Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Euskara digitalizazioaren garaian. Josu Amezagaren eskutik
Atalak: Euskara, Hedabideak
EHUko Udako Ikastaroak, ekainak 23, Donostia. EHUko Josu Amezaga irakasleak Euskara digitalizazioaren garaian izeneko hitzaldia eskaini du. Gaia konplikatua dela esan du eta euskarak aro berri honetan (zalantzati erabili du aro berri esamoldea) nolako tokia izango duen misterioa dela aitortu du. Uzkur ibili da aurreikuspenetan, baina etorkizunerako pista politak eman ditu.
Bidean geratu diren hizkuntzak
Idazkuntza sortu zen, inprenta asmatu zen eta argazki-irrati-telefonoaren garaia heldu zen. Hiru aldaketa horien ondorioz hizkuntza batzuk hegemoniko bihurtu ziren, beste batzuk herri hizkuntza, besteak nazio hizkuntza. Euskara itzalean geratu zen eta aldaketa horiei inolaz ere aurre egin ez zietenak desagertu egin dira. Teknologien eragina hizkuntzengan nabaria da.
Zer ekarriko du digitalizazioak gure hizkuntzara?
Misterioa da. Eta zer ekarriko du gure gizartera? Hori ere misterioa. Amezaga ez da apologeta, ezta apokaliptikoa ere (berak esanda).
Egoeraren lau arrasto
-Satelite bidez 80 bat hizkuntza ikus-entzun daitezke. Horietako bat euskara da.
-Euskara medio guztietan dago.
-Interneten lehen 40 hizkuntzetako bat da.
-382 aplikazio informatiko baino gehiago daude euskaraz.
-200.000 erabiltzaile Interneten.
Amezagak ez dio ondo ala txarto goazen, dioena da euskarak digitalizazio aroan egon beharra daukala.
Bihar zeri deituko diogu telebista?
YouTube-ko bideoa ikustea telebista ikustea al da? Bukatu da sofan familia osoa eseri eta telebista ikusten zeneko garaia. Telebista, telebistan, ordenadorean, sakelakoan… ikusten dugu. Telebista kualitatiboki aldatu da: tematikoak daude, orotarikoak… Eskaintza izugarri igo da.
Eskaintza orokorra igo da, eta euskarazkoa ere bai: ETB1, ETB3, laster ETB4. Hamaika Telebistak lehenengoa abian jarri du Bilbon. Tokiko Telebistek euskaraz egiteko kuota izango dute. Hemendik urte batzuetara 20ren bat kanal euskaraz. Euskara hor egongo da.
Badu zentzurik euskarazko telebistaz hitz egiteak?
Kanal eleanitzak datoz. Zuk aukeratzen duzu zer ikusi eta zuk aukeratzen duzu zein hizkuntzatan ikusi, azpitituluei esker, bikoizketari esker, itzulpen automatikoari esker… Erakunde publikoek ez lukete hobeto euskarazko telebista kanalak sortu baino euskarazko produktuak ekoiztu eta beste kanalei eskaintzea? Eta are gehiago, besteen produktuak itzuli, itzuli eta itzuli aritzea?
– Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? ikastaroaz informazio gehiago Soziolinguistika Klusterraren webgunean.
– Sustatun ekainaren 23ko hitzaldiez informazio gehiago.