Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
2020-12-28 // Gizartea // Iruzkinik ez
Kia Abdullah bere amarekin 1986an. Argazkia Kia Abdullahk berak utzi dio “The Guardian” egunkariari.
Kia Abdullah idazle eta kazetaria Londresen jaioa da. Haren gurasoak Bangladeshetik joan ziren Britainia Handira. Ama zaharrarekin bengaleraz nola edo hala mintzatu da azken urteotan. Jarioa galtzen ari zen. Halako batean hondamendia: birusaren ondorioz bakartuta zeudenez, amarekin telefonoz hitz egin behar eta ezin komunikatu bengalera kaskarrean, aurrez aurreko keinu eta imintzioak ezin erabili. Eta bakartze garaian, amak Kiaren ahizpa bati esan zion bakarrik sentitzen zela. Orduan garbi izan zuen Kiak zer egin behar zuen: bengalera berrikasi. (gehiago…)
Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
2020-12-07 // Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Urriaren 6an ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu zuten Gipuzkoako zahar egoitzetan. Pentsiodunen hainbat plataformaren, Gipuzkoako Senideak eta Irauli zaintza elkarteen babesa izan zuten. Egoiliarrentzat kalitatezko zaintza eta langileentzat lan-baldintza duinak eskatu zituzten. Argazkia: Dani Blanco.
Azaroak 27. Irauli zaintza plataformak jardunaldiak antolatu ditu (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”). Norbanakoen hitz-hartzeen (Ana García Mendoza eta Iñaki Lasagabaster) ondoren mahai-inguruaren ordua da. Bost hizlari eta ordubete. Tarte txikia hizketarako. Dena den, kafe orduan entzundakoa geratu zait buruan: “Zaintza ereduaren inguruan hizketan halako sektoretako jendea mahai-inguruan biltzea gauza handia da”. Antolatzaileek balio handia eman diote pentsionistak, egoitzetako senideak, kooperatiba munduan dabiltzanak, feministak eta etxeko langile migratzaileak elkartzeari. Bide luze baten hasiera baino ez dela uste dute, baina pausoak ematen hasi dira.
Hizlariei hitza eman aurretik Irauli zaintza plataformak Zaintzarako Euskal Sistema Publikoa sortzeko lege-proposamena idazteko ideia luzatu die jardunaldietan parte hartu duten guztiei. 2021eko lehen hiru hilabeteetan hainbat eragileren artean proposamena eztabaidatzen hasiko dira. (gehiago…)
Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
2020-12-04 // Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Iñaki Lasagabaster: “COVID-19a dela-eta senideek astean bitan egin dezakete bisita eta beti pertsona berak joan behar du egoitzara. Ez dago araurik hori jasotzen duenik”. Argazkia: Iñigo Azkona.
Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna da. Asaldatuta dago hilabete hauetan zahar egoitzatan gertatu direnak entzunda: senideei jakinarazi gabe ama egoitzaz aldatu; bisitak murriztu; logelan itxi birusak kutsatu ez ditzan… Katedradunak bere buruari galdetzen dio ea horrelako erabakiak nork har ditzakeen. Gizarte Zerbitzuei buruzko legea aztertu du eta ondorioztatu du administrazio publikoa esku hartzen ari dela arauak oso lausoak diren kontuetan. Gogorarazi du senideek, eta nola ez egoiliarrek, eskubideak dituztela.
Hitzaldia azaroaren 27an Irauli zaintza elkarteak antolatutako jardunaldietan eskaini zuen (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”). (gehiago…)
Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
2020-12-02 // Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
“Ebaluaketak-eta egiten ditugunean galdetzen diegu bere desioak bete diren? Ez, ez diegu galdetzen”.
Pandemia garaian argiago ikusi dugu. Zaharrenak birusaren aurrean arrisku latzean daudela esan digute adituek. Zahar egoitzetako geletan gorde dituzte, ateratzea debekatu diete eta familiek nahi baino askoz bisita gutxiago egin dizkiete. Norbere etxean bizi diren asko ere ez dira atera eta senideak neurri zorrotzak hartzen ari dira. Alabaina, galdetu ote diegu beraiei nola jokatu nahi duten birusaren aurrean? Ana García Mendoza Madrilgo Pilares Fundazioko langilea da, lan komunitarioko masterrean psikologoa eta proiektu teknikaria. Etxez etxe laguntzen ditu adinekoak. Berak dio, menpeko izan arren, adinekoek bere buruaren jabe izaten jarraitu behar dutela eta gaur egun ez diegula uzten hala egiten. Pandemia aurretik ere landua duten zaintza ereduaz ari da García, egoera honetan ordea, barruak errazago astintzen dituzte bere esanek. (gehiago…)
Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
2020-09-29 // Ekonomia, Gizartea, Osasuna // 3 iruzkin
Ekainean egindako elkarrizketarako bidali zizkigun argazkiok Amaia Álvarezek, bideo-deia baliatuz ateratako argazkiak dira. Irailaren 4an hil zen Álvarezen ama.
Ekainean elkarrizketatu nuen Amaia Álvarez Ceballos. Ama Barakaldoko Sanitas egoitzan zuen. Ez zuen ulertzen zergatik jarraitzen zuten egoiliarrak bakartuta edukitzen. Orduz geroztik egoerak ez du askoz hobera egin adinekoentzat: bisita hotz urriak, bideo-deiak, eta egoitza barruan bakardadea. Álvarezi ez diot, ordea, berriz elkarrizketa egin egoera hori kontatzeko, baizik eta amaren azken asteak kontatzeko. Bazekien, bai, 96 urteko amak luze ez zuela iraungo, baina ez zuen espero azkenetan zegoela hain gutxi ikusteko aukera izango zuenik. Egoitzako medikuaren irizpidea gailendu zen, ama egonkor zegoenez bisita berezirik ez… halako batean hil zen arte. Álvarezek berak kontatu digu bizitako kalbarioa. (gehiago…)
Amaia Alvarez: “Zahar etxeetako egoiliarren senideok eskuak lotuta dauzkagu”
2020-06-10 // Ekonomia, Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Ama-alabak bideo-deien bidez komunikatzen dira egunero.
Amaia Alvarez Ceballosek 96 urteko ama dauka Barakaldoko Sanitas egoitzan. Babestu Bizkaia egoitzetako senideen elkarteko kidea da, eta era berean, Leioako zahar etxe batean egiten du lan, beraz badaki zertaz ari den hizketan. Pandemia betean gai batek kendu dio loa: zergatik bisitak ere egiten hasi diren egoitzan egoiliarrek isolatuta segitzen duten. Badaki gelan bakartuta egoteak nolako ondorioak izan ditzakeen. Bere amak gainera, zahartzaroko dementzia dauka. (gehiago…)
Usue Pastor: “Diputazioa eta egoitzetako enpresak eskutik helduta doazen lagunak dira”
2020-06-07 // Ekonomia, Gizartea // Iruzkinik ez
Usue Pastorrek itxaropena du gizarteak eta erakundeek egoitzen kudeaketa ankerrari helduko diotela.
Barakaldoko Vitalitas Santa Teresa zahar egoitzan egiten du lan Usue Pastorrek. Alde batetik, optimista da, esperantza duelako pandemia inflexio puntua izango dela egoitzen kudeaketa ankerrean. Bestetik, etorkizun hurbil iluna usaindu du bere egoitzan. Vitalia enpresak erosi berri ditu akzio gehienak, eta hilabete gutxitan langileak estutu eta egoiliarrak okerrago artatzeko aukera izan du. Diputazioa eta enpresa pribatua eskutik helduta doazen bi lagun moduan irudikatzen ditu. Lehenengoak ‘zama’ bestearengan utzi du eta bigarrenak errentagarritasuna atera dio. (gehiago…)
Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan”
2020-06-03 // Gizartea, Osasuna // Iruzkin bat
Apirilaren 30ean, Babestu Arabak eta Bizkaiak erakunde publikoei egoitzetan esku hartzeko eskatu zieten. Argazkia: Ecuador Etxea.
Guillermo Perea López de Letona Babestu Araba elkarteko kidea da. Elkartekoak ez daude batere gustura udalak, diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak osasun krisia egoitzetan nola kudeatu duten ikusita. Osakidetzak egoitza pribatuetan esku hartu behar zuela dio Pereak. Adinekoak abandonu sentsazio ikaragarriarekin hil direla salatu du. (gehiago…)
Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda”
2020-06-01 // Gizartea, Osasuna // 3 iruzkin
Argazkia: Dani Blanco / Argia.
Madalen Ibañez Gónzalez Donostiako Gros auzoan bizi da eta 72 urte ditu. Bere amak 94 urte dauzka eta Altza auzoan DomusVi multinazionalak daukan Berra egoitzan bizi da, COVID-19ak Gipuzkoan gogorren jo duen egoitzetako batean. Egunero egoitzako berrien zain, asterik okerrenetan, egunero ama “hiltzea” pairatu zuen Ibañezek. Martxoaren 12tik ama bi aldiz ikusi du. Behin egoitzako burdin hesiaren bestaldetik, 300 metrora, eta beste behin, Gurutze Gorrian, erorikoa izan eta gero. Diputazioaren entzuteko gaitasunak nekatuta dauka: “Jatorrak dira, baina ez dugu ezertan aurreratzen”. (gehiago…)
Txomin Lasa (ELA): “Instituzioek eta enpresek onartzen dute halako egoera batean hildakoak egon daitezkeela egoitzetan”
2020-04-16 // Ekonomia, Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Txomin Lasa egoitzetako arduraduna demandak eskuan dituela. Argazkia: ELA.
Gipuzkoan koronabirusak hildakoen %70 egoitzetan hil da. Txomin Lasa Gipuzkoako zahar egoitzetako ELAko arduraduna da. Haren ustez, hainbat egoitzatan egoera oso larria da eta zoritxarrez zentro batzuetan gertatu den sarraskia errepika daiteke pare bat aste barru. Heriotza guztiak saihestea ezinezkoa izango zela jakitun, beharrezko neurriak hartu izan balira halako panorama ez genuela izango adierazi digu ELAko ordezkariak. (gehiago…)