Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Neurozientzia “laborategian” akuri izan naiz
Atalak: Hizkuntzak
Akuriak eskatu zituzten BCBLkoek. Basque Center on Cognition, Brain and Language Donostian dagoen ikerketa zentroa da eta hizkuntzen neurozientzia kognitiboa aztertzen dute. Hau da, burmuinean hizkuntzez nola jabetzen garen, nola ulertzen eta hitz egiten ditugun aztertu nahi dute zentro horretan. Duela hilabete batzuk eman nuen izena eta gaur deitu didate probak egiteko.
Euskara eta gaztelania prozesatzeko mekanismoak ikertzeko ariketak jarri dizkidate. Kaiolan sartu naute eta ordenadorearen aurrean ordu eta erdi luzea bota dut. Ia zorabiatuta atera naiz. Lehenengo proban, pantailan hitz bat bestearen atzetik etengabe atera zaizkit eta nik hitz hori existitzen den ala ez esan behar nuen. Euskarazkoak agertu direnean eroso sentitu naiz, baina gaztelaniazkoen eta asmatutakoen artean desberdintzea kosta egin zait batzuetan. Imajinatu “pinge” hitza agertu zaidala (egia esan, ez naiz gezurretako hitz bakar batekin akordatzen) eta nire lehen erreakzioa izan da esatea “hori ez da existitzen” eta gero pentsatu dut nire gaztelania hiztegia ez dela euskarakoa adinakoa, eta agian, Real Academia de la Lenguaren liburukotean azalduko dela. Eta hortik aurrera Real Academia burutik kendu ezinda.
Bigarren ariketan pantailan azaldutako hitzak ahoskatu behar nituen. Polita izan da. Erreskan hainbat euskarazko hitz agertu eta gero, adibidez, “poza” hitza azaltzen bazen euskaraz irakurtzen nuen hitz hori, “z”taz ahoskatuta, eta aldiz, gaztelaniazko hitz asko esan ondoren “zarzuela” “c”rekin ahoskatu dut.
Hirugarren proban sei neska banaka agertu zaizkit eta hainbat gauza kontatu dizkidate, batzuk beti euskaraz, besteak beti gaztelaniaz eta beste batzuk bietara. Haiek kontatutakoei buruzko ulermen galdera batzuk erantzun ditut, galderak batzuetan bi hizkuntzetan zeuden, gaizki idatziak, neskek erabilitako hizkuntza nahasketa antzekoan. Erraza izan da ariketa hori. Gero, sei neskak hitzak esaten hasi dira gaztelaniaz eta euskaraz, eta hasierako ariketan bezala, egiazkoak ala gezurretakoak ziren asmatu behar nuen. Iruditu zait, ariketa honetan gezurretako hitzak nabarmenagoak zirela, ez naiz hainbeste akordatu Real Academiarekin.
Ordu eta erdiko zorabioaren ondoren bederatzi euro eman dizkidate eta lanera itzuli naiz.
Berriz deitzen badidate kontatuko dizuet.