Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Asteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen
Mar05 2

Asteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen

Atalak: Euskara

Hitz egin ezean, euskara entzun.

Hitz egin ezean, euskara entzun.

Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela. Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan. Larunbatean Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako topaketetako tailer batean izan naiz. Nire alboan duela urte batzuk atzerritik etorritako kazetaria eseri da; ezagutzen dut, ez du euskaraz hitz egiten eta pixka bat ulertzen du, nahiz eta berak esan poliki hitz eginez gero ulertzen duela. Korapiloa egin zait eztarrian, hiru bat orduko saioa aurretik, gutxi gara tailerrean eta  gaztelaniaz egin behar ote dugu? Gaur nekatuta nago , ez daukat gaztelaniaz egiteko gogorik, euskaraz ez dakien bakarra da, nik paso egingo dut eta euskaraz egingo dut… Tailerreko gidariak bakoitzak aurkezpentxoa egitea eskatu du, “ea, ea zer gertatzen den…” pentsatu dut. Atzerriko kazetariak hitz gutxitan egin du aurkezpena, euskaraz, eta gero gaztelaniaz esan du entzutera etorri dela. Gidariak esan dio ea ulertzen duen euskaraz, eta besteak baietz, makal eginez gero baietz. Ez da egia, nik badakit gutxi ulertzen duela, eta berak ere honezkero bazekien zenbat ulertuko zuen eta zenbat ez. Txalogarria iruditu zait kazetariaren jarrera, hantxe egon da hiru orduz, entzuten, elebitasun pasiboa praktikan jartzen, euskara ikasten.

Igandean, Lilatoia. Betiko lagun korrikalariarekin bazkalduko dut. Herri euskaldunean jaioa da, Espainiatik etorritako gurasoak… betiko perfila. Ez du hitz egiten euskaraz eta pixka bat ulertzen du, nahiz eta berak esan ondo moldatzen dela ulertzeko. Zer egin? Dena euskaraz egiten badut beste lagunekin berak ez du lortuko konbertsazio bat bera ere jarraitzea. Bietara egin dugu. Euskaraz egin dugunean oso adi jarri da, batzuetan igartzen zaio ulertzen duela eta beste batzuetan ez du haria segitu. Berarentzat egoera gogorra dela pentsatzen aritu naiz, herri euskaldunean jaio, beste herri euskaldun batean bizi… eta kapaz ez herrikideen euskara ulertzeko. Ez ezazue ordea, bestela ulertu, niri pena eman dit berak, baina segitzen dut pentsatzen deseroso sentitu behar dutela, alegia, behin eta berriz deseroso sentitu behar dutela euskaraz jo eta su ari direnen erdian, adi-adi… ikasi arte, sikiera ulertzera heldu arte. Beste kontu bat litzateke hitz egiten ikastea.

Politena gero etorri da. Hegoamerikar tankera duen zerbitzariari edaria kobratzeko eskatu diot euskaraz, jakin gabe ulertuko didan ala ez, eta albotik, barrez, aipatu berri dudan lagunak: “Baina ba al dakizu ba ulertuko dizun euskaraz?”, eta nik “Probatu egin behar da!”. Ez dakit zerbitzariak entzun duen gure konbertsazioa, baina “sei euro eta hamar” erantzun du euskaraz. Nik lagunari, “ikusten?”. “Es verdad!, es verdad!”.

Betiko kontuak dira, nobedaderik ez, baina asteburuko bi pox txikitxo niretzat.

2 Iruzkin

  1. Martin Rezola | 2012-03-08 at 10:16

    «Ez duzu errukirik, Onintza. Lagun gajoa izerdi patsetan, arnasestuka korrika, eta gainera “¡ahí viene Onintza, la del euskera!”. Ez al zuen ospa egin aurrera edo atzera?

    Txantxak aparte, nire ustez distantzia egokia bilatu behar da elebitasun pasiboa praktikatzeko, zure adibideetakoa bezalakoa. Lotura estua eta harreman jarraitua eskatzen duten egoeretan (gertuko lankide batekin, adibidez) nekagarriagoa eta gogorragoa da. Noizbehinkako egoeretan edo “konpromiso” txikiagoa eskatzen dutenetan, ordea, errazagoa.»

    Reply
  2. onintza-irureta | 2012-03-08 at 10:35

    Emakume hau euskaltegira ere joan zen duela ez hainbeste urte. Harrigarria zen haren esperientzia. Esaten zuen euskaltegira joaten hasi zenez geroztik kaleko kartelak ulertzen hasi zela, asteko egunak ikasi zituela eta baita hilabeteak ere. 40 urtetik gora zituen kaleko kartelak ulertzen hasi zenean. Harrigarria benetan autoinkomunikazioa…
    Martin, bera ohituta dago “la del euskara”koarekin. Tartean behin biltzen garen koadrilatxoan bera da erdaldun bakarra eta besteok ez gara kapaz elkarri gaztelaniaz egiteko. Beharko ohitu!
    mila esker zure komentarioagatik!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA