Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bortz (bost) liburu Mafaldarentzat
Atalak: bAst
Beharbada denbora pixka bat hartuko duzu uda honetan irakurtzeko, Mafalda.
Bost liburu gomendatzen dizkizugu. Ea gustuko dituzun!
GALTZAUNDI ta beste bertso asko Ramosen liburu ontako bertsoak lau zatitan jarri ditugu: Lenengoa, T olosa’ko Iñauteriak. Festa oyetan kantatzeko egiñak dira, dudarik gabe, bertso oyek danak. Bigarrena, Kezketan. Ala bait zegon Ramosen gogoa bertso oyek jartzerakoan. lrugarrena, Gure gizonak. Ontan ederki asko ageri da Ramosek Gipuzkoari eta Gipuzkoa-ko gizonai zien maitetasuna. Laugarrena berriz, “Animak bideratzen”. Fedearen gauzetan ere beroa zan Ramosen bihotza. Lenengo iru zatien izenak gerok asmatua dira. Laugarren zatiarena bertso batetik artu degu. Ramos-ek etzun bere denbora guzian libururik argitaratu. Liburu asko osatzeko gaya sakabanatu, orixe bai. Beraz, gaurko au Ramosen lenengo liburua da, ta bere bertsorik famatuenen izenarekin batayatu degu.
Synopsis
«Interes kulturalak dituen elefante talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana.» Maistra batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska.
Egizu lo- lotarako ipuinak- liburua eta cd
Egizu lo- lotarako ipuinak- liburua eta cd
Lotarako ipuinak garrantzi handikoak dira umetan, baina baita helduak garenean ere. Ipuin bat irakurri eta lo hartzen dugunean, askotan gurekin eramaten dugu ipuin hori ametsen mundura. Eta ametsen mundua ere gure bizitzaren parte da, ametsak eta errealitatea txanpon baten bi aldeak bezalakoak baitira, batak bestea bizitzen laguntzen digu. Horregatik, idazle batzuekin bildu (J.K. Igerabide, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Txiliku, Mitxel Murua, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabali eta Kirmen Uriberekin) eta ametsetara eramateko ipuinak kontatzeko eskatu genien, bere gustuaren arabera. Hala, batek kontatu digu Arabiako ipuin zoragarri bat, edo euskal tradiziokoa; beste batek poesia goxo bat egin digu, amets goxoak izateko, eta beste batek kontatu digu beldurrezko ipuin bat, edo abenturazkoa, ametsak bizitzeko era asko baitaude. Eider Eibar marrazkilariak bere ukitu magikoa eman die kontakizunei, orain goxo, orain bizi, hurrena misteriotsu.
Bilbao-New York-Bilbao
Kirmen Uribe 2008
Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez, 2017
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.
propina
Dohai eta finezia handiz, egileak munduko kultura desberdinetako istorio, irudimen, sentipen eta koloreak ekartzen ditu euskararen unibertsora eta, alderantziz, euskal gazteak gonbidatzen munduko zenbait herrialdetara bidaiatxo bat egitera. Elkarren arteko errespetu, begiramen eta miresmenean oinarritutako interkulturalitatean.
Uda on, Mafalda!