Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Hiru liburu ttipi mamitsu
Atalak: bAst
Hiru liburu ttipi mamitsu
Saiakera arloko hiru liburu hautatu ditugu oraingoan. Ehun orrialde doi dituzte, baina horietan bada aski mami gogoeta egiteko eta ikasteko. Gai desberdinak lantzen dituzte.
Sorginak, emaginak eta erizainak (Barbara Ehrenreich & Deirdre English)
Katakrak, 2019
Bizidunak haurren eta helduen heziketan (Txomin Peillen)
Gero-Ortzadar, 1995
“Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak (Fito Rodriguez)
Utriusque Vasconiae, 2019
*Sendo berresten dugu gure testuaren lehen argitaraldian esan genuena: gizonezko medikuek askoz arrisku handiagoa eta eraginkortasun txikiagoa daukatela emakumezko sendalari ez-profesionalek baino. Sortzaile zientifikoa ere bazen Francis baconek (1561-1626) zera pentsatzen zuen: “sasimedikuak eta atsoak […] sendatzen eraginkorragoak [dira] mediku ikasiak baino. Thomas Hobbes (1588-1679) filosofo kontserbadoreak, berriz, zera zioen: “nahiago gaixo askoren ohe ondoan egon den atso esperientziadun baten aholkua jaso edo sendabelarrak hartu, mediku guztiz ikasi baina esperientziarik gabeko batenak baino”.
(bigarren argitaraldiko sarrera: liburu honen aurrekariak)
*Sorginak medikuntza-teknologia modernoa garatu baino askoz lehenago bizi izan ziren eta erre zituzten. Sorgin haietako gehienak baserritarrei laguntzen zieten sendalari ez-profesionalak baino ez ziren, eta haien aurkako zapalkuntza emakumeak medikuntzatik kanporatzeko gizonek historian zehar bultzatu duten borrokako lehen etapetako bat izan zen.
(sorginkeria eta medikuntza erdi aroan)
Bizidunak haurren eta helduen heziketan
Aintzina jendeek nondik nora zihoazen eta ingurumenarekin zer harreman zeukaten ulertzeko sinbolo bidezko kosmogoniak asmatu zituzten, eta gure jakintzara iritxi baino lehen, beren gisako erantzunak aurkitu zituzten, gure mintzairak aberastu zituztenak.
Haurrak berdin poliki bere gorputza, besteena, beste bizidunena ikusiko ditu eta gero bareki ingurumenean kokatuko da. Izan bedi beste bizidunen kaltetan ez dezan egin eta hori gazterik erakutsi behar zaio. Hemen ordea ez dizuet dogmarik, ez ikasbide gogorrik eskainiko, ez egiarik ere, ez baitut uste sekulan egia osora iritxiko garenik gure gorputzaren, gure burmuinaren egiturak ez direlako mugarik gabekoak. (…)
Haurrak, umeak begiak ireki bezain laster, ingurumenari begiratzen hasten dira, oharketa hori geroan jakinminaren iturria izango da. Azken biologia azterketek erakutsi moduan jokaera ta joera horietan, ninitik mutila ta neska bereizten dira, lehenak, mutikoak, maiz, ingurumeneko ikusgarriz laster aldatzen direlako, ezin egonak direlako eta neskek berriz beren begiak oharketan errazago finkatzenago dakitelako. (…)
(aurkezpena)
Bizidunak haurren eta helduen heziketan
“Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak
Gezurra da fikzioaren funtsezko mekanismoa, narrazioen ardatza eta finean, komunitatearen oinarria. Egia bezain beste, behintzat. Horixe izaten da gizateriaren patu dramatikoa. Mesfidantza edo eszeptizismoa dugu, beraz, bizi-irauteko ikasi beharreko lehenengo ikasgaia, gezurrarekin batera bizitzen jakin behar baita.
Ez da, bada, nahikotasunaren arazo bat gizarteen berezko osagaia baizik. Gezurra dago erkidegoaren hasieran eta bere bilakaeran. Gezurra dela bide garatzen da gizartea, hori da egunerokotasuna eta oroimena, zeren aipatzen dena, estaltzen dena edo, zuzenean, oker adierazten dena, oroitzapenean geratzen da iltzaturik betiko.
(gezurraren kondaira)
Ttipia ez baita eskasa, dasta, goza, eros eta izan huros!