Hilaria Supak ez luke diputatu izan behar, ez daki idazten
Limako (Peru) kongresuan apunteak hartzen ari zen Supa diputatua. Argazki kamerak zirriborroak gertutik “harrapatu” ditu. Limako Correo egunkariak paper horretan ageri diren ortografia eta sintaxi akatsak haizatu ditu eta eztabaida beroa piztu du bazterretan. Batzuen ustez gutxienekoa da gaztelania menperatzea Kongresuan egoteko. Beste batzuek Correo egunkariari arrazista eta elitista izatea leporatu diote. Correo egunkariko zuzendariak honela idatzi du Supa no supo izeneko zutabean:...
Read MoreEuropako Gutunaz Tiraka-n
Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldiak izan ziren apirilaren 20an eta 21ean. Garruze erabiltzailea Bilbon izan zen eta deigarrienak iruditu zaizkion pasarteak zintzilikatu ditu Tiraka blogean. Hona horietako pare bat entresaka: Manuel Lezertua (EHU-UPV eta Europako Kontseiluko Legelaria): “Euro-gutuna aitzindaria da munduan hizkuntza-eskubideen babesean eta Europan hizkuntza aniztasunaren aldeko printzipio nagusi bat ezarri nahi du. Bere xedea eremu...
Read MoreImanol Miner Aristizabal izango da Kutxako euskara normalizazio teknikaria
Duela gutxi ARGIA astekarian (2.179 zenbakia, 2009-04-05) iragarri genizuen Gipuzkoa Donostia Kutxak lehen aldiz normalizazio teknikaria kontratatu zuela euskarak enpresa barruan eta bezeroekiko harremanean garatzeko plan sistematikoa izan zezan. Bada, orain gutxi jakin dugunez, kontratatutako teknikaria Imanol Miner da. Orain arte Emun Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatibako langilea izan da eta hain justu Kutxarekin ari zen...
Read More
Iruzkin berriak