Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Erramun Baxok, Pablo Sotés eta Iñaki Martinez de Luna mahai-inguruan
Atalak: Euskara
Soziolinguistika Klusterrak III. Jardunaldia egin zuen otsailaren 26an. Euskararekiko aurreiritzi, jarrera eta jokaeren inguruan aritu ginen egun osoan zehar. Ondoko lerroetan eguna hasteko antolatutako mahai-inguruaren entresaka jaso dugu.
Erramun Baxok: “Iparraldeko gazteak euskaldunagoak dira orain, baina gartsutasun gutxiagokoak”
“Jatorrizko euskaldun direnek (ama hizkuntza euskara dutenek) frantsesa % 60 erabiltzen dute eta % 40 euskara. Jatorrizko elebidunek % 20,8 darabilte euskara. Gero euskaldunduek, euskaldun berriek, %12,3. Zer gertatzen da? Hizkuntza bakoitzeko naturaltasunak edo erraztasunak eragiten duela. Euskaldun elebidunak (euskaraz frantsesez baino hobeto) % 60 darabil euskara, elebidun orekatuak (bi hizkuntzak berdin dakizkienak) % 40, erdaldun elebidunak (frantsesa hobeto) % 20 eta elebakar frantsesak % 10. Ehuneko 60tik 40rako jaitsiera handia da.
16-24 urte artekoak orain euskaldunagoak dira zaharragoak baino. Euskaldunagoak bai, baina gartsutasun gutxiago erakutsi dute, bai erabileran, bai interesean, bai jarreran. Euskaldun epelagoak dira. Zaharrek tradizioaz arduratu dira, erdikoak lanerako baliatu dute euskara eta gazteak konstruktibistak dira. Eta konstruktibista izateko lehenik izan behar da deskonstruktibista. Iparraldeko gazte euskaldunen aukera frantsesez egitea da”.
Iñaki Martinez de Luna: “Funtsezkoa da iritzi publikoaren bataila”
“Erdaldunetan onartuta dago ‘euskara bai’, politikoki zuzena da, kito. Aldekotasuna ordea, lurrindu egiten da eta kontrakoa ere bihur daiteke askotan. Sakontzen hasiz gero itxurazko jarrera da, oinarri sendorik gabea. Funtsezkoa da iritzi publikoaren bataila.
Nolako transmisioa egiten dugu? Hiru maila aipatuko ditut: kognitiboa, afektiboa eta nortasunezkoa. Zalantzak ditut afektiboa zenbaterainokoa izaten den. Adibidez: haurrak erdipurdi ikasi du euskara, kalean euskara inposaketa dela entzuten du… Kanpoko iritzia kontrakoa bada, bikoteen transmisioan nola eragiten du giro horrek?
Nola sozializatzen ditugu gazteak? Esanez helduen munduan erdaraz funtzionatzen dela, ez dutela behar euskara dibertitzeko… Gure hizkuntza diskurtso abertzalera ailegatzen da baina ez gizarte osora”. Mahai-inguruaren moderatzaileak, Belen Urangak, adierazi zion Martinez de Lunari ezkor ari zela hitz egiten. Honela segi zuen Martinez de Lunak: “Gazteek ez dutela motibaziorik euskaraz egiteko esan dut. Matizatu behar dut. Planteamendu identitarioetatik lortu da motibazio pragmatikoa onartzea (lan munduan adibidez), baina planteamendu identitario hori ez duenak balio pragmatikoa diskriminaziotzat hartzen du. Jende hori nola konbentzitu euskarak arnasguneak behar dituela? Nola lortu aldekotasunak gauzatzea? Iritzi publikoaren formazioa eta komunikazioa behar dira”.
Pablo Sotés: “Kezkagarria da, Nafarroan umeen jarrerak ez baitira positiboenak eta horiek elebidunak dira!”
Jarreretan eragiten duten lau elementu aipatu zituen: “Nafarroaren zonifikazioak eragiten du jarreretan. Hala, eremu euskaldunean euskararekiko aldeko jarrera du biztanleen % 73,13ak, eremu mistoan % 40,07ak eta eremu ez euskaldunean %23,5ak. Azken honetan kontrako jarrera erdia pasatxok du. Hizkuntza gaitasunak ere eragiten du jarreran. Elebidunek jarrera aldekoenak dituzte eta elebakarrak dira kontrakoenak. Adin tarteari begiratuz gero 15-65 artekoak dira jarrera positiboenak dituztenak. Kezkagarria da, umeen jarrerak ez baitira positiboenak eta horiek elebidunak dira! Laugarren aldagaia irakaskuntza da. Adibidez, D ereduko ikasleek euskararen aldeko jarrera aldekoagoak dituzte beste ereduetakoek baino”.