Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Hondartzako gogoetak (I)
Abu31 2

Hondartzako gogoetak (I)

Atalak: Euskara

Udako eguzki galdatan, hondarretan etzanda egoteak askorako ematen du: azala iluntzeko, lo egiteko, irakurtzeko, eta nahi izanez gero, ariketa soziolinguistiko xumeak egiteko. Beno, orain kontatuko dudana ez dakit hain ariketa xumea den 25 urtetik gorako entzuketa lanaren ondorioa baita. Zarauzko (Gipuzkoa) hondartzan eibartar taldeari belarria jarrita egindako “ikerketa” da honakoa. Nire adineko gazte koadrilaren gurasoak beti gaztelaniaz entzun ditut, korroan eseri eta hitz eta pitz. Euskaraz hitz solteren bat. Aspaldi ama hizkuntza euskara izan eta gaztelaniara jauzi egindakoak ote? Ez diet galdetu, nire irudipena baino ez da. Haien semeei dagokienez, pare bat entzun izan ditut euskaraz, primerako euskaraz. Gainerako guztiei hitz erdirik ere ez. 25 urte eta gero ateratako ondorioa: gutxi batzuk badakite euskaraz nahiz eta hondartzako eguzkipean ia inoiz erabili ez eta gehienak ez lirateke gai elkarrizketa euskaraz emateko.

Hara nolako ezustekoa! Hirugarren belaunaldia iritsi da, pardelak balantzaka dabiltza hondarretan, eta aitak atzetik: “Etorri hona maitea, gero joango gara uretara”. Mende laurdenean erdaldun nuena di-da batean euskaldun! Aitatxok primeran egiten du euskaraz. Ez dakit poztu ala tristatu. Etorkizun hurbileko kalkulu ezkorra egin dut segituan: pardelak ahaztu eta haur horiek gutxieneko fundamentuarekin hitz egiten hasten direnean gaztelaniara egingo dute jauzi. Sarri esandakoa: euskara haur hizkuntza dela ikasiko dute. Horren adibide garbia aurten frogatzeko aukera izan dut, nola ez, “testuinguru soziolinguistiko” berean. Datorren astean hurrengo kapitulua.

2 Iruzkin

  1. Inaxio Usarralde | 2009-08-31 at 12:33

    Onintza, zeure burutazioak galdera honetara eraman nau: Zarauzko hondartzako zeure ikerketa ikusita, zenbat belaunaldi behar dira hizkuntza bat galtzeko? Erantzuna zeure testuan datorrela iruditu zait argi eta garbi.

    Reply
  2. onintza-irureta | 2009-08-31 at 14:45

    Inaxio, zure erantzuna irakurrita “euskara intermitentea”ren istorioa osatu dut oharkabean. Agian, aiton-amonak euskararekin jaio ziren eta gero galdu zuten, baina beraien seme-alabek ikasi egin dute, agian ikastolan. Seme-alaba horiek, agian, euskara ezkutuan izan dute eta guraso egin direnean ezkutalekutik atera dute. Eta agian, beraien haurrak hazi ahala berriro kobazuloan sartuko dute euskara. Eta nork daki, agian, aiton-amona egiten direnean berriz aterako dute.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA