Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa mahai-inguruan, Baionan
Sareinak taldeak antolatu du ekitaldia Maiatz-en laguntzarekin. Baionan izango da bihar (otsailak 23) arratsaldeko 15:00etan Baionako Euskal museoan. Josune Muñozen gidaritzapean arituko dira Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa. Ekitaldiaren izenburuak berak zertaz arituko diren arrastoa emango digu: “Maiatz, euskal emakume sortzaileen...
Read MoreItziar Idiazabal: “Demagogikoa da ama-hizkuntzan eskolatzeko eskubideaz hitz egitea zein hizkuntzari buruz dihardugun argitu gabe”
Itziar Idiazabal Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea da eta gaur Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izaki, gogoeta interesgarria idatzi du. Jatorrizko hizkuntzak hezkuntzan izan duen lekuari errepasoa eman dio eta aspaldiko kontuei ez ezik, berri berriei, Wert erreformari kasu, heldu dio. Pasarte bat baino ez duzu segidan, eta osoa behean. “Eskola ezinbestekoa da hizkuntza gutxituak iraun eta garatu ahal izateko. Hizkuntza ez nagusietako hiztunentzat derrigorrezkoa...
Read MoreFrantsesaren alde egingo duzue? Bada, ez dugu zergarik ordainduko
Quebeceko (Kanada) 200 bat anglofono kalera atera ziren joan den igandean. Ez daude gustura Alderdi Quebecarrak daraman hizkuntza politikarekin. Put Back the Flag eta The Unity Group, ingelesaren eskubideen aldeko taldeak bildu ziren protestan eta gobernuari eskatu zioten frantsesaren aldeko hizkuntza politika lasaitzeko. Alderdi Quebecarraren asmoa frantsesa lan munduan, irakaskuntzan eta norbanakoaren mailan bultzatzea da. Mehatxu gogorra egin zuten igandean bildu ziren ingeles hiztunek:...
Read MoreZergatik jarraitzen du emakume ugarik eliztar izaten?
Aste honetako Argia astekarian “Emakumea Eliza Katolikoan. Komunitate txikietan dute esperantza” izenburuko artikulua idatzi dut. Eliztar emakumeekin egon gara emakumea diskriminatua duen Elizan nola sentitzen diren azal diezaguten. Kanpotik begiratuta, kosta egiten baita ulertzea hain justu sektore baztertuena ugariena izatea. Artikuluan fededun eta praktikante diren emakumeek hitz egin dute, Elizaren hierarkia matxistarekin kritiko ageri dira, eta era berean etxe barrutik borrokan...
Read MoreEskola euskararen gotorleku… ikasle txikienentzat
Egun betea atzokoa. Urtetako lanaren ondoren, Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzak eta ISEI-IVEIk Arrue ikerketa bukatu dute, eta Klusterrak urteroko Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak baliatu zituen ikerketari astindua emateko. Euskal Autonomia Erkidegoko 9-10 eta 13-14 urteko ikasle guztiei egin dizkiete galderak, haiek elkarren artean eta irakasleekin, gela barruan eta jolastokian, zein hizkuntzatan egiten duten jakiteko. Proiektua erraldoia (hemen txostena), eta horren inguruko...
Read More
Iruzkin berriak