Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Musika eta letrak
Atalak: bAst
Irakurle amorratua genuen Motorhead musika taldeko burua, Lemmy Kilmister jauna (1945-2015). “Irakurtzea da zure irudimena erabiltzen uzten dizun gauza bakarra” erran zuen. Sexua, droga eta rockanrola oparo izan zituen gizonak hartzen zuen astia liburuak eskuan hartu eta irakurtzeko.
« Jendeak jadanik ez du irakurtzen. Gauza tristea da. Irakurtzea da zure irudimena erabiltzen uzten dizun gauza bakarra. Filmak ikusten dituzunean, bertze norbaiten ikuspegia da, ezta?”
Lemmy bere kitarrarekin, rock & roll ezin utzizkoan gogotsu
Nikolaus Hippen alemaniar artistak egindako Ian Kilmister -Lemmy-ren erretratua.Irakurle ez ezik, idazle ere badugu Lemmy, letra-egile alegia. Hona kanta-hitza:
I DON’T BELIEVE A WORD
Ez dut ezer sinesten
Ez hitz egin nirekin, ez dut ezer sinesten
Ez saiatu ni ondo sentiarazten
Munduko maitasun guztia
Ez da nahikoa gaur gauean nire arima salbatzeko
Ez zaitez nire laguna izan, ez naiz tonto bat
Ez hitz egin, ikusi ezin ditugun gauzez
Blues kantatzen duten horiek guztiak
Batzuetan pentsatzen dut nola izan ohi zen
Deabrua barrez ikusi dut
Jainkoa bere aurpegia bestaldera jiratzen ikusi dut
Ez dut beste ezer galtzeko
Ez dut beste ezer esateko
Zerua beltz bihurtzen ikusi dut
Itsasoak lehortzen ikusi ditut
Ez dut zurea den ezer
Orain ez dut ezer nirea ez denik
Ez iezadazu begiratu zure begiak hotzak eta gogorrak dira
Ez zaitez harritu zuregana itzultzea
Mundu guztian dagoen pena guztia
Ez da nahikoa nik zu kontsolatzeko
Ez esan gezurrik, ez naiz txakurra
Ez iezadazu maitasunaz hitz egin
Lapurtzen ditugun pertsona guztiak
Batzuetan pentsatzen dut nola erabiltzen ninduten
Infernuko suak ikusi ditut
Aingeruak ikusi ditut ezpata sugartsuekin
Ez dut ezer nirea denik
Asko daukat zurea izan litekeena
Jainkoaren begia ikusi dut
Egia diren gezurrak entzun ditut
Niretzat ez dut ezer
Zuri emango nizukeen ezer
Ez esan hitz hori, badakit tontoak direla
beren patua justua dela ez dakiten bakarrak
Munduko justizia guztia
Ez da nahikoa nire fedea eta konfiantza erosteko
Ez jarri aurpegi hori, ez naiz pozik izango
Ez ezazu zeure buruaz ikuskizun egin
Askatu genituen guztiak
Batzuetan beste norbait zarela uste dut
Inor egon ez den lekuan egon naiz
Aulki hutsen geletan
Behar dudan guztia daukat
Galtzea axola ez zaizun guztia daukat
Diamantez egindako munduak ikusi ditut
Espazioaren forma ikusi dut
Mundua baino ez dut
Ez dut ezer haren lekua hartzeko
Ez dut ezer sinesten, ez dut ezer sinesten [x3]
Lemmy Kilmister-en autobiografia liburua (Jannis Garza kazetariarekin batera egina)
Tracy Chapmanen papera eta tinta
bAst 2020
PAPER AND INK
Papera eta tinta (Tracy Chapman)
Ukitu nuen ispilua
Hautsi zen uraren gainazala
benetako nia ikusi nuen
Ilusio guztiak zapuztuta
Dirua: tinta eta papera bertzerik ez da
Elkar akabatuko dugu ados jarri ezean
Nola dabil biraka mundua?
Nork egin zuen eguzkia?
Zein da itsasoaren jabea?
Ezagutzen dugun mundua zatika eroriko da
Kolorezko zulo beltzaren ondo ondoan eseria
ez egiteko esan zidatena alegia
…
Ilusio guztiak zapuztuta
Dirua: tinta eta papera bertzerik ez da
Elkar akabatuko dugu ados jarri ezean
Nola dabil biraka mundua?
Nork egin zuen eguzkia?
Zein da itsasoaren jabea?
Ezagutzen dugun mundua zatika eroriko da
Estalgabetua, bihotz eta gorputz
inongo apaingarri barik
Goitik behera biluztua
on eta txarreraino
lotsatu gabe
biluzik munduan
eta ilusio guztiak zapuztuta
Dirua: tinta eta papera bertzerik ez da
Elkar akabatuko dugu ados jarri ezean
Nola dabil biraka mundua?
Nork egin zuen eguzkia?
Zein da itsasoaren jabea?
Ezagutzen dugun mundua zatika eroriko da
Itsasoaren aurrez aurre
gora begira zeruari so
sentitu nuen mundua ene inguruan biraka
Inork ezin zidan erran bertzerik
Baina ur asaldatuek ez dute bizitza hau islatuko
Soilik eguzkiak, ilargiak eta zeruak
eta ilusio guztiak zapuztuta.
Dirua: tinta eta papera bertzerik ez da.
Elkar akabatuko dugu ados jarri ezean.
Nola dabil biraka mundua?
Nork egin zuen eguzkia?
Zein da itsasoaren jabea?
Ezagutzen dugun mundua zatika eroriko da
Dirua: tinta eta papera bertzerik ez da.
Dear Tracy (Tracy maitea). Jendeak artistari idatzitako 101 gutun dakartzan liburua.
Bertze izkiriatzaile kantari bat: Georges Brassens
FAMA TXARRA (La mauvaise réputation)
Georges Brassens
euskaratzailea: Anje Duhalde
Georges Brassens Kantari, Elkar, 2001
Fama txarra
Ez diot harrokerian,
fama txarra dut herrian.
Mintzatu edo isildu
lotsagabe naute deitu!
Ez dut nehori kalterik egiten
nire bidexka dut zintzo segitzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
nitaz dira gaizki mintzo,
mutuak ez bistan dago.
Pesta nazionalean
ni gelditzen naiz ohean,
musika militarrari
gorroto diot aspaldi.
Ez dut nehori kalterik egiten,
musika hori ez bazait gustatzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
denen erhi puntan nago,
beso motzenean salbo.
Iheslari bat ikustean
zakurrak bere atzean,
harrika haizatzen ditut,
beharduna laguntzen dut.
Ez dut nehori kalterik egiten
zakurrak niri ez zaizkit gustatzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
lasterka ditut ondotik,
denak zango motzak ezik.
Profeta ez izan arren
badakit zer pentsatzen duten,
soka bat dute hartuko
lepotik dautate pasako.
Ez dut nehori kalterik egiten
beren bideak ez baditut hartzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
zintzilik ikusiko naute,
itsuek ez hanbat hobe.
George Brassens kantautorea(Belar txarra kantaren egilea)
[…] Belar txarretik naiz,
lagunak, lagunak,
ez naute hausnartzen
ez ta lore sortetan jartzen…
Larre lorea naiz,
lagunak, lagunak,
ez baratzekoa
ez da bide, horrela da,
La la la la la la la la
La la la la la la la la
Baina zergatikan ote
bizitzen uzten ez naute…
Baina zergatikan ote
bizitzen uzten ez naute…
Best greetings for mklbAst and Rob Serantes. Mila esker.