Euskara administrazioan: gero eta gehiagok daki, baina lan hizkuntza izatetik urrun dago
EAEko administrazioan gero eta langile gehiago da gai euskaraz egiteko. Beste kontu bat da egiten duten ala ez. 2008-2012ko ebaluazioaren arabera, ezagutzak gora egin du, baina ez erabilerak proportzio berean. Helburu nagusia urrun dago, hau da, administrazioan lan hizkuntza euskara izatea. Eusko Jaurlaritzak 2008-2012ko Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan txostena aurkeztu berri du. Hor biltzen diren datuak erabilera bultzatzeko laugarren planaren aldikoak dira....
Read MoreEusko Jaurlaritzak genero berdintasunerako arduradunak atonduko ditu ikastetxeetan
Neska-mutilen arteko harreman berdintasuna eta indarkeria matxista prebenitzeko arduradunak izendatuko dira ikastetxe publikoetan. EAEn, plan orokor eta eraginkor baten laguntza baino, hainbat ikastetxeren eta irakasleren ahalegin bakarkakoak izan du indarra eskoletan. Jendartean bezala, eskolan ere genero berdintasunarekiko kontzientzia hala moduzkoa da. Irakaslegaiek, Magisteritzan, ez dute begiak gehiago irekitzeko aukera handirik izaten, ez dute genero ikuspegia lantzen duen...
Read MoreBilbon eraildako emakumea prostituta eta afrikarra zela esan behar al da?
June Fernándezek gidatzen duen Pikara Magazine blogean sortu da eztabaida. Eraildako emakumea prostituta eta afrikarra zela esatea beharrezkoa da ala kazetaritza horiaren seinale da? Fernándezen ustez, kazetariak azaldu behar du botere harremanek nola eragiten duten eraso sexistetan. Fernándezek El Correoren eta Naizen adibideak aipatzen ditu artikuluan. Lehenengoak eraildako emakumea, prostituta eta afrikarra dela zehazten du, eta aldiz, Naiz-ek datu horiek ez ditu idatzi, Fernandezek...
Read More
Iruzkin berriak