Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Udaltop 2010. Pello Jauregiren yin-yang-ak
Atalak: Euskara
Pello Jauregi.
Apirilaren 21 eta 22an izan ziren Udaletako euskara zerbitzuen II. Topaketak. Nerabeak eta euskararen erabilera ziren jardunaldien oinarri. Haietako hitzaldi batzuen berri emango dugu ondoko egunetan. Pello Jauregiren “Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta” jardunarekin hasiko gara. Ekialdeko filosofiatik hartutako yin eta yang kontzeptuak hizkuntza jardunera aplikatu zituen.
1. Hausnarketa filosofikoa
Euskararen erabilera aztertzeko, eta gero esku hartzeko, sistemak, alegia taldeak hartu behar dira kontuan. Taldeekin egin behar da lan, horietan sortzen dira barne tentsioak. Talde horietan biltzen dira egonkortasuna eta aldaketa, edo beste era batera esanda, ordena eta kaosa. Orekaz ari garenean, taldean finkatuta dauden hizkuntza harremanez ari gara, gauzak automatikoki ateratzen dira eta taldeko kideek ez dute energia asko xahutu beharrik. Ordenak kaosa du ordea inguruan, aldaketa etengabea. Esate baterako, bi ari gara euskaraz hitz egiten eta hirugarrena dator gaztelaniaz ari dela, edo Lasarten gaztelaniaz ari gara eta Kubara joan eta euskaraz aritu gara. Desoreka batzuk txikiak dira, sistema arriskuan jartzen ez dutenak. Sistemaren joera orekara itzultzea da, adibidez, gaztelaniaz egin duen hirugarren pertsona hori badoanean, beste biek euskaraz segitzen dute, oreka itzuli da. Alabaina, desoreka handiegia denean, oreka berreskuratzeko beste oreka bat bilatuko da, lehenera ezin baikara itzuli. Elebiduna erraz egokitzen da bigarren oreka horretara, elebakarrak ezin du. Kontua da elebiduna dela beti egokitzen dena, alegia euskararen orekatik gaztelaniaren orekara igarotzen dena.
2. Gure oreka babestu, besteena desorekatu
Taldearen oreka ez da nahikoa. Taldeak egin dezake euskaraz baina ingurua dauka. Gerta liteke oreka batek beste orekarekin bat egitea, alegia, taldea euskaraz ari da (bi lagun izan daitezke) eta testuingurua ere euskalduna da. Esan dezagun, kasu horretan, inguruak baimentzen duela euskara erabiltzeko ohiturarekin jarraitzea. Baina gerta liteke lehenengo oreka hori inguruak desorekatzea. Nola esku har dezakegu horrelako egoera batean?
-Taldea euskaraz ari bada oreka hori babestea interesatzen zaigu.
-Ingurua erdaraz ari bada asmatu behar dugu interesatzen ez zaigun oreka hori nola desorekatu.
3. Hautemateak eta ekintzak
Bien koherentzia bilatuko dugu. Hona adibidea: Oso euskalduna sentitzen naiz, euskara maite dut… (nola hautematen dudan euskara), baina ez dut euskaraz egiten (ekintza). Kontraesanak handiak dira. Nola berreskuratu oreka? Bi modu daude:
-Hautemate eremua egokitu: diskurtso autokonplazienteak garatu, “euskara bai, baina orain ezin dut…”.
-Jokaera aldatu: euskara gehiago erabiltzen hasi adibidez.
Alderantzizkoa ere gerta daiteke, euskararekiko hautemate eskasa duen bati, adibidez lantokian, eskatzen zaio euskara erabiltzea. Langileak bi aukera ditu:
-Lantokia uztea, euskararekiko hautematea eta jokaera bat ez datozelako.
-Hautematea aldatzea: “bueno, ez dago hain gaizki…”.
4. Heldu arrunt eta era berean berezi
Bi tentsiogune aipatuko ditugu:
-Nerabeak oraintxe arte haur izan dira eta orain heldu izan nahi dute. Helduak dituzte eredu, hizkuntzan ere bai. Helduek erdaraz egiten badute haiek ere bai.
-Helduen munduan bilatu nahi dute tokia, baina beraien tokia ere nahi dute eta helduen kontra matxinatzen dira. Hizkuntzari dagokionez, eskola eta familia euskararentzako arnasguneak dira toki askotan, eta hain justu, nerabeek gune askeagoak bilatzen dituzte. Beraz, erabilera bultzatzeko esku hartzea konplikatu egiten da, esku hartzea autoritario samarra baldin bada errezeloa hartzen dute eta ez dute gustuko.
5. Proposamena
15-16 urtekoek heldu izan nahi dute, bada eman diezaiegun nolabaiteko ardura. Pentsa genitzake proiektuak 15-16koak 12-13koekin harremanetan jartzeko, euskara erabiltzea baldintza izanda. Nerabe zaharrenen ardura litzateke lan hori eta helduok kanpotik babestuko genuke. 12-13 urtekoek zaharragoak dituzte eredu eta hizkuntzan ere eredu izan ditzakete.
Galdera-erantzunetan, partaide batek kalanbrazoaren transmisioa aipatu du: gurasoek seme-alabei euskara transmititzen diete eurek erabili gabe. Gaztetxean gertatutakoa kontatu zuen partaide honek: gazteek hainbat ekintza antolatu zituzten, tartean haurrentzakoak. Ume batzuk joan eta esan zieten: “Cuándo es la chocolatada?” eta gazteek: “Zuek ez dakizue euskaraz ala?”. Gazteak gaztelaniaz ari ziren beraien artean. Entzule honen ustez, “egin ezazue euskaraz” leloa ari da zabaltzen.
Pello Jauregik (HUHEZIko irakaslea) honela erantzun zion: Haurra engaina dezakezu, baina gaztea ez. Kontraesan guztiak ateratzen dizkigute. Igoal arazoa ez dira beraiek, gu baizik.