Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Matxista zara eta hizkuntzaren aldeko militante?
Atalak: Euskara, Hizkuntzak
Nel Vidalek (twitterren @nelvidalbarral) jarri du adibide hori, Galiziako Carballo herrian antolatuko dituzten jardunaldiak direla medio. Vidal Hizkuntza Normalizaziorako Langileen Koordinadorako presidentea da eta esaldi horren bidez ederki azaldu du aurtengo udako jardunaldietarako aukeratu duten gaia: Hizkuntza dinamizazioa eta justizia soziala.
Bi kontzeptu horien arteko lotura sustatu, eta hortaz hausnartu nahi dute uztailaren 18, 19 eta 20an. Egitarauak oso itxura ona du eta modu honetako galderak paratu dituzte: Izan al zaitezke feminista eta galegoa defendatu ez? Galegoaren alde egitea eta ekologista ez izatea gerta al liteke? Hizlarien artean hizkuntza normalizazioarekin zuzeneko harremana duten eragileak daude, baina baita ere feministak; sindikalistak; kooperazioan, sexu askapenean eta emigrazioaren gaian dabiltzanak.
Azken finean, jardunaldien asmoa, batetik, hizkuntza normalizazioa justizia sozialarekin lotzea da, alegia, hizkuntza defendatzea justizia kontua dela aldarrikatu nahi dute, eta bestetik, mugimendu sozialei (ekologismoa, feminismoa, sexu askapena…) ikusaraztea haien egitekoan ere hizkuntzaren aldeko jarduna bere egin behar dutela.
Gurean ere baditugu horrelako esperientziak. Udaberri honetan Udaltopen adibidez, Mari Luz Esteban antropologo eta feminista mugimendu feministaren eta hizkuntza normalizazioaren arteko zubiak egiten aritu zen (Argian hortaz idatzitako artikulua hemen). Imanol Minerrek ere, mugimendu feminista eta LGTB mugimendua adibidetzat jarri izan ditu (blog honetako post bat horri buruz).
Galiziako jardunaldi interesgarrien berri Txerra Rodriguezi esker jakin dugu. Haren blogean dauzkazue zehaztapenak.
Azken oharra: Twitterren gai honi buruz irakurritako hausnarketen ondorioz pare bat anekdota etorri zait burura:
Duela gutxi Porrotx pailazoak kontatu zidan pasadizo polita: joan da Espainiara oporretan eta desagertzeko arriskuan zeuden loroentzako gune bat bisitatu zuten. Animalia haiek salbatzeko zertan ari ziren kontatu zien gidak. Porrotxek familia katalana somatu zuen aldamenean. Haurrek gaztelaniaz ulertu ez eta gurasoek itzultzen zioten gidak esandakoa. Tarte batean komunera alde egin zuen familia katalanak eta gidak momentua baliatu zuen holako zerbait esateko: “Handia da gero garai hauetan gaztelaniaz ez dakiten umeak egotea!”. Eta Porrotxek hauxe erantzun: “Bi ume katalan horiek loroak dira. Gurasoen nahia da katalanak bizirautea eta horretarako eskola katalanera bidaltzen dituzte haurrak eta…”. Porrotxen hitzen ondoren gidaren erantzuna: “Inoiz ez zitzaidan burutik pasa esplikatu duzuna. Eskerrik asko”. Hizkuntzaren ekologia ezta?
Bigarren anekdota aspaldikoagokoa da: Xabier Mendigurenek twitterren (@xme64) hauxe esan du: “izan daiteke homofoboa eta euskaltzalea aldi berean?” eta hori irakurrita akordatu naiz duela lau urte Artelekun egindako feminismo pornopunkaren inguruko jardunaldiez. Sexu askapenaz, transgeneroaz, feminismoaz… hitz egin zen han. Gizarte sektore baztertuak, zapalduak, lotsaraziak, ari ziren hitz egiten, burbuila bat zirudien Artelekuko areto handi hark. Euskara ordea, ahaztu egin zitzaien, dena zen gaztelaniaz edo ingelesez, “egun on” edo “eskerrik asko” triste bat eta aurrera. Euskaldunak berriz, erruz ginen han, komunean, kafe hartzean… euskaraz asko entzuten zen. Eta nire burua paralelismoak egiten etengabe: “bai, giza talde matxakatuak dira hauek, bai, baina eta nola sentitzen gara ba hemen gauden euskaldunok? ez al da oso antzeko sentsazioa? euskaldunok ere ez al gara ba zapalduak, ahaztuak? Ni baino ausartago batek eskua altxa zuen eta gai hauxe jarri zuen mahai gainean. Ez naiz ondo gogoratzen baina esango nuke euskaraz egin zuela eta bateren batek erantzun ere bai: “Pero si ya sabes hablar en castellano!”. Xabier, niri barruak esaten dit inkoherentea dela homofoboa izatea eta hizkuntza gutxiagotuen aldeko kontzientzia izatea. Baina jakina, gizaki denok gara inkoherente, inkoherentziak egiten ditugu eta mundua ere seko inkoherentea da…