Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Julio Villar: E, petrel!
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
julio villar
E, petrel!
Nire ontziak 7 metroko luzera du, eta 1200 kilo pasatxoko pisua. Serie-fabrikazioan egina, printzipioz, zeharkaldi laburrak egiteko baino ez dago prestatua.
1968ko apirilean abiatu nintzen Bartzelonatik, eta portuz portu nabigatuz, Mediterraneoan zehar Marokora iritsi nintzen, eta ondoren Kanarietara. Atlantikoa zeharkatu nuen geroago, 34 egunetan.
Antilletan hilabete batzuk pasatu nituen, eta gero, Karibetik barrena, Panamara iritsi nintzen: handik Pazifikora jo nuen.
Galapagoak, Markesa uharteak, Tuamotu, Tahiti, Haizebeko uharteak, Cook, Hebrida Berriak, Fiji, Zeelanda Berria, Ginea Berria eta Torres itsasarteko uharteak, Koral itsasoa, nire bizitzako bi urte eta erdi bete zituzten bizikizun zoragarriz.
Australiako iparraldea, Arafura itsasoa, Timorko itsasoa, Indiako ozeanoa, Txagos uhartedia, Madagaskar, Mozambike, Hegoafrika, Esperantza Oneko lurmuturra, Santa Helena uhartea, Brasilgo ipar-ekialdea, bidaiaren baitako geltokiak izan ziren. 1972ko udan Lekeition bukatu nuen zeharkaldia, Cabedelloko portutik atera, Paraiban (Brasil), eta 61 egun itsasoan eman eta gero.
Nire ontziak lau urte eta erdian 38.000 itsas milia inguru osatu ditu; alegia, lurrari buelta eta erdi, gutxi gorabehera. Mistral lurbira osatu duen itsasontzirik arinenetakoa da. Arinena, beharbada.
Nire bidaian portuetan lan egin dut, dirurik gabe atera bainintzen. Lagundu didan jende oso abegikorrarekin egin dut topo, askotan.
Bizitza erraza zen uharte eta herrialdetan bizi izan naiz, natura aberats eta oparoaren erdian. Panama eta Tahiti artean ia dirurik gabe bizi izan nintzen, batetik bestera. Une sinestezin baina oso benetazkoz beterik daude urte horiek.
Liburu hau nire bidaiako poz eta tristura askoren kontakizun egiazkoa eta benetakoa da. Liburu hau nire arimaren isla da.
Galapagoetako petrela argazkia: e-bird
Banoa. Erria txikotak. Bizitza nirea da, eta eskutik helduta, bagoaz biok munduan barrena. Atzean utzi ditut gustuko ez ditudan gauza denak. Zentzurik gabeko kontuak. Aitakeriaz promesak egiten dituzten jauntxoak, bizipoza ezabatzen eta hipotekatzen duten sistemak. Eta lurra ezagutzeko hartu dezakedan bide bakarrari ekin diot, nirea ere bai baita lur hau.
Eskutik helduta goaz, nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza, eta gaur hemen abiatzen dugun bide hau maitasun ekintza bat da, heriotza arte iraun behar duena. Horregatik, gure ibilera polita da, elegantea, estetikoa.
Oinez noa. Batzuetan, bizitza aurretik doa, ni atoian naramala, arrastan, alai, mingarri, inkontziente. Bestetan, nik urratzen dut bidea, nire buruaz oso seguru; eta nire bidezidorrak hautatzen ditut, eta ingurura begiratu, korrika egin, atseden hartu, bazterrak deskubritu, eta erabat aztoratzen naiz nire aurrean dagoen guztiarekin.
Joan naiz. Urruti nago jada, oso urruti, eta ezin dut atzera egin. Hori dela eta, batzuetan, pixka bat bakarrik sentitzen naiz. Pixka bat baino ez.
Banoa, eta jabetzen naiz zer erantzukizun sortzen zaidan bizitza modu honetara hartuta, bakarka, aurrez aurre. Egunen batean nire ausardiarengatik ordaindu behar badut, ordainduko dut. Ez dut horren bueltan itzulinguruka ibili nahi. Horrek, gaur, ez du axola. Arriskua izango da nire bizitzeko modu honen ordaina.
Haizeak eta izarrek naramaten lekuetan ibiliko naiz pasieran. Ezer ez da handiegia. Edozer egiteko gauza naiz. Guztiari hel diezaioket. Ezer ez da txikiegia. Guztiak merezi du egina izatea. Zoriontsu izatea, nahikoa dut horrekin.
Arrain hegalariek pozik behar dute olatuak gainean puskatzen zaizkienean. Haien jauziei begiratzea ikuskizun hutsa da. Tarteka, olatu gandorrean punpaka ikus ditzaket.
Antza denez, bizimodu mugatua dute. Hegaluze eta urraburuek herio batean jazartzen dituzte ur azpian, eta orduan, uretatik atera beharra daukate, eta hegan egin, hil edo biziko ahaleginetan. Batzuetan, olatuaren aurka jo eta norabidez aldatzen dute, haien harrapariak despistatuz.
Askotan, ordea, haien mugimenduen zelatan egon den txoriren batek eraso egiten die. Arriskutsua da haien hegalari bizimodua ere.
Hain dira altuak arrain hauen hegaldiak, gauetan, nire oihalen aurka egiten baitute tupust; eta gero, erori eta ontziaren kubiertan hiltzen dira.
Haizerik gabeko eguna. Patxada eguna. Izaki erraldoi baten larruaren antzera mugitzen da itsasoaren gainazala. Olatuak sakabanatu egin dira eta motel antzean dabiltza. Sigi-saga. Norabide jakinik gabe. Batzuetan, bi olatuk bat egiten dute, eta halakoetan, muino altu eta leun bat sortzen dute, inolako zakarkeriarik gabe.
Muino urdinen multzo infinitua iruditzen zait itsasoa, etengabe aldatzen itxuraz eta kokapenez. Arin doaz paisaia mugagabe horretako ibarrak, edonora bidean.
Ontzia olatu garai horien tontorrera igotzen denean, zerumuga luze eta ikusgarria zabaltzen ari zait begien aurrean. Eta une horietan, haizetxo leun-leun baten besarkada iristen zait, gozo-gozo.
Azkar noa, oso azkar. Bete-betean bizitzeko gose aseezina sentitzen dut, eta ez naiz konformatzen egote eta izate hutsarekin. Halakoa naiz gaur. Joan ziren oroitzapenak eta, lagundu, lagundu zidaten. Baina oroitzapena ez dira dena. Jada atzean geratu ziren gomuta politak “izan ziren”.
Nire ontzia denboran barrena doa. Nire gorputza ere, denboran barrena doa. Gogoko dut orainaldi hau, gaur gaurkoa eta orain oraingoa, itsasoan nabigatuz. Nire orainaldiak harreman eguneratuak eta zuzenak ditu inguruko guztiarekin, dena barnean biltzeko sentimendu ukigarri bat dauka, eta min eta desira sarkorrak, kateagarriak. Nire arimaren baitan dagoena miatzeko zoriona sentitzen dut.
Azkar noa, oso azkar. Mantso noa, oso mantso.
Eta hala esaten diot neure buruari: “Kaixo, Julio! Egun on!”.
or.
Ibiltzera ateratzen naiz. Pasiatzera. Mendiak igotzen ditut. Txoriei so egin. Fokakumeak laztandu. Amarrak bilatu. Hondartzan larru gorritan korrika ibiltzen naiz. Arroketan eseri. Itsas labarretatik, arretaz jarraitzen diet manta-arraia erraldoien ibilerei. Ihesi doan eguzkia zelatatzen dut. Ezkutatu egiten naiz, eta putzutan dabiltzan flamenkoei begiratzen diet, nire gordelekutiik. Hondarretan hartzen nau loak. Esnatu egiten naiz. Barre egiten dut. Irribarre egiten diet izarrei.
Hauxe da guztia. Nire uharte mortuan nago.
Galapago uharteak argazkia: civitatis
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain