Mugimendu feministaren premiazko egitekoak
Teoria feminista izeneko ikastaroan, laugarren eta azken saioa. Lourdes Méndez irakasleak generoa terminoari heldu zion berriro. Termino ulertezina eta feminismoarentzako balio ez duena, bere ustez. Antropologoak gogorarazi zuen 1970eko hamarkadan nola mugimendu feminista eta akademia (unibertsitateak) elkartrukean ari ziren. 1980ko hamarkadan elkar elikatze hori eten zen eta gaurko panorama ondokoa da: batetik mugimendu feminista, bestetik akademia eta hirugarrenik, erakunde publikoak. 1980ko...
Read MoreUtikan generoa!
Lourdes Méndezekin hirugarren saioa izan genuen atzo Teoria feminista ikastaroan. Giroa bor-bor egon zen hasieratik, galdera eta hausnarketa asko. Méndezek lortu zuen partaideoi kilimak egitea. Modako terminoa, generoa, hankaz gora jarri zuen. Antropologoaren ustez, genero hitza erabiltzeak ondorio suntsitzaileak izan ditu. Erakunde publikoek bereganatu dute genero hitza eta euren modura erabili. Esate baterako, aipatu zuen nola gaur egun generoari buruzko ikerketa mordoa egiten diren, asko...
Read MoreNi-aren garaipena, feminismoan ere
Lourdes Méndez antropologoa eskaintzen ari den ikastaroko bigarren eguna lehenengoa baino mamitsuagoa izan zen, hala gertatzerik bada. Freud, Levi-Strauss, Hèritier eta beste aipatu zituen eta nahikoa lan EHUko antropologoari haria jarraitzen. Hala ere, hainbat printza ondo jaso genituelakoan nago. Beraz, Amelia, ezin esan bigarren ikastaro egunaren jarraipen zorrotza egiteko moduan naizenik, baina saiatuko naiz ideia orokorrak ahalik eta ondoen biltzen: 1970eko hamarkadan indarrean ziren bi...
Read MoreMugimendu feminista erakunde publikoek irentsi dute
Horixe atzoko ikastaroan ateratako ondorioetako bat. Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatuta, Lourdes Méndez EHUko Artearen antropologian katedradunak lau egunetako ikastaroa hasi du. “Teoria feminista” izenburu duen ikastaroa bero-bero hasi zuen Mendézek, kontatuz nola mugimendu feministarik jada ez den Europan eta nola haren tokia erakunde publikoek hartu duten. Gero sakonago azalduko zituen ideiak lau lerrotan laburbildu zituen: -Ez dago mugimendu feministarik,...
Read MoreHondartzako gogoetak (II)
Euskaratik gaztelaniarako jauzia hasiko duen haurraren fenomenoaz hitz egitekotan geratu nintzen aurrekoan. Hona neskatilaren istorioa. Aitak eta amak beti euskaraz egin diote hondartzan, ihes egindako esaldiren bat salbu. Umeak euskaraz erantzun die. Aiton-amonek haurrarekin duten harremana korapilatsuagoa da. Uste nuen amonak euskaraz egiten zuela eta aitonak ez, gero konturatu nintzen aitonak ere haurrari euskaraz egiten ziola. Baina bai aitona eta bai amona erdaldun imajinatzea ezin dut...
Read More
Iruzkin berriak