Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
Atalak: Hizkuntzak
Vicent Partal, Vilawebeko zuzendaria.
Atzo onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera. Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak iritzi artikulua idatzi du atzoko gertaeraz. Alabaina, urrunago joan da. Haren ustez, katalanaren kontrako barrikadak ari dira ipintzen, batean eta bestean kutsa ez daitezen. Ordea, Partalen aburuz, ez da kasualitatea Aragoikoa orain gertatzea, Balear Uharteetan ere mugimendua egotea eta jomugan dagoen beste lurraldea Valentzia izatea. Hona iritzi artikuluaren pasarte batzuk euskarara ekarrita:
“Baina egin beharreko galdera hauxe da: zergatik orain? Katalanaren mapa bat hartzen badugu, aintzat hartu beharreko egoera sumatuko dugu. Alguer, Iparraldeko Katalunia eta Andorrak egoera propioak eta bereziak dituzte. Principat hor dago, jazarria hori ere, baina hizkuntza arazoak konpontzeko baldintzak ditu, independentziari esker. Gainerako lurraldeak (Principat salbu), Espainiar Estatuak azpian hartuak, historian lehen aldiz eraso koordinatu eta bateratua bizi du. Haren asmoa apurtzea eta zatitzea da.
Ez dut uste kasualitatea denik, uste dut lotura argia duela Kataluniako independentzia prozesuarekin.
Egia da Valentzian lehenagotik datorrela katalana eta valentziera hizkuntza bera direla ukatzearena. Balear Uharteetan fenomenoa zeharo berria da. Aragoin, ez zen horrelakorik ikusi.
Estatuak Principateko kultura eta hizkuntza murriztu nahi ditu, badakielako Katalunia independentearen ondoren, hizkuntzaren batasuna dela elkarrengana bilduko dituen atearen giltza. Horregatik, koordinatuta eta teknika bera erabiliz, Principatetik kanpora hitz egiten den hizkuntzaren katalantasuna ukatu nahi du, ahalik eta oldarkorren: izena ukatuta, gramatika bateratua ukatuta eta kultur merkatua apurtuta.
Agian, Espainiar Estatuak etsi du Kataluniarekin eta gainerako katalan hiztunen lurraldeei begira dabil, haiek ez galtzeko. Baina, beti bezala, erratu dira. Limurtu beharrean, inposatu egiten dute, baita barregarri ibili behar badute ere”.