Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Ni-aren garaipena, feminismoan ere
Atalak: Gizartea
Lourdes Méndez antropologoa eskaintzen ari den ikastaroko bigarren eguna lehenengoa baino mamitsuagoa izan zen, hala gertatzerik bada. Freud, Levi-Strauss, Hèritier eta beste aipatu zituen eta nahikoa lan EHUko antropologoari haria jarraitzen. Hala ere, hainbat printza ondo jaso genituelakoan nago.
Beraz, Amelia, ezin esan bigarren ikastaro egunaren jarraipen zorrotza egiteko moduan naizenik, baina saiatuko naiz ideia orokorrak ahalik eta ondoen biltzen:
1970eko hamarkadan indarrean ziren bi termino aipatu zituen Mendezek: generoa (N.C. Mathieu, 1971) eta sexu soziala (A. Oakley, 1972). Lehenengo horri heldu omen dio feminismoak eta bigarrenari kasu handirik ez omen dio egin. Zer da sexu soziala? Hara laburrean esanda: ikerketa soziologikoak egiterakoan hiru kategoria omen ziren etengabe errepikatzen zirenak: sexua, adina eta klase soziala. Adinaren kategoria erabiltzen zen hainbat kalkulu egiteko, esate baterako, adin tarte bat osatu eta ezaugarri desberdinak lantzeko. Sexuaren kategoriarekin hauxe gertatzen zen: besterik gabe ikerketan parte hartutakoak jartzen zuen gizonezkoa ala emakumezkoa zen, eta kito. Gero jakin zuten hainbat ikerketetarako emakumeen datuak erabiltzen zirela. Sexu femeninoa bereziki lantzen zuten, sexu maskulinoa ez, hori unibertsala zen. Emakumeak aztertu, beraz. Bai, baina ez bere horretan, beti ere gizonekiko harremanean. 1970eko hamarkadan gizon-emakume harreman hori oso kontziente egin zen, alegia, aztertu dezagun emakume kategoria gizartean, baina egin dezagun gauza bera gizon kategoriarekin. Ondorioz, emakumeari eragiten dionak gizonari eragiten dio. Entzule batek adibidea jarri du eta hobeto ulertu dugu: Emakumea lan merkatuan sartu da. Horrek nola eragin dio lan merkatuan gizon-emakumeen arteko harremanari? Nola eragin dio gizonari? Eta emakumeak etxetik lantokirako bidea egin duen bezala gizonak egin al du lantokitik etxerako bidea?
Teoria feministetan Freud-ek izan duen eragina azaleratu du Méndezek. Psikoanalisiaren ur handietan galdu naiz, baina ideia orokor bat atera dudalakoan nago: Ni-aren, psikologizazioaren, intimoaren garaian bizi gara. Indibidualismoaren goraipatze honetan esparru pribatua eta publikoa nahasten ari gara,. Publikotik pribaturako trasbaseak egiten ari gara, Méndezen ustez trasbase desegokiak. Adibidea: esparru publikoan berdintasun politiko-juridikoa eskatzen dugu, eremu pribatuan plazerrerako eskubidea aldarrikatzen dugu edo berdintasun sexualerako eskubidea. Zer esan nahi du plazerrerako eskubidea aldarrikatzeak? Zer da hori? Eremu pribatuari ari gara lehentasuna ematen eta ikuspegi globala galdu dugu, laugarren olatua falta zaigu.
Hamar minutu falta dira ikastaroa bukatzeko eta 50 partaide inguru Méndezi begira gaude. Hark galdera gehiago nahi du, gu nekatuta gaude. Azken etxafuegoa bota du Donostiako Udaleko pleno aretoan: soziobiologiaren garaian bizi gara, teknobiologiaren garaian. Sexuz alda dezakegu, haurraren sexua aukeratu dezakegu, gizonik gabe haurra izan dezakegu, ez du zentzurik maskulino-femenino terminoetan hitz egiten segitzeak.
Horri helduko ote dio datorren astean? Ikusiko dugu.