Miren Aranguren, Bilgune Feministako kidea: “Lehen hedabideek ez ziguten kasurik egiten”
Miren Aranguren Bilgune Feministako kidea. (Argazkia: Dani Blanco). Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako Emakume Abertzaleen V. Topaketa Feministak izango dira martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan. Hamar urte igaro dira Bilgune Feminista sortu zenetik. Miren Aranguren iruñarra mugimenduko kidea da hasieratik. Datorren astean argitaratuko dugun Argian, 2312. zenbakian, elkarrizketa egin diogu. Aperitibo gisa, paperean lekurik gabe geratu diren hiru gai jorratu ditugu ondoren:...
Read MoreTV3 legalizatu dute Ipar Katalunian
Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu. Horrek esan nahi du Ipar Kataluniako biztanleek Kataluniako TV3, 33, 3/24 eta Super 3 telebista kateak ikusten segi ahalko dutela orain arte bezala, baina hemendik aurrera emisioak legalak izango dira. Ez da Frantzia...
Read MoreIngelesari beldurrik ez?
Otsailaren 4ko El Paísen idatzi zuen artikulua Antonio Valdecantos Filosofia katedradunak. Ondokoa zuen izenburu azpikoa: “Periferiako hizkuntza politikei aurre egin eta gaztelania defendatuz egindako kanpainetan parte hartu duen inork ez du txintik ere esan ingelesa eskolan eta unibertsitatean inposatzeaz”. Nafarroako hezkuntza sistema etorri zait burura. Gogotik ari dira ingelesaren alde; euskararen kontra eta gaztelaniaren alde lanean. Kontua da El Paíseko artikulua...
Read More
Iruzkin berriak