Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bichta éder
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Beronika Zamora
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori. Théodore Vermandois azken biztanlea izan duen jauregi horren historiak biltzen ditu Nafarroako erresuma ahantzia eta Frantziako Iraultza, II. Mundu Gerra eta Aljeriaren independentziakoa, handikien familia baten gainbehera eta Lapurdiko euskaldunen ezinbizia. Eneko Bidegainek, literaturara itzulirik, goranahi handiko istorio bat asmatu du, irakurlea harrapatzen duen thriller politiko bat ez ezik, egungo gizartearen kontraesanen ispilu ere badena: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak, euskararen patua.
7. or.
Jauregi bazterreko legar gainean kraska eta kraska, urraska-urraska zihoan Eugenia, goizero bezala, eta gibeleko ate meharretik sartu zen, zuzen-zuzenean, garbitzaileen eta zerbitzarien gelara. Diru beharragatik baino gehiago, auzo gisa joaten zen lehen goizero, jauregiko jabea, belea baino zaharragoa, ongi zela segurtatzeko eta, bide batez, etxean prestatua zuen bazkaria ekartzeko, ohea egiteko, hautsa kentzeko ehunka urteko zur ilunduzko armairu eta mahai gainetik, bezperako platera, basoa eta sardexka garbitzeko eta arropa zikina etxera eramateko… Senarrak aski erraten zion, bereziki leher eginik itzultzen zen egunetan, uzteko lan hori gazteago batentzat, baina nork iraun zezakeen Théodore Vermandois zaharraren zerbitzura, sari nagusia haren erausi erauntsia baizik ez zenean?
30. or.
–Su hori itzali behar dugu, nola edo hala- horrek erran nahi du dena on dela aurkarien kontra.
“Golf ekologikoa”, formulazio zorrotza, oso aurka ez dauden baina ekologisten kezkak belarrian kilikatzen dituen bizilagunak eta kanpokoak lasaitzeko. “Ikusten? Ekologista hauek bazter-nahasle batzuk baizik ez dira. Gezurretan ari dira…”.
-Horrekin ez da aski. Berriz ere eta hobeki azpimarratu behar da gure interes bakarra –bakarra!- dela Montestreaux herrixka, eta gure proiektuagatik ez balitz, herria erreka zolan errautsiko litzatekeela. Entzun duzu zer dioen herriko auzapezak? Ez dago ados laborari gorri horrekin. Ez. Auzapezak arrazoia du dioenean herria husten ari dela, eskola duela lau urte itxi zutela, posta bulegoa 40 kilometrora urrundu dietela, hain ondoan ez dagoen hirixkako supermerkatura doazela azken bezero leialak azken janari-dendako nagusi-etxekoandereak erretiratu zirenetik, oraino zabalik dagoen taberna bakarrean herriko hiru mozkorrek baizik ez dituztela sartzen zangoak… Segur naiz horietako bat dela gose greban dagoen laborari perreka hori… Hori ez horrela idatz, asma ezazu hitzak neurtzen, baina ulertarazi behar diegu haiek direla legea urratzen dutenak eta, tematzen badira, ordena ezarriko dugula.
Argazkilaria: Beronika Zamora
74. or.
Batzuk lasaitasun bila mendira igotzen diren bezala, Eñautek Père Lachaise hilerri zabalean barna ibiltzeko ohitura hartu zuen Parisen, hiri erdian bake eta isiltasun gose zegoenean, udazkenean bereziki, lurra hosto ihartuz gorritzen zenean. Hilobi bakoitza zen eskultura bat, obra bat, eta labirinto batean bezala galdurik pozten zen ezagunak zitzaizkion izenak irakurtzean hobietan, adibidez Charles Chaplin, Jim Morrison, Pierre Bourdieu… Ez dabil hain lasai, aldiz, Xalbaten herriko hilerrian, aterkia eskuan, langarra euri erauntsi bihurturik, ezagunak zaizkion abizenen artetik, jendearen etxeko sukaldera baino barnago baimenik gabe sartzen ari delako inprsioarekin, Vermandois deituraren bila, marmolezko, granitozko edo harri zurizko hilobietan. […]
99. or.
Belvédère proiektuaren berria huts egin zuenetik, gai horrekin obsesionatuta zegoen. Eta mila galdera zebilzkion buruan: zer dago hotel horren gibelean? Levallois Constructions ez da hotel soiletara mugatzen, beti dago zerbait handiago hotelaren inguruan. Zer izanen da Erlaitzaren bazter horretan? Eta zergatik dago hutsik jauregia azken urteetan? Zer sekretu dauzka gorderik? Zer arazo dute proiektua bururaino eraman ahal izateko? Hamaika erreportajetarako gaiak dauzka. Baina Antton Indaburu arduradunari ez zitzaion interesatzen.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain