VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
Aldaketarik aldaketa PLAY Larru berrituz dator, sugegorri hori, ilea urdindu zaio atso zaharrari. Egunik egun datoz egunak aldatuz, biharrak gaurtzen eta etziak atzotuz. Eguzkiak badoaz hilargiak heldu eguna amaitzean gaua da zabaldu. Itsasoan gorata behera mareak, bidaztiak...
Read More(Des)ilusiozko paperak
Disoluzio agiriak Jose Luis Otamendi Susa, 2019 [Proemio] Antzerki munduan menturatu nintzen behiala. Poetaren ikasle antzezle gai gazte bat mintzo da hemen: – “Ze, Otamendi? Tipo aparta…”. “Irakaslea… indio eta bakeroetan ibilarazten gaitu ikasgelan”. Urte batzuk geroago, berriz, poetaren lagun poeta baten mintzoa: – “Oto. Ostia! Azpeitian zinegotzi hasi ere!”. Ulertu nion lagunari: –...
Read MoreArteako baso sarria, poeta maiteminduaren…
Moskito Igor Estankona Susa, 2019 Espero baduzu, Moskito, Eguberrietako diskurtsoak legez esplikatzea, Erregearen edo Urkulluren… Konfunditua zaude maitea. Estankonaren poesia, Igorreko Artea, Igorreko Misterioa, baso sarria da. Ez nauzu zurkaitz lanetan ariko… [Udaberriko uda da. Koarentenan nago. Artean ez da argitu. Haize hegoa dabil. Mandarinak berez ari zaizkigu usteltzen… Kontraleihoak zabaldu ditut,...
Read MoreBURUtaPENAK: 5h49 (XI)
goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan eta gogora etorri zait zenbatek ote dakien batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita egunean hiruzpalau orduz soilik patio itxi estu zikin batera ateratzen (hileroko aurrez aurreko neurtuez gain) lagunak eta senideak astean berrogei minutuz kristal bat tarteko ikusten ezin elkar besarkatuz astean bost (eta orain zortzi) minutuko zortzi dei egiteko aukera besterik ez...
Read MoreMagiarik gabeko errealismoa
Iturria Unai Elorriaga Susa, 2019 Pedro Iturria idazlea duzu ipuinez ipuin –Unai Elorriaga– eraikitzen doan Iturria nobelako protagonista. Eraikitzen ari den nobelaren protagonista. Berak baino protagonismo gehiago dute ordea, itxura batez –antza–, haren bila doazen –ari diren– Soro Barturenek, honen alaba Leirek, eta Erroman narratzaileak. – Erroman bera ote? Erroman? Narratzailea, hots? – Ez du...
Read MoreObra gaitza Winston! Metaforek eta irudiek itsutuko zaituzte, zatozte antzokira!
Winston Martin Etxeberria Elkar, 2018 Ez da lehen aldia, Zakurraren poema eta beste hezurrak poesia liburu kari hizpide izan nuen Martin Etxeberriaren poesia, 2011n: “Hiru Etxeberria dira Zarautzen, idazleak alegia. Aitziber da lehena, bikiak beste biak: Martin eta Xabier. Poeta nor den?”, idatzi nuen. Winston honetaz gero, agian berant, beste Etxeberria bat kausitu dut, euren...
Read MoreIzatera bidean
Etxera bidean Xamar Pamiela, 2018 Urrundik heldu naiz dio Orioko bardoak, Ez Dok Amairu oroit. Berant ote nabil nihaur? Etxera bidean jarri nintzen aspaldi, 45 urte luze engoitik orain. Eta nor ez? Ba al dago egun, euskaldun osoa den nehor, etxera bidea egin ez duenik? Xamar idazlearen liburua duzu Etxera bidean (2019), saio aparta. Euskadi Literatura Euskarazko Saiakera Saria. Euskarazko azpimarratu nahi dut, usaian behar ez...
Read MoreHitz xamur laburrean
Miñan Amets Arzallus Antia / Ibrahima Balde Susa, 2019 Literaturaren inguruko nire jardun motzean, hauxe esan dut behin baino gehiagoetan: “Liburu bat noiz non eta nola –aldartearen arabera– irakurtzen duzun, liburu bera bestelako esperientzia bat izan daiteke, beraz, liburu bera ezberdina”. Horixe berritu zait Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balderen Miñan irakurtzean, Koronabirusa dela kausa...
Read MoreGizonok berritu beharra dugu, kafe-makina zaharrak legez
Aitaren etxea Karmele Jaio Elkar, 2019 Sukalde modernoan kafe-makina zaharra legez, hala ageri da Aitaren etxea nobelako Ismael. Ez da protagonista nagusia, Jasone duzu bera, Ismaelen emaztea. Bikote-laguna esan behar ote? Ez dira pertsonaia bakarrak, bion alaba Libek ere munta berezia du, besteak beste. Bigarren planoan, baina garrantzia handikoak dira ere, euren gurasoak, anaia-nebak, bikotekideak… Ismael...
Read MoreHonetara bitartean: huts eta zuriagoa
17 segundo Kirmen Uribe Susa, 2019 Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) arrakastatsu hartatik 17 segundo (Susa, 2019) honetara bitartean, 17 urteko aldia joan zaio Kimen Uribe poetari, Kirmen Uribe idazleari. “Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte”, diosku idazleak. Ba al dago poeta eta idazle artean bereizterik? Bego hor! Arrapostu zure esku irakurle. Bitartean heldu eskutik! Poemak idazten hasi zenean, idazlea beraz, “poema bat, metafora bat” promestu zion bere buruari:...
Read More
Iruzkin berriak