Bilbon eraildako emakumea prostituta eta afrikarra zela esan behar al da?
June Fernándezek gidatzen duen Pikara Magazine blogean sortu da eztabaida. Eraildako emakumea prostituta eta afrikarra zela esatea beharrezkoa da ala kazetaritza horiaren seinale da? Fernándezen ustez, kazetariak azaldu behar du botere harremanek nola eragiten duten eraso sexistetan.
Fernándezek El Correoren eta Naizen adibideak aipatzen ditu artikuluan. Lehenengoak eraildako emakumea, prostituta eta afrikarra dela zehazten du, eta aldiz, Naiz-ek datu horiek ez ditu idatzi, Fernandezek dioenez, “seguruenik ez zekizkielako baino, erasoa azaltzeko datu baliagarri bakarra biktima emakumea zela esatea uste zuelako”.
Ondoko lerroetan Fernándezek idatzitako artikuluaren pasarte batzuk dituzue euskarara ekarriak:
“Atzo lagun batek esan zidan kezkatuta zegoela, emakumea afrikarra eta prostituta zela esateak eraso matxistaren zergatietatik aldentzen zuelako, eta kazetaritza horia bultzako lukeelako.
Maria Almansa Sánchezek hauxe esan du: ‘Nik uste dut ez dela gauza bera. Emakumea, beltza eta prostituta izateagatik jo zuten, hirurak dira argitara ekarri beharrekoak’.
Kontua ez da krimen matxistei buruzko albistea ematea, baizik eta datuak eta hausnarketak eskura jartzea, jendeak uler dezan zergatik emakumeen aurkako biolentzia egiturazko arazo soziala den. Biolentzia azaltzeko elementu oinarrizkoa botere harremanak dira.
Garrantzitsua da jakitea biktima emakumea, immigrantea, beltza eta prostituta dela, eta era berean, inportantea da jakitea erasotzailea gizona, bertakoa, zuria eta enpresaria dela. Edozein emakumek jasan dezake biolentzia matxista, baina jatorriagatik eta azal koloreagatik adibidez, babesgabeago da emakumea. Era berean ordea, gogoratu behar da ez dagoela perfil bakarreko erasotzailerik (aurreiritziek diote immigranteak, toxikomanoak eta eroak direla), baina maila sozial jakin batekoa izateak eragin dezake maila baxuagokoak gutxiestea, eta prozesu judizialean abantaila izango du.
Biktima prostituta eta afrikarra zela esateko beldurra badago uste dugulako “besteetakoa” balitz bezala hartua izango delako, eta ondorioz, enpatia, haserre eta mugimendu sozial gutxiago eragingo duelako, bada beste erronka bat daukagu. Lehen eta bigarren mailako emakume herritarrak dauzkagula salatuko duen kazetaritza egin beharko dugu”.
Nire ustez, askoz txarragoa da,Shaolin faltsuaren lehen erahilketaren emakumeari buruz eman zuten “kazetari” hauen eritzia, hau da, kolonbiarra eta prostituta zela, medio askotan zabalduta. Hau gezur haundi bat zen. Masajista zen. Baina lan gabean, ba ileapaindegi baten egin zuen lan. Bere 5 urteko semea Kolonbian, auto batek zapaldurik hil egin zan. Eta, honen ondorioz depresio batek irauntsi zuen emakume hau. Arazo batzuk euki zuen, garrantsi gabekoak ertzainekin, baina Aguilar jaunak eskeine zioenean lanpostu bat masajista bezala. Bere amari deitu zion Jenny Sofiak, poz-pozez, lana arkitu zuela, eta bere gustoko lana. Zer uste duzue?