Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Xabier Azanza: “10.000 euro ez da nahikoa”
Atalak: Euskara, Hedabideak
Xabier Azanza Euskarabideko zuzendaria.
Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariari egin diogu elkarrizketa. ARGIA aldizkariko 2.171. zenbakian (otsailaren 8koan) argitaratuko dugu osorik. Besteak beste, pil-pilean dagoen gai bat izan dugu hizpide: hedabideek jasoko dituzten diru-laguntza murritzak. Horri buruz esan dizkigunak jaso ditugu hemen. Azanzak esan du esperantza duela hedabideek diru gehiago jasotzeko eta hori otsailean jakingo dugula.
2009rako, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak ia ezerezean geratu dira.
Aurrekontua ez da 10.000 eurora iristen. Aldiz, Euskararen Legeak derrigortzen gaitu hedabideentzako planak egitera diru-laguntzak emateko. 1986tik Nafarroako Gobernuak hedabide horiei 300.000-400.000 euro inguruko laguntzak eman dizkie, eta beraz, zifra horietan ibili behar dugu orain ere. 10.000 euro ez da nahikoa. Konponbidea aurkitu behar da, zeren hedabideek, urtero bezala, laguntza batzuk jaso beharko dituzte.
Baina euro kopurua hori da. Egia da, zuk esana duzu beste moduren bat aurkitu beharko dela hedabideek diru gehiago izan dezaten.
Ezin gara iazko egoerara itzuli. 310.000 euroko aurrekontua zuten urte hasieran hedabideek, krisiaren eraginez izoztu egin zen diru-laguntza hori eta urtea amaitu arte, sei hilabetez, hedabideek ez zuten jakin kobratuko zuten ala ez. Gu egunero presionatuak sentitu gara. Azkenean, berandu ordaindu zaie eta… horrek ez du zentzurik.
Aurten ezin gara zulo berean erori. Euskararen Foru Legeak derrigortu egiten gaitu diru-laguntza planak egitera. Hori ezin da egin 9.000 eurorekin. Iaz krisiaren ondorioz 310.000 euroko aurrekontua 240.000ra jaitsi zen moduan, espero dezagun, lehenbailehen, gai izan gaitezela, 9.000koa 300.000ra igotzeko, edo 150.000ra edo 400.000ra. Baina azkar izan dadila eta azkar banatzeko aukera izan dezagula, hedabideak ez daitezen urte osoan dirurik izango den ala ez jakin gabe egon. Bestalde, Nafarroako Gobernua ere ez dadila presioak sufritzen egon, gero azkenean laguntzak emateko. Emango baduzu eman lehenbailehen.
Bilkura bereziren bat aurreikusita al duzue?
Otsaila hilabete garrantzitsua izango da, orduan jakingo dugu zenbat diru izango dugun. Nik uste dut dirua izango dela. Ez da zilegi hogei urtez laguntzak jaso eta Euskarabidea sortutakoan laguntzarik gabe geratzea.
Otsailean jakingo dugu orduan zerbait gehiago.
Nik uste dut baietz.
Ttipi-ttapa telebistak ateak itxiko ditu urtarrilaren bukaeran. Desagertzen utziko al zaio?
Nafarroako euskarazko tokian tokiko bi telebistak, seguru nago, egoera ekonomikoaz kezkatuta egongo dira. Alabaina, Lurreko Telebista Digitalaren aroan herri telebistak egoera konplikatuan izango dira. Pentsatzen dut Ttipi-Ttapa telebistaren antzeko egoera izango duela Xaloa telebistak. Azken horrekin bilera egin genuen duela sei hilabete, ikusteko zein aukera dauden Lurreko Telebista Digitalaren esparruan.
Bestalde, saiatzen ari gara LTDren bidez ETB ikus dadin. Oraingoz ezin da lurreko telebista digital bidez ikusi, baina analogikoa desagertzen denean, uste dugu ikusi ahal izango dela.