Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Biolentzia matxista baino biolentzia humanista
Atalak: Gizartea
Beatriz Preciado filosofo espainiarra Donostian izan berri da. Argazkia: Jose Ramon Gomez.
“Ez zaidazue eskatu biolentzia matxistari buruzko definizio bat, biolentzia mota horri buruz aritzerik. Kontua ez da biolentzia matxistaz hitz egiteari iskin egin nahi diodala, baizik eta eremu hori gainditu nahi dudala”. Beatriz Preciado filosofoaren hitzak dira, Donostiako San Telmo museoan esanak abuztuaren 23an, Ekintza eta pentsamendua: Indarkeria sexista mintegian.
Feminismo hedatuarentzako (klasikoaren ordez darabil) marko aldaketa proposatu nahi zuen, ia 300 pertsona bildu ginen mintegi hartan. Marko aldaketa horren barruan, biolentzia matxista oinarri hartu eta horren harira lan egiteari uko egin zion. Bera filosofoa da, ez da adibidez, berdintasun teknikaria, eta ez da bere lana biolentzia matxistari aurre egiteko metodoak aurkitzea. Alegia, ostiral goiza eta zapatu goiza filosofatzen aritzeko asmoa zeukan. Biolentzia matxista albo batera utzi eta biolentzia humanistaren eremura eraman gintuen.
Dena esplikatzeko bota zuen hitz garrantzitsuena hauxe: antropozenoa. Termino hori hainbat zientzialarik erabiltzen dute Lurraren historiaren gaur egungo garaia deskribatzeko. Zientzialari horien arabera, garai honen ezaugarri nagusia da gizakiaren jarduerak Lurreko ekosistemetan izan duen eragin global esanguratsua. Hau da, esate baterako klimaren eta ekonomiaren aldaketa eragiteko gaitasuna aipatzen da askotan, eta gizakiak egiten duena eta egin dezakeena bigarren mailan uzten da. Esan dezagun antropozenoaren bitartez Preciadok subjektu politikoa ekarri nahi duela erdigunera eraldaketarako protagonista moduan.
Filosofo burgostarrak (Espainia) ez du buruan genero biolentzia, haren ustez ez gara aritu behar emakumeen eta gizonen arteko talkaz, baizik eta Lurra eraldatzeko gaitasuna duen homo sapiensaz. Eta homo sapiens horrek historikoki biolentzia, gerra, erabili du Lurra eraldatzeko. Horregatik, kontua serioa da. Preciadoren ustez, gerrari ezin zaio erantzun gerraren bidez, bestelako erresistentzia metodoak aurkitu behar dira. Gustuko ez dituen bideak urratzen dituzte erakundeek. Segolénè Royal duela urte batzuetako Frantziako presidente hautagaiak polizia brigadak proposatu zituen gauean emakumeei etxera laguntzeko: estatuaren indarra emakume babesgabeak gizon bortitzengandik babesteko. Kanadan eta Amerikako Estatu Batuetan hainbat mugimendu feministak estatuari eskatzen zion pornografia erregulatzeko, emakumeak babesteko.
Beatriz Preciadoren iritziz, momentu historiko erabakigarrian gaude, XV. mende amaieran moduan. Aurrean zituen 300 lagunei erreferentzia eginez esan zuen, “gu lehertzeko zorian gaude eta antropozenoa ere bai”.
Hurrengo egunean, zapatuan, erresistentzia metodoak iradokitzeko asmoa zeukan. Pena, ez nintzen izan bigarren saioan.