Nire telefonoak badaki euskaraz, mirariz
Gipuzkoako herria, 15.000 biztanletik gorakoa, euskaldunak %70 inguru. Telefono konpainiako dendaria bertakoa da (hitz egiteko moduagatik), euskaldun petoa. Menua euskaraz daukan mugikorra eskatu diot, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako kanpaina daukat buruan. Halako batean telefono modelo bat erakutsi dit, euskaraz dakien bakarra da. Esan diot dendariari mugikorra harrapatu didatela eta berria behar dudala. Menua euskaraz daukana mesedez. – Euskaraz? – Bai,...
Read MoreII. Soziolinguistika Jardunaldia
Soziolinguistika Klusterrak bigarren jardunaldia antolatu du otsailaren 20rako. Erramun Osa, Itziar Elorza eta Fermin Lazkano arituko dira berriketan Euskararen ezagutza eta erabilera. Datuek zer diote? izenburupean. Vicent Partal, Iratxe Esnaola eta Gorka Juliok hitzaldi bana emango dute, eta ondoren, mahai-inguruan arituko dira euskara eta teknologia berriak gai...
Read MoreBideoak automatikoki katalanez azpititulatuta
Vilaweb-en aurkitu dugu notizia. Google eta YouTubek abian jarritako sistemaren arabera 40 bat hizkuntzatara automatikoki itzuli daitezke bideoak, webguneak eta testuak ere bai. 40 hizkuntza horien artean daude ingelesa, txinera, hindia eta baita katalana ere. Aurki galegoa ere izango da zerrendan. Vilawebek YouTuben zintzilikatuta dagoen Obamaren bideo baten adibidea jarri du, erakusteko nola jarri dizkioten katalanezko azpitituluak. Beste hainbeste egin du egunkariekin, New York Times...
Read MoreAlferrikako lana
Haserre ziren joan den astean Debabarrenako eta Busturialdeko euskara teknikari bat baino gehiago. Zikloia zela-eta SOS Deiaketik eta Osakidetzatik Udaletara oharra bidali zuten, herritarrentzako aholkuekin. Biak gaztelaniaz. Euskara teknikari batek dio, e-postaz, presaka eta korrika ibili zela horiek itzultzen, eta era berean, imajinatzen ari zela inguruko zenbat Udaletan ariko ziren ohar berberak euskaratzen. Jendea, denbora eta dirua alferrik galtzen. Jaurlaritzak bietara bidali izan balitu...
Read More
Iruzkin berriak