Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago”
Egunak dira Udaltopeko jardunaldiak bukatu direla, baina apunte-errepasoan hasi naiz eta Bernat Joan i Mari Eivissako soziolinguistak botatako hitz batzuk aurkitu ditut koadernoan. Hark egindako hausnarketatxoa ekarri dut hona. Haren ustez, gehiegikerien ondorioak gehiegikeriak amaitu eta askoz geroago ere agertzen dira (gehiegikeria frankismoa da). Gainera –adierazi zuen– inpaktoa arriskutsuagoa da, ez baikara jabetzen bizi dugun egoeraz. Frankismoan euskara babesik gabe eta jazarria izan...
Read MoreAdela Ramírezen hiru “bekatuak”: emakumea izatea, gaztelania ez jakitea eta pobrea izatea
Adela Ramírezek 22 urte zeuzkan Mexikoko Justiziak bere haurra hiltzeagatik epaitu eta kartzelara bidali zuenean. Chiapaseko txol komunitateko kideak ez zekien irakurtzen eta idazten, eta ez zekien gaztelaniaz. Txol hizkuntza hitz egiten zuen. Erditzeko gutxi falta zitzaiola haurra galdu zuen eta epaileak erabaki zuen haurra nahi ez zuelako hil zuela. Epaiketan ez zuen itzultzailerik izan Ramírezek eta aurrean jarritako paper guztiak sinatu zituen. 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten....
Read MoreUnibertsitatean irakasle gizonezkoak, Haur Hezkuntzan emakumezkoak
Haur Hezkuntza ikasteko matrikulatuen %92 emakumeak dira eta unibertsitatean irakasleen %61 gizonak. Ez da kasualitatea, Haur Hezkuntza zaintzarekin lotura gehien duen irakasle lana da, adibidez eta zaintza lanak emakumeari egotzi zaizkio historian zehar. Rol sexistek, estereotipoek, hor jarraitzen dute, nahiz eta Irakasle Eskolako ikasleek uste izan genero desberdintasunik ez dagoela dagoeneko. Emakundek diruz lagunduta, Pilar Aristizabal Llorentek Generoaren trataera irakasleen formazioan...
Read MoreAsteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen
Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela. Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan. Larunbatean Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako topaketetako tailer batean izan naiz. Nire alboan duela urte batzuk atzerritik etorritako kazetaria eseri da; ezagutzen dut, ez du...
Read More
Iruzkin berriak