Greban ere euskaraz
Ez dakit larritu ala poztu egin behar dudan. Gaur Azpeitia aldean kaleko kazetari lana egitea tokatu zait. Han ibili naiz batera eta bestera itxita zein irekita dauden enpresei argazkiak ateratzen. Lan Mobel enpresako atarian kotxe asko dagoela iruditu zait eta argazki saioa egin dut. Lasai-lasai kotxera abiatu naiz eta barruan segundo batzuk pasa ditut hainbat apunte idazten. Halako batean leihora gizon bat hurbildu dela ohartu naiz. “Ui! Ezaguna da, zestoarra. Hau ‘jefe’etako bat...
Read MoreGero eta zaharragoa da gure gizartea
Ez zen nire intentzioa Udako Ikastaroetako mamiaren berri hain zati txikietan ematea, baina azken egunetan denbora txukun kudeatzen ez dut asmatu eta ez naiz aulkian eserita egon behar beste denbora. Zeinek esan denborari buruzko jardunaldietan izan naizenik! Ikaragarri gustatu zitzaidan Maria Angeles Duránen hitzaldiari azken zukua aterako diot ondoren: Behin baino gehiagotan azpimarratu zuen soziologoak gizartea zahartzen ari dela, eta dependentzia egoeran dauden horiek zaindu egin behar...
Read MoreEmakumeak lehen baino denbora gehiago al dauka orain?
Kolpeka bada ere Maria Angeles Durán soziologoak esanak jasotzen segiko dut. Duránen arabera, garai batean, duela ez hainbeste urte, gustatu ala ez gustatu, lan ordainduaren eta ez ordainduaren artean oreka bazegoen. Truke tradizionala honakoa zen: emakumeak etxean egiten zuen lan, haurrak zaintzen eta etxea mantentzen, eta gizona lan merkatuan zegoen. Denbora horrela banatzen zen. Urrunagoko garaietan emakumea 30 urtez bizi zen (gizona bezala) eta sei ume zituen. Banaketa horrek bazuen...
Read MoreGizonak goapoago hiltzen dira
Ekainaren 17 eta 18an EHUko Udako Ikastaroetan izan naiz. Ikastaroaren izenburua: “Berdintasunerako garaiak? Denboraz, generoaz eta gizarte antolaketaz hausnarketak”. Maria Angeles Duránen hitzaldia bikaina izan da. Gauza interesgarri asko esan zuen Duránek eta kontatzeko modua ere ondo erakargarria izan zen. Galdera bonbardaketa egin zigun entzuleei. Horietako batzuk jasoko ditugu labur-labur: Zer da denbora? Ikuspegi ekonomikotik baliabide urria. Zenbat denbora daukagu?...
Read More
Iruzkin berriak