaztea gure giroan agertu da, gaur ez dauzkagun bi faktore funtsezkorekin: kontzientzia eta estura larri sortzaileak. Bi hitz horiek ere esplikatu beharko ditugu?
Eduardo de la Sotak, berez, bere lehen harreman historikoa ezarri du, bere lehen eragina -hau da, bere lehen adierazpen sortzaile posiblea-, gaurko iraultza plastikoa sortzen den errora bertara hurbiltzean. Noiz eta Artetaren belaunaldiaren aurrean eta belaunaldi horrek aurkitu gabe -salbu Juan de Echevarria, berandu eta zatiz- sormenaren ideia aurreranzkoak astindutako margolarietan gertaera funtsezkoak gertatzen baitira. Noiz eta airea, sistema neoinpresionistaren pintzelada txikiek ebaki berria, bihurtzen baita, kolorezko lerro osoen sistema, gauzen azal zoratuen gain, erritmoen presio mistikopean,Van Goghekin. Noiz eta lerro horiek mugitzen baitira Gauguinekin kolorearen gainazalaren berrasmaketa plastikora arte. Noiz eta gai horretaz berriro Izadiak ikasten baituen kondentsatzen, sagar batzuen itxura tematiarekin, ordena logiko baten doitasun berreskuratuan Cezannerekin. Noiz eta lerro gozatsuki librea berriro Matisserekin, saiatzen baita hausten, inguruertzen marrazki infinituaren leku zehatzetan abandonatua bezala.
Ondoren gertatu zen, konszienteki Kubismoarekin irekitzea gure mendean behin-betiko esperimentazioen atea, Arte estilo original bat berrasteko. Ate horren aurrean jarria dago Eduardo de la Sota. Oso gaztea da eta bakarrik dago eta isilik. Kontzientziarik eta larridurarik gabeko artistek behin eta berriro diote, bide horretatik ez dela inora joaten. Ate horretatik sartuta aurkitzen dugu eta ulertzen, gaur, Picasso, Goyaren genioaren oinordeko genial eta berehalakoa, berme behin betiko eta erabatekoa, egitate estetiko berriena, bilakaera sortzaile nekezko geldiezinean. Artista deitua dago Historiaren aurrera, behartuta dago beti bere obrarekin erakustera Artea badabilela, ez baita bertan geratzen Gizakiaren historia amaigabe katramilatsua.
Jadanik ezin dugu alde batera utzi, euskal margolari bat artista unibertsal bihurtuko duen zera, eta ez euskal itxuren birsortzaile faltsu: gora-nahi handi bat, ez besterik. Eta ez dago gora-nahirik estura larririk gabe, eta ez dago emaitzarik apaltasunik gabe. Gora-nahia zera da, ez-izatearen estura larria, beldur existentziala. Estura larria beldurrean sortzen da, horregatik beldurra sortzailea da. Gizakiak bere historia abiarazten du, Izadiak ikaratzen duenean eta gizakia ikaratzen den zuztarrak agertzen direnean, orduan probatzen ditu artistak bere sormen-erreserbak eta bere erabilgarritasun sozial eta erlijiosoa. Orduan egiten du gizakiak bere eskuen aurkikuntza, bere kontzientzia berrituz, bere erantzukizun existentzialaren aurrean.
Artistaren eskuetara heltzen dira haren arimako erreka oinazetuak, arima pertsonal eta kolektibokoak. Oinazerik gabe, estura larririk gabe, erreka guztiak mugitzeke daude eta esperantzarik gabe. Errekaren definizioan oinazea dago, artistaren definizioan estura larria dagoen bezala. (Estura larriaren tipologia bat, eman diezaguke, estiloen narrazioan dagoen misterio indibidualak. Beldur existentzialaren berrikuntzan egon daiteke adin kulturalen berrikuntzaren sekretua.) Funtsean, arte berri bat hau da: etengabeko konpromiso bat izadiarekin, zeina behartua dagoen guk irudikatua izatera geure estura larri propio eta originalaren arabera.
Eduardo de la Sotak sentiberatasuna izan du lehen momentutik., gure giroan pintura zer bihurtu den ikusita izutzeko. Beldur izan da, eta horregatik ausartu da. Kontzientzia izan du, eta kokatu da gure mendearen hasieran, hain aldaketa estetiko handiko mendearen hasieran, haiei ikerketa pertsonal zorrotz bat egiteko. Jokabide horrek emaitza bikainak emango dizkio gure margolariari, horien artean aipa ditzagun, guretzat hurbilenetako bat eta garrantzizkoenetako bat dena, nazioarteko duintasun bat berreskuratzea, gure pinturan gaur guztiz gabetuak baikaude hartaz. Baina gaur, ulertzen ez dutenak, daudela ulertu gabe denbora gehixeago. Zertaz den ez dakitenak, bakarrik, horrela, benetako larriduragatik, bulkada-erabaki batek eraginda eta sakrifikatzeko benetako gogo batekin, sorkuntza estetikoaren nahitaezko baliabideak aurkitzera helduko dira.
Eduardo de la Sota salbazio-sena horren adibide bat da. Pintore bakarra da, eta gazteena, 1949an, Bilbon publikoan aurkitzen duguna, lehen urratsak emanez, bere pintura, argi berri batean bildua, eta bere bizitza, esperantzan bildua, pintoreak bete behar duen benetako promesan, eta gaude, beteko duelakoan.
Liburu gomendagarria dugu, çalantzaric gabe. Heldu gogotic!