Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Unibertsitatean irakasle gizonezkoak, Haur Hezkuntzan emakumezkoak
Atalak: Gizartea
Hiru ikerketen liburu azalak.
Haur Hezkuntza ikasteko matrikulatuen %92 emakumeak dira eta unibertsitatean irakasleen %61 gizonak. Ez da kasualitatea, Haur Hezkuntza zaintzarekin lotura gehien duen irakasle lana da, adibidez eta zaintza lanak emakumeari egotzi zaizkio historian zehar. Rol sexistek, estereotipoek, hor jarraitzen dute, nahiz eta Irakasle Eskolako ikasleek uste izan genero desberdintasunik ez dagoela dagoeneko.
Emakundek diruz lagunduta, Pilar Aristizabal Llorentek Generoaren trataera irakasleen formazioan izeneko ikerketa egin du. Aristizabal EHUko Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea da eta ikasleen artean egindako ikerketaren emaitzak plazaratu ditu. Historian zehar, emakumeen hezkuntza besteen zaintzarekin eta etxeko eremu pribatuarekin lotu izan da; gizonezkoena berriz, esparru publikoarekin. Sexuaren araberako banaketaren arrasto nabarmenak gaur egun ere badirela frogatu du ikerketak. Lana eta ikasketak aukeratzerakoan genero desberdintasunak nola eragiten duen ikertzeaz gain, ikasleek berdintasun /desberdintasunarekiko duten pertzepzioa aztertu du Aristizabalek. Ikasleek berdintasunaren gaian normaltasuna dagoela uste dute, gaindituta dagoela berdintasunaren afera. Erakunde publikoek diskriminazio positiboa baliatzea ez dute ontzat hartzen, eta ezer ez egitearen aldekoak dira, alegia, normal jardutearen aldekoak.
Duela hilabete batzuk Argia astekarian hezkuntza sistemak emakume-gizonen arteko berdintasuna/desberdintasuna nola kudeatzen duen jakin nahi izan genuen. Erreportaje hartan (2299. zenbk., 2011-11-20) ikusi ahal izan genuen irakasleek, gizarteko edozeinek bezalaxe, sexuaren araberako rolen banaketaz hala moduzko kontzientzia zutela eta Irakasle Eskoletan premiazkoa zela genero ikuspegia lantzea.
Emakunderen laguntzari esker beste bi ikerketa interesgarri argitaratu dira: Raquel Royo Prietoren Maternidad, paternidad y conciliación en la CAE eta Situación penitenciaria de las mujeres presas en la cárcel de Saturraran durante la Guerra Civil Española y la primera posguerra. (Ana Isabel Pérez Machío izan da koordinatzailea). Lehenengo ikerketak ondorioztatu du gaur arteko gizon-emakume bikoteek bete dituzten rol sexistak erreproduzitzen segitzen dutela oraingoek ere. Bigarren ikerketan kartzela sistema frankistak emakumeak nola tratatu zituen aztertzea izan da helburua. Ikerketa honen inguruko artikulua idatzi zuen Argian Ander León ikerketa taldeko kideak.