Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Baserritarren ametsik ederrena: itxiturak egitea
Atalak: bAst
Seguru asko arbuiatuko naute baserritarrek, kaletarra bainaiz, eta ezjakina baserri gaietan. Halere, ene aspaldiko sentipen bati jarraiki idatzi dut honako hau:
Baserria gaizki dago, ezinean. Batzuen ustez hilzorian edo behar gorrian behinik behin.
Laguntza gutxi, eskakizun handiak, zergapetuak, txalotuak, baina izorratuak. Baserria gainbehera doa, gainbehera. Eta gainera bultza egin nahi diogu hondoa jo dezan. Nork izan nahiko du baserritar? Jende gutxik, nik uste. Gauza bat da simaurra kortatik ateratzea eta bertzea simaurra norberak burutik behera botatzea, ongarria izan arren. Oh, baserria, gure arbasoen bizilekua, non artazuriketan ipuinak kontatzen ziren eta sutondoan gaztainak jaten.
Amonaren kafesneak! Apar lodi batekin. Gure amonak txita jaio berriak galtzerdi batean sartzen zituen, omen zituen, eta gero txapixkiñan jartzen, ekonomika alboan, epel-epel egon zitezen. Astoaren zauriak eta seme-alabenak pomada berberarekin sendatzen zituen. Baratzan marrubiak zeuzkan. Guretzat paradisua zen, soilik igandetan joaten ginen eta eguna jolasean pasatzen genuen.
Baserria bizi izan duenak badaki baserrian lan asko eta irabazi gutxi dagoela. Hori bai, aire sanoa, muxu gorriak, patxada pixka bat, eta jeneralean kaleko fabrika batean lan egin beharra.
Eta gero eta gehiago, makineria garestia erosi beharra eta inbertsio latzak egiteko premia.
Hala eta guztiz ere, baserritar huts-hutsak direnak hortxe daude, nola edo hala goiari eusten, dena pikutara bidaltzeko gogoz halere. Hor daude saltoki handiak, letxuga (uraza) bat hiru xentimo pagatzen dutenak eta litro esnea zazpi xentimo. Halaber, boikotak: dela listeria, dela histeria, dela xixare bat agertu dela simaurretan edo txori batek sagar bat mokokatu duela.
Kontua da betikoa izorratzea.
Orain badira kontsumo taldeak eta horrelako gauzak, zerbait da. Gainerakoa propaganda. Propaganda hutsa. Ingurumena zaindu, ura ura da, behiei kolonia bota, landaetxe bikainak kabiarra jateko, modako kortinak leihoetan.
Paisaia zaintzeagatik laguntzarik batere ez. Mendiko bideak, basoak, pinudiak nork garbitu behar ditu? Nork? Tasa bat ordaintzea eskatzen dute eta bidezkoa da.
Beti dirua tarteko, diru santiximoa. Dena da dirua. Diru asko behar da bizitzeko. Argia, ura, kontribuzioa, internet, gasa, egurra, teilatua konpondu, ubideak, zangak, traktorea, kosetxadora, negutegia, udategia, zerritegia. Umeen eskolak, garraioa, zer ez.
Iraunbizi, horixe. Txahala hazteko pentsuak gehiago balio du txahalak harategian baino.
Orduan zer? Ez naiz aditua, ezin dut deus ere erran.
Galdera bat: zein da baserriarekin dugun lotura, baserrian bizi ez garenok? [Ihardukimenduaren teoria aplikatu- ikus ihardukimenduaren teoria chit hordigarria posta blog honetan]
Baserritarra fidakaitza da eta tratuan zaila. Horrek ez dio hari mesederik egiten eta guri ere ez.
Bere sailetan, bere jendearekin, bere erremintekin, bere lanak egiten ditu eta bere mugarriak zaintzen.
Baserriko ogia erosi nuen batean, plazan, baserritarren partean; ogi batzuk eskaini zizkidan. Zein hartu begira nengoela, ogiaren azpialdea erakutsi zidan; bata oso beltza, erreta, eta bestea zuria eta ederki egina. Nik zuria hartu nuen. Ordaindu nion eskatutakoa. Etxera joanda, ogia probatzen hasi ginenean, “ogi hau ez da aste honetakoa”, konjelatuta edukiko zuten. Baserritarra, ez beti, ez beti, baina horrelakoak egin zalea da. Bizimodu erraza ez dauka, ez.
Zer erranik ez, “ez sartu gure térrenotan” maiz entzunak gara, zakur zaunkak aditzearekin batera.
Tratua gehienetan zaila! Zaila!
Aurreko batean lagun baserritar batekin mintzatzen geundelarik, atera nuen nik “itxitura” gaia. Bota nion: Nola gustatzen zaizuen itxiturak egitea, alanbre-hesia hartu eta hesolaz hesola inor ez sartzeko moduko murrua egitea, haizea ere sartuko ez dena. Lagun baserritarrak aitortu zuen “oso maite zutela baserritarrek itxiturak egitea”. Eta erderaz gehitu zuen: Nos pone. Goiko partean arantzadun alanbrea jarrita gainera! Eskertzen da zintzotasuna. Eskertzen da.
Eta itxitura, itxitura, itxitura. Eta non da irekidura?
Harrituta geratu zen, ez zuela hitz hori erabiltzen, irekidura. Ba horixe, itxituraren aurkakoa litzateke, irekidura, baina batik bat buruan. Buruan behar dugu irekidura, asmo berriak hartzeko. Adibide bat.
Izango al luke baserritarrak hamabortz urteko neska edo mutil kaletar bati zaldi bat baserrian edukitzen uzteko adina irekidura? Izango al luke gela bat kaletar gazteak hartzeko, goizean baserria nola itzartzen den ikus dezaten?
Zergatik ez ditugu baliatzen udarak basoak garbitzeko, eta udalerririk langileenak saritzeko?
Ez al daukagu gazteria ezin hobe bat egun guztian ikasten eta gimnasioan? Hemen ere egingo luke gimnasia. Basoa garbitzen duenak kiroldegirako sarrera dohainik behar luke urte guztian. Eta ogia erosteko deskontua. Basorik garbienak dituen udalerriak saristatzen badira, erreferentzia bat izango dute bertze guztiek.
Artzek zioen “erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan”, eta erran genezake, “baserritarrek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan” eta “guk ez ditugu baserritarrak ezagutzen euren hizkuntzan”. Ezin elkar ulertu.
Konponbidea ez da etorriko korporazio handietatik eta enpresa korapilatsuetatik. Konponbidea gertutik etorriko da, nahi bada. Irekiduratik eta ez itxituratik.
Hiztegi batua
itxitura
1 iz. Eremu edo barruti itxia. Hamar bat hektareako itxitura bat.
2 iz. Eremu bat ixten duen hesia. Pinu landarea jartzen digute itxiturarik gabe. Zuhaitza sartu eta gero itxitura egin behar zaio. Plaza irekia baitzen, jira guztian, zezen-plazaren gisan, itxitura bat zuen harriz egina. Zenbat aldiz ez ditugu ikusi artile moltso horiek itxituretatik zintzilik!
3 iz. Ixtea; ixtearen ondorioa. Itxitura lanak eginak dauzkagu.
ITXI ITXI ITXI ITXI ITXI ITXI
IREKI IREKI IREKI IREKI IREKI IREKI
langa
1 iz. Esparru edo bide bateko sarbidea eragozteko zeharka jartzen den haga multzoa, ireki eta itxi egin daitekeena; bereziki, haga horietako bakoitza. Ik. Kereta. Txantxangorri bat hesiko langan. Etxeburuko langa gaindituta.
2 iz. Kirol batzuetan, ateko goiko haga. Pilotak langan jo zuen.
LANGA ITXI ETA IREKI EGIN DAITEKE
Esnesaltzaileak etxera etortzen zirenean, marmitak hartuta, ez genien itxitura bat egiten alanbre-hesiarekin eta zakurrak zaunkaka botatzen.
Gaur posible da internetetik edozer erostea. Zamorako gereziak etxera ekartzen dizkizute, garraioa kobratu gabe. Hango burubidea. Laguntza.
Gure umeak erlategian ez al lirateke gustura ibiliko?
Ardiei ilea mozten?
Aitzurrarekin baratzean?
Nahi ditugu baserritar gazteak, bai ala ez?
Nola lortuko dugu hori, playstation eta streaming bidez?
Simaurrik ukitu gabe? Smartphonarekin?
Ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan. Ez ditugu ezagutzen haien hizkuntzan.
Ekitaldi kulturalak egiteko areto bat utziko digute baserrian? Oinez joan gaitezke bertara kaletik.
Kilometro 0 hori zer ote da? Ez ote da cm 0? Ez dugula mugitu nahi guretik cm bat ere?
Bertan erosi hori zer ote da? Zergatik erosi behar dut bertan? Eta nahi ez badut? Eta dirurik ez badaukat? Eta baserritarrek niri deus erosten ez badidate?
Ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan. Ez ditugu ezagutzen haien hizkuntzan.
BASERRI-ETXEAK EZ DIRA TXALETAK
Tim Sandall-en argazkia Title: Mushroom Compost
Description: Adding mushroom compost to garden borders at RHS garden Wisley, Surrey
Baserritar askoren xedea hau da, baserri-etxe zaharra bota eta bertan txaleta egitea. Ez denena, baina bai askorena. Xamar-en Etxea liburua ez ote dute ikusi? Esnatu hirigintza sailak udaletan!
Udaletako aparejadoreek, hirigintza sailean, izan behar lukete EREDU diren baserri-egituren katalogoa. Eta hori bultzatu. Hemengo baserri tradizionalaren egiturari eusteko laguntzak eman behar dira. Zer egingo dugu, Igartu-Beiti baserria bota eta txalet bat egin piszinarekin?
El flamenco es con faltas de ortografía (Rancapinos) y el caserío con moscas y mosquitos.
Smarthphone gutxiago eta aitzur gehiago. Gimnasioa pagatu beharrik ez.
Ez badugu inor etxean hartu nahi, nork hartuko gaitu gu?
Ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan. Ez ditugu ezagutzen haien hizkuntzan.
Baserri-etxe batzuk oso handiak dira familia bakar batek mantentzeko. Zergatik ez egin hiruzpalau etxebizitza bertan, denon artean etxeari eusteko? Baserriak nahi ditugu, bai ala ez? Bai ala ez? Udalerri guztiek dute baserrien lursailen kartografia eginda? Mugarri-dantza noiz amaituko da? Baserriak nahi ditugu, bai ala ez?
Telepizzak ongi funtzionatzen du. Teleporru edo Telemarrubi ezin da egin? Konfinamenduan Bio etxea bati internetez eskatu genion jakia (barazki, fruta) eta berehala bidali ziguten, oso produktu ona eta modu onean. Biobikain!
Denok jaten ditugun patatak eta porruak LURRAk ematen ditu, ez bertze inork ez ezerk.
John Deere traktoreak mendea bete du
LANGA: Kirol batzuetan, ateko goiko haga. Pilotak langan jo zuen.
IA IA goooollllll
Jagoba Errekondoren lan bikaina.
Ireki langak, arren!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Baserri bakoitzak bere komunitatea sortzen ez badu kaletarrekin batera, nekez lor daiteke ezer. Gazte batzuek ezin dute “garitoa” izan baserri batean? Musikari batzuen entsegu lekua? Trukean baratzean lagundu? Joder, egin daiteke. Leo Messi-ri buruzko erakusketa bat ezin daiteke eduki baserri batean? Pio Barojari buruzkoa? Mariasun Landari buruzkoa? Ehuleei buruzkoa? Kusaalen egin behar dira kongresu guzti-guzti-guztiak? Granadako Moclín herrian kortijo batean egiten da paper, grabatu eta koadernazio tailerra. Modu onean.
Oh, gure erroak, gure sustraiak, gure arbasoak, txarak eta basoak!
Urtero gure etxean intxaurrak erosten ditugu, hamar kiloko zakua, dexente pagatuta. Noix batzuk dira, frantsesak. Intxaur guztiak sanoak ateratzen dira. Hemengoak ez. Ez ote gara gai hemen intxaurrondoak ongi zaindu eta intxaurrak bertan ateratzeko? Intxaurrondo haundiak baditugu, bai, baina emankorrak? Urtxintxek aquarius edan behar dute gorenera igotzeko.
Lagun baserritar batek erran zidan nola berak sail batean zuhaitzak landatu nahi zituen. Aholku eske Aldundira jo zuen, eta han apenas zegoen informaziorik ez aholkurik, ez gogorik.
Zertan gabiltza? Basoak nahi ditugu ala ez ditugu nahi? Baserritarrak abandonatzen ditugu eta gero kexatzen gara. Perretxikoak nahi ditugu? Basoak?
Mende luzeetan etxea izan da gure gizartearen oinarrizko erakundea, hainbesteraino non etxeak eman baitie izena herritarrei. Etxea, bizitokia izateaz gain, lantegia, hilerria eta erritu tokia ere izan da, laborari munduko bizitzaren ardatz.
Euskal Herriko etxeen arkitekturak ondare gaitza osatzen du baina, harrigarriki, aski ezezaguna da. Etxeak, ugari Kultur Ondare monumentu izendaturik ere, ez daude udalek eta gobernuek ongi nabarmentzen, iragartzen eta sustatzen dituzten ikusgarrien artean: elizak, ermitak, jauregiak, dorretxeak… alta, hauek guztiak baino askoz ondare zabalago eta herritarragoa eratzen dute.
Liburu honetan, etxearen historia azaltzeaz gain, beharrak, klimak, baliabideek eta arte estiloek sorturiko etxe eredu nabarmenenak erakusten dira, Herrian barna ikus daitezkeenak bereizten, ezagutzen eta ulertzen laguntzeko. Bai eta etxe izenen bidez ohartarazteko, bidenabar, eraikinak desberdinak badira ere, dagokien kultura ber-bera dela Zuberoatik Bizkaira eta Lapurditik Nafarroara: Euskararena.
Iritzia eskatu diet batzuei baserriaren gaiaz:
* Institutuan genbiltzala ondoko baserriko erremolatxak ateratzen genituen eta sagarrak lapurtzen, baserritarra korrika etortzen zitzaigun atzetik eskolako ateetaraino. Ez genekien lan hark zer nolako sakrifizioa zuen. (Bealdy B.)
*Aupa!!!!Konfinamendua aspaldi bukatu zen. Ordutik jendearengatik urruntzen nabil. Azken bi hilabeteetan katalunian hiru aldiz izana, frantziako labandak loraturik ikusi ditut eta italiako Stelvio igota nago. Florentziako Duomo inguruan inor gabe paseotxo bat eman nahi baduzu, orain duzu momentua. Baserrietaz zer egin nahi duzu? Kurasana ona izateko gurin dexente behar du.
(Jorge A.) . (Fabrikan etabaserrian lan egiten duen baserritarra)