Lazzaretto vecchio
Hasiera » bAst » Koldo Zubeldiaren itsasaldi biziak   
Uzt20 0

Koldo Zubeldiaren itsasaldi biziak   

Atalak: bAst

Koldo Zubeldiaren itsasaldi biziak        

Egin du orain ere liburua Koldo Zubeldiak. Idatzi eta argitara eman, dena berak. Kemena behar da horretarako eta lehen ere erakutsia du baduela, era berean argitaratu baititu aurreko olerki liburuak ere. Bere denboraren jabe izanik, olerkiak idaztera emana dago, gogotsu, bere isiltasun oparoan. Izadia gertu dauka etxetik eta eguraste horrek badu eraginik bere bihozkadetan. Bederatzigarrena bederatzi izenekoa dugu atera duen azken lan hau. Mardula da liburua, hirurehun orrialde pasatxokoa, eta orain arteko lan guztiaren biltzea dela erran genezake. Liburu gihartsua. Irakurleak jakingo du lan honen balioa onesten.

Koldo Zubeldiaren olerki liburua: Bederatzigarrena bederatzi.

 

Bizi azturak

Sentitzen dut bizi azturetan

asko miresten dudala bizitza duin bat izatea

hortik pixkanaka hobetuz jokabidea aztura

berrietara eta duinagoetara murgilduz joan

behar genukeela, eskuak, burua eta bihotza ttukun landuz

ekintza bide berrietan eta onetan hasi, eta horretan jarraitu

beharra luze eta sakon

betiko moduan ezer izango bada.

 

Arraunlaria (oleum)                                                                             bAst 2020

Arraunlari sendoa dugu Koldo Zubeldia.

 

Eskuak ditut sumin

Eskuak ditut sumin

Goizeko hotzak egiten didalako min

Usoek bere hegaldian

sortu dute

etsia maitemin

hegaldiak sortuaz ezinaren ezin.

Itsaso zakarra (oleum)                                                                                                                 bAst 2020

 

Itsasoko uhinak

Itsasoko uhinak

Zain distiratsuak

Zain nago

Noizko?

Zerbait

Nolabait

Zerbaiten zain nago

Zerbait izateko zain

Eta galdetzen diot nire buruari

Zergatik?

Idatz dezaket

Lan asko egin dezaket

Ibil naiteke

Lana asko egiten dut

Bi lizentziatura egiten ari naiz

Goizko lauretan jaikitzen naiz

Iluntzeko bederatziak arte gelditzen naiz ia beti

Ezin naiz utopia bat gertatu

Zutoin sendoa naiz

Ez lokartu

Ez baldartu.

Loreak (oleum)                                                                                                                           bAst 2020

 

2019ko urriaren 10ean

2019ko urriaren 10ean

Ia bi hilabete daramatzat Donostiara joan gabe

eta iaz baino askoz hobeto nabil

Normal-normal hasi naiz jada duela hilabete eta erdi

Serotonina gehiago dago neure gorputzean

eta kemena itzuli zait nire burura lana tentuz egiteko

Oso goiz jaiki naiz gaur ere eta bizi itxaropena ez dut galdu eta

ez dut galdu behar.

Ez dut etsiko azken arnasa hartu arte.

Koldo Zubeldiaren aurreko  liburuetako bi.

Aralar, gogoko iturri zubeldiarra (argizaria)                                                                                                  bAst 2020

 

Koldo Zubeldiaren liburuak 15 euro balio du eta egileak eskuz esku saltzen du.

Koldo Zubeldia subeldia(a bildua)telefonica.net [Zaldibia. Gipuzkoa]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA